Iaz marka hautsi zuen gizarte ekintzako aurrekontuak

Aurten eman dituzte ezagutzera iaz gizarte ekintzan egindako inbertsioak, eta datorren urtean ezagutuko ditugu zehatz-mehatz aurtengoak. 2010ean, bada, BBK-k 83,4 milioi bideratu zituen gizarte ekintzara; aurrezki kutxa horrek inoiz ipini duen zenbatekorik handiena. Horietatik erdia inguru umeen arretan, adinekoentzako programetan eta urritasunen bat dutenen pertsonen inguruko proiektuetan erabili zituzten. Lana bilatzeko programei ere aparteko garrantzia eman nahi izan zitzaien. Horiei esker, 600 gaztek lan munduan sartzea lortu zuten. Kultura eta ondarea izeneko sailak eta astialdia sailak %16,9 eta %17,3 izan ziren, hurrenez hurren, aurrekontuetan.