URDULIZ. Urdulizko ospitalea eraikitzeko bigarren faseko lanei hil honetan ekingo diete berriz ere. Hiru hilabete atzeratu dira ospitalearen obrak; beraz, pentsatzen zuten bezala 2013ko udaberrian zabaldu beharrean, urte horretako udan ireki beharko dute. Osakidetzak behar baino beranduago helarazi zizkion udalak aldundiari aurkeztu beharreko agiriak, eta horregatik atzeratu da prozesua.