Bilbobusek autobus berri bat eta %100 elektrikoak diren hiru auto ditu

Bilbobus zerbitzuak ibilgailu berri batzuk aurkeztu ditu asteon; hain zuzen, autobus berri bat eta %100 elektrikoak diren hiru auto berri. Autobus berri horrek zaharkituta zegoen bat ordeztuko du, eta autoak, berriz, ikuskaritzarako eta zirkulazio zerbitzurako erabiliko dituzte.

Ibilbobus, martxan

Gainera, Bilbobusek Ibilbobus zerbitzua abiatu du. Horren bidez, iPhonearen erabiltzaileek Bilboko autobus zerbitzuari buruzko informazio oro ikusteko aukera izango dute beren sakelako telefonoetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ordutegiak, tarifak, lineak eta ibilbideei buruzko informazioa egongo dira.