MURRIZKETEK IKATZA MEREZI DUTE

Asteon Olentzero Bilbon izan da, Gabon gauari aurrea hartuta. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bisitatu zuen asteartean, hainbat gizarte eragilek lagunduta. Ikatza ekarri zien bertako agintari politikoei, gizarte laguntzetan egingo diren murrizketen harira. Gaur onartuko ditu Eusko Legebiltzarrak 2012ko aurrekontuak, eta diru sarrerak bermatzeko errenta %7 jaistea jasotzen dute. Gainera, aurten gizarte gaietan egindako kudeaketa “tamalgarria” izan dela ohartarazi dute.