KULTURA NAGUSI DEN HAMABOSTALDIA

Lemoako gaztetxeak hasiera eman zion atzo urtero Gabon inguruan ospatzen duen kultur hamabostaldi. Gaurko ekitaldi nagusienak eskolan eta gaztetxean bertan izango dira. Goizean eta ikastolan umeek antzerki emanaldia eskainiko dute. Gauean, haurrei lekukoa hartzeko eta egunari agur esateko ardura Gose musika taldeak edukiko du. Arrasatearren doinuak 22:30etik aurrera entzun ahal izango dira. Biharko protagonista nagusiak opariak izango dira. Datozen egunetan ere kirolak eta kultur ekitaldiek tarte ugari izango dute herrian. Futbol partidak, hitzaldiak, bideo emanaldiak eta pintxo lehiaketek, besteak beste.