Erresistentziaren behatxuloak »

Duela 50 urte, 1968ko ekainaren 7an hil zen Txabi Etxebarrieta ETAko kidea. Bi tiroketa izan ziren egun berean. Batean, guardia zibil bat hil zen, eta, bestean, bera hil zuten guardia zibilek, 23 urte zituela. Gazte hil bazen ere, itzal luzea utzi dute haren teoria politikoek. Hainbat poema bilduma idatzi zituen. - Irakurri gehiago...

Mugikortasuna aldatu nahi dute ekologistek, saihesbidea luzatu ordez »

Ibai Maruri Bilbao
Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek uste du Bilbo hegoaldeko saihesbidea luzatzeak ez duela zentzurik. “Hiru minutu aurrezteko baino ez du balio, eta horretarako hainbesteko dirutza inbertituko da? Ez ditu auto pilaketak konponduko, eta kalte egingo dio Bolintxuko natur guneari”.

Galdakaorako metroaren asmoa, geldi »

Natalia Salazar Orbe
Hamabi urtez landutako proiektua baztertzeko aukera aztertzen ari dira orain Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia. Metroaren lineari jarraipena eman eta garraio hori Usansolora arte iristea aurreikusten zuen bosgarren linearen proiektua bertan behera uztea aztertzen ari dira.

Bilbok diseinu ikasketa pribatuen alde egindako apustua salatu dute »

Natalia Salazar Orbe
Joan den astean zabaldu zen albistea. Zorrotzaurre Talentuaren eta Ezagutzaren irla bilakatu guran beste pauso bat iragarri zuen Bilboko Udalak: Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroak adar berri bat zabalduko du bertan.

Historia, naturan lasterka »

Ibai Maruri Bilbao
Antonio Trueba kronikagilearen arabera, XIV eta XV. mendeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia herrialde historikoko bost gailurretatik egiten zuten: Sollube, Kolitza, Ganekogorta, Oiz eta Gorbeiatik. Deiadar mendi horietan adarra jotzen zuten.

Espazioaren konkista »

Natalia Salazar Orbe

Hirigunetik eta ohiko aretoetatik alde egin dute, aurten ere, arte eszenikoek. Bestelako eremuen bila, izaera propioa duten lekuetan lurreratzen hasiak dira Bilbon. Auzoz auzo, kalean, denen esku aurkezten ari dira gogotsu prestatutako lanak. Denetarikoak: zirku garaikidea, clown-ak, magia, ikus-entzuleen parte hartzea eskatzen duten jarduerak zein kaleko antzerki ikuskizunak. Hiri osoko oihala maiatz hasieran altxatu ostean, martxan jarraitzen du Eszena Kalera programak.

Urtetik urtera handituz doa eskaintza. Aurten, 24 konpainiak 58 emanaldi eskainiko dituzte, denera. Maiatzean hasita, irailera arte izango dira saioak. Iaz, hemezortzi taldek 50 emanaldi programatu zituzten.

“Kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza”. Horiek dira datozen hiletan Bilboko auzoetan ikusi ahalko diren lanen ezaugarri nagusiak. Hala ekarri du gogora antolatzaile lanetan aritu den udalak. Asteburuan bertan aurkituko dituzte ikus-entzuleek lan berritzaileon zenbait eredu.

Ume, gazte eta heldu asko ere erakartzen dituzten bideo jokoak ditu oinarri horietako batek. Pac-man dantz ikuskizuneko protagonistek dantzan jarriko dituzte ikus-entzuleak. Ameztu Produkzioak konpainiako aktoreak agertokiaren gainean zein ikusleekin bat eginda ariko dira, gora eta behera.

Pantailako bola guztiak jatea helburu zuen Pac-man bideo joko ospetsuan parte hartuko du Txema Forok. Joko horrek berezitasunak ditu, ordea. Bolatxoak jateko dantzan egin behar da. Egin beharko dituen dantza proba guztiak gainditzeko, DJ Casetteren laguntza izango du, baita bertaratzen diren ikus-entzuleena ere.

Familia osoarentzako emanaldi gisa aurkeztu dituzte denak. Hortzmuga konpainiak Femmes eramango du, gaur, Zorrotzako Azoka plazara. Neoaktibista sozial bilakatu diren adineko emakume batzuen aldarrikapen kantua dakar ikuskizunak. Politikoki egokitzat jotzen ez den aldarrikapen bat egingo dute goitik behera beltzez jantzitako antzezleek. Kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatuta dago, sorreratik bertatik, ikuskizuna. Publikoaren parte hartze aktiboa bilatuko dute protagonistek.

Zientzia fikzioa ekarriko du asteon taularatuko duten hirugarren ikuskizunak. Espazio zabalaren eremu txiki bat bihurtuko da Atxuriko Enkarnazio plaza, gaur. Bi espaziontzi batetik bestera ibiliko dira, hegan, bakoitza bere aldetik. Oinezkoei espazioko mapak aurkeztu eta norantz egin behar duten galdetzen ariko dira, eta asko eta asko ezustean harrapatuko dituzte astronauta lanetan ariko diren antzezleek.

Hegan doazela, bi espaziontzien ibilbideak gurutzatu egingo dira, eta Enkarnazio plazan topo egin eta elkar joko dute. Ordura arteko egoera are bitxiago bilakatuko da handik aurrera.

Trafiko istripuetan gertatu ohi den legez, aseguruaren kontuak konpontzeko agiriak aterako dituzte astronautek. Eztabaidan hasiko dira. Elkar ulertzerik ez dutenez izango, kaskoak kenduko dituzte. Eta orduan iritsiko da ezusterik handiena. Primate bana azalduko da kasko bakoitzaren azpitik; baina bata espezie batekoa da, eta bestea, beste batekoa.

Uztail eta irailean ere bai

Horiexek dira asteongo saioetan ikus-entzuleek aukeran izango dituzten emanaldiak. Hala ere, aukera handia eta zabala dute oraindik. Orain artean, maiatzera eta ekainera mugatzen zen programa. Aurten, uztailean eta irailean ere eskainiko dituzte ikuskizunak. Saioak euskaraz edo gazteleraz zein mutuak izango dira, eta gaiak eta estiloak ere askotarikoak izango dira.

Berritasuna ez da auzoak kultur arloko sormen lan ugariren agerleku bilakatzea. Azken urteetako berritasuna da zirkuitu baten gisa diseinatuta datozela aspaldion emanaldi horiek. Euskal Herriko kale arteen zirkuiturik handiena bilakatuta dago, hala, Bilboko Eszena Kalera programa.

Kale Nagusia eta Areatza kaleko emanaldi handien taula bihurtuta ikustera ohituta daude bilbotarrak zein bisitariak. Oraingo honetan, Olabeaga, Abusu, Masustegi, Peñaskal, Bolueta, Uretamendi, Elorrieta, San Ignazio, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuri hartuko dituzte kaleko artistek. Horixe da-eta programaren helburua: “Zenbait proposamen eszeniko auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta auzokideen parte hartzea eta era horretako ikuskizunekiko harremana bultzatzea”. Horrez gain, arte eszenikoetako bertako profesional eta taldeei euren lanak ikus-entzuleei hurbiltzeko aukera ere eskaintzen diete.

Bilboko Zirkuitua areto barruko emanaldien programari lekukoa hartu dio, hala, Eszena Kalera programak. Programazio deszentralizatua eta arte eszenikoak indartzeko beste bultzada baten gisara aurkeztu du udalak.

Uda eta haren ostekoak

Programak eten bakarra izango du: abuztuan. Hiria hustu ohi den garaian, kaleko emanaldiak ere eten egingo dituzte. Irailean itzuliko da, kaleko giro biziaren parte gisa. Besteak beste, Trapu Zaharra konpainiak Sefini eramango du Olabeagara. Euren atrezzo guztia saltzera kalera aterako diren bi komikoren istorioa plazaratuko dute. Konpainia zahar bateko bi aktore beterano dira. Kontratu prekarioak besterik lortzen ez dutela eta, konpainia itxi behar dute. Material guztia saltzen duten bitartean, euren ibilbide artistikoaren errepasoa egingo dute.

Arte eszenikoetako sektorearen egoera ezegonkorraren isla izan daiteke, beraz, antzezpena. Errealitatetik gertu egon zitekeen istorio hori fikzioa eta zientzia fikzioa ardatz dituzten beste istorio batzuekin nahastu edo tartekatuko da. Kalitatea eta umorea ez dute faltako antzokiko sabaia zerua izango duten ikuskizunek.

Ebaluazioaren ebaluazioa »

Bizkaiko 78 zentrotan LOMCEk eta Heziberrik marraztutako azterketak eta PISAko probak egin behar zituzten martxotik hona, baina planto egitea erabaki dute hainbat tokitan, ┬źkanpotik inposatutakoak┬╗ direla salatuta. Asteazkenean hasiko dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak. - Irakurri gehiago...

Dena prest Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartzeko »

Aitziber Laskibar Lizarribar
“Zapran gagoz”. Hala diote lekeitiarrek pozarren. Zorioneko sentitzen dira. Euskal Eskola Publikoaren Jaia dute herrian igandean, eta milaka lagun jasotzeko irrikan daude. Lekeitiarrek berezko duten hizkerarekin harro, , bertokoek soilik erabiltzen duten esamolde bat hartu dute jaiaren 27. ediziorako lelotzat.

Bilbo osora hedatu da Euskaraldia prestatzeko konpromisoa »

Natalia Salazar Orbe

Euskaldunen hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara erabiltzeko ariketa bat: horixe proposatzen du Euskaraldiak. Eta konpromiso horrekin bat egin du Bilbok ere. Hiriko euskaltzaleen mugimenduak, udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek bat egin dute proiektu bera gauzatzeko indar metaketa horretan. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean herritarrei ahobizi eta belarriprest izateko deia egin diete, Euskaraldirako Bilbon darabiltzaten prestaketa lanen berri ematean: 11 egun euskaraz bizitzeko erronka hori abiapuntua besterik izan ez dadin.

Gora egin du lan egin arren pobrezian bizi direnen kopuruak »

Natalia Salazar Orbe

Enplegua duten herritarrak ere ez daude pobrezia eta bazterketa arriskuetatik salbu. Lan prekarioen, soldata txikien eta behin-behinekotasunaren ondorioz, asko eta asko dira hilabete bukaerara iristeko modurik ez duten bizkaitarrak. Gizarte bazterketa eta pobrezia arriskuan jartzen ditu egoera horrek hainbat eta hainbat herritar. Hala adierazi du Gurutze Gorriak, 2017ko memoriako datuetan oinarrituta.