Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Begirada bat beste kulturei

Beste Ikuspuntuak kulturarteko IV. astean murgilduta dago Portugalete egunotan. 14 eta 30 urte arteko gazteentzat da, eta munduko beste kulturetara hurbiltzeko jarduerak antolatu ditu Gazte Gelak.

Hainbat tailer prestatu dituzte, gazteak kultura batzuen eta besteen errealitatera gerturatzeko asmoz. Astelehenean hasi zuten aurtengo kulturarteko astea, baina gaur eta bihar ere egongo da oraindik hainbat tailer eta jardueratan parte hartzeko aukerarik.

Lehen geldialdia, Afrikan

Gaur Afrikan egingo dute lehenengo geldiunea. 17:00etan, hango dantzen tailer bat egingo dute. 19:00etan, berriz, jauzi handi bat egin eta Japoniaraino joango dira, lorezaintzaren artea ezagutzera emateko tailer baten bitartez.

Argentinak ere hartuko ditu Gazte Gelaren txokoak. Izan ere, 19:30ean, Argentinako mateari buruzko tailer bat egingo dute. Azkenik, ostiraleko jarduerak ipuin kontalari batekin bukatuko dira. Ez da izango Bizkaiko edozein herritan normalean ikusten diren ipuin kontalari horietako bat: berbere ipuin kontalari baten istorioak entzun ahal izango dituzte, hain zuzen, 21:15ean Gazte Gelara doazenek.

Biharko egitaraua gaurkoa bezain zabala ez izan arren, egongo da zer ikusi eta zer dastatu. Izan ere, 18:00etarako Brasilgo pintxo dastatzea antolatu dute. Merienda hartzeko modu bitxia eskainiko dute, beraz.

Ordu horretantxe, Arabiako perkusioaren nondik norakoak azalduko dituzte gai horri buruzko tailerrean. Bukatzeko, Bollywoodeko ikuskizun bat prestatu dute.

Tailer horiez guztiez gain, bi erakusketa ere zabalik egongo dira Gazte Gelan, aste osoan bezala. Beheko solairuan, Saharako jantziak erakusketa egongo da gaur eta bihar. Barneko aldean, berriz, Munduko argazkiak izenekoa jarri dute. Denetarako sarrera doakoa da.

EGITARAUA

Gaur. 17:00etan, Afrikako dantzen tailerra. 19:00etan, Japoniako lorezaintzaren artea erakustekoa. 19:30ean, Argentinako mateari buruzko tailerra. 21:15ean, berbere ipuin kontalaria.

Bihar. 18:00etan, Brasilgo pintxoak dastatzeko aukera eta Arabiako perkusio tailerra. 20:00etan, Bollywood ikuskizuna.

Erakusketak. Askotariko jarduerez gain, aste osoan zabalik egon diren bi erakusketa ikusteko aukera ere izango da gaur eta bihar: beheko solairuan, Saharako jantziak erakusketa dago. Barnealdean, berriz, Munduko argazkiak ikus daiteke.