Lezaman jostailu bila, ludoteka bat zabaltzeko

LEZAMA. Lezamako Udalak jostailuak biltzeko kanpaina bat abiatu du, ludoteka bat zabaltzeko. Beraz, herritarrei eskatu diete 4 eta 8 urte arteko umeentzako lokalera eramateko erabilita egonagatik apurtuta ez dauden jostailuak, puzzleak eta panpinak, edo gura ez dituztenak.