Lopezen iritziak, euskara eta historia ez datoz bat

Patxi Lopezek 2010eko apirilean elkarrizketa batean esan zuenez, “Ezkerraldean ez da inoiz euskaraz egin”. Jose Antonio Uriarte apaiz bizkaitarra Luis Luziano Bonaparteren laguntzailea izan zen, enperadorearen ilobak euskararen inguruan egindako ikerketetan. Uriartek ondorioztatu zuenez, Barakaldon euskara ez zegoen erabat galduta XIX. mendearen bigarren zatian: “Errekatxon eta Retuerton gaztelaniaz hitz egiten da, baina Beurkon, Burtzeñan, Irauregin eta Landaburun gehiengoa euskalduna da, eta oso gazteak diren batzuek soilik ez dakite euskaraz”. Errealitate euskalduna islatu zuen: “Done Bikendin gehiengoak gaztelaniaz egiten du, baina euskaraz egiten duen jende asko badago”.