Batu, eraginkorrago izateko »

Bizkaiko Foru Aldundiak 33 egoitza ditu Bilbon. Sailak eta langileak sakabanatuegi dituela uste du, eta, bulegoetako batzuk saldu, eta 3.000 langileetatik 1.000 egoitza erraldoi batean biltzea nahi luke. - Irakurri gehiago...

Batu litzaketen egoitzak »

Bizkaiko Foru Aldundiak dituen egoitzetatik hemeretzi batu eta berrantolatzeko aukera mahai gainean du aldundiak:Rekalde zumarkalea, 18. Aldundiaren jabetzakoa da. 2.348 metro koadro ditu, eta Enplegua, Gizarte Inkusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sai…

Musua »

Igor Elordui Etxebarria
Musuz bete zaizkit Facebook, Twitter, WhatsApp… Arrazoia? Nonbait, Musuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Bai, bai, hala da; ez dut asmatu. Ez da nazioarteko egun ofizial bat, Nazio Batuen Erakundeak ematen dituen horietako bat e…

Etxebarritik Erandiorainoko pasealeku bat iragarri dute oinezkoentzat »

Peru Azpillaga
Nekez topa liteke Bilboko metamorfosiaren ezaugarrien artean itsasadarra baino adierazgarriagorik: Bilbo industrialaren muina bilakatu zen ibaia, eta, hiria aldatu bada ere, Bilbo berriaren ardatza da oraindik ere gaur egun. Areatza, Ur…

Parke batekin estaliko dute Zabala auzoa zatitzen duen trenbidea »

Asier Arrate Iruskieta
Urteak daramatzate Zabalako bizilagunek auzoa banatzen duen trenbidea estaltzeko proiektu baten zain. Udalak sarritan agertu du asmoa “trenbide lubakia” estali eta erabilera berri bat emateko, baina ez du inoiz proposamen zehatzi…

Enpresa bat epaitu dute ama izan zen langile bati jazartzeagatik »

Peru Azpillaga
Legeak babesten duen arren, amatasuna, oraindik ere, emakumeen lana kolokan jarri eta lanpostua uztera behartzeko erabiltzen da. Hain zuzen ere, arrazoi horregatik salatu zuen langile batek Zornotzako Abrasivos Texajax enpresa; ama izan …

Kanpokoen begiradapean »

Ainhoa Larrabe Arnaiz
“Satanasek zazpi urte egin zituen Bizkaian, eta joan egin behar izan zen, ez baitzien bizkaitarrei ulertzen, eta bizkaitarrek berari ere ez”. Hala idatzi zuen George Henry Borrow idazle eta bidaiari ingelesak 1845ean, Bizkaian iza…

Animakom Fest »

Egitarau ofizialetik kanpo, asteartean hasi zituzten Animakom Fest jaialdiaren barruko saioak. Gaurtik igandera bitarterako hainbat ikuskizun eta jarduera prestatu dituzte, eta hilaren 18 eta 19an ere egingo dituzte saio batzuk.Gaur11:00. Joy Batchelo…

Fikziozko irudien iraultza »

Natalia Salazar Orbe

Iraultza piztu da Manor etxaldean. 1950eko hamarkada da, Ingalaterran. Jones baserritar basatiak ematen dien tratu txarraz nazkatuta, abere guztiek bat egin dute, eta, gizakiak alde batera utzita, iraultza abiatu dute. Hasierako poza berehala itzaliko da, ordea. Txerrien taldeak, Napoleon diktadorea buru duela, iraultzaren kontrola hartu du. Txakur hiltzailez osatutako armadaren laguntzarekin tirania eta beldurra ezarriko dituzte sortu berri duten errepublika txikian. Horra hor George Orwellen Animal Farm eleberrian oinarrituta Joy Batchelor zuzendariak 1954an pantaila handira eraman zuen animaziozko filma. Aitzindaria izan zen andre ingeles hura: animaziozko film luze bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen Lotte Reinigerren ostean. Atzo egin zuten bezala, gaur ere, filmaren emanaldia egiteaz gain, haren atzera begirakoa eskainiko dute, Animakom Fest jaialdiaren barruan. Bigarren aldia jarri dute abian. Igandera bitartean, filmik onenaren saria lortzeko lehian ariko diren 100 lan eta lehiaketatik kanpoko beste hainbat ikusteko aukera izango da. Bilbao Berrikuntza Faktoriako Dock espazioa izango da jaialdiaren egoitza nagusia.

“Patakon eta Tretatxu, biak bihurtu ziren baserritarren heroi” »

Euskal Herriko imajinarioan bada ezaguna den lapur maitatu bat: Patakon. Izan ziren gehiago. Ikerketa luze baten ondoren, haietako baten historia bildu du Ortegak: Larrauriko Tretatxu bidelapurrarena. - Irakurri gehiago...