Bilbo antolatzeko plana, herritarren laguntzagaz

GIZARTEA. Bilboko Udalak iragarri du herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela hiri antolamendurako plan orokorra berriz aztertzeko prozesuan. Herritarrek ohiko bideen bidez hartu ahal izango dute parte: barruti, sektore eta hiri batzordeetan zein udaleko batzorde aholkulariaren bitartez.