Inama kooperatiba bidez salbatzeko proposamena

MUXIKA. Inama Muxikako enpresa salbatzeko, kooperatiba bat sortzen laguntzeko prest azaldu da Bizkaiko Foru Aldundia. Hiru milioi euro emango lizkieke beharginei, "betiere, beste erakundeak ere laguntzeko prest baldin badaude". Udalak baldintza hauek jarri ditu: enpresari lizentzia ematea eta Jaurlaritzak ingurumen arazoak konpontzen laguntzea.