Kantua, oholtzatik plazara »

Natalia Salazar Orbe
Plazetan sortu eta horietan zabaltzen ziren kantu eta dantzen izaera aldatuz joan da. Denen esku eta denek interpretatzeko zeuden abestiak oholtza gain berezituetara igaro dira. Espazio zurrunago batek harrapatu ditu.

Herritar ikusezinen egia »

Natalia Salazar Orbe

Ikusezinak batzuentzat. Pena sentimenduaren sorrarazleak beste batzuentzat. Egoera horretara nolatan irits daitekeen galdera bueltaka askoren buruetan. Kalean bizi. Batetik bestera. Egunero. Nola biziraun daiteke era horretan? Galdera horri erantzungo diete bizimodu horretako protagonistek eurek Homeless Film jaialdian. Etxerik gabeko pertsonek sortu, ekoitzi eta antzeztutako lanak jaso eta erakusten dituen munduko jaialdi bakarrean. Datorren asteazkenean eta ostegunean ikusi ahalko dira, Bilboko Bizkaia aretoan, etxegabeen errealitatea kontatzen duten hainbat lan.

Getxoko komiki azoka, binetazale eta sortzaileen elkargune »

Uxue Gutierrez Lorenzo
Komikiak. Irudiak eta hitzak uztartuz osaturiko kontakizunak. Binetez jositako liburuak. Horiek izango dira, hain zuzen ere, asteburu honetako protagonista Getxon. Zale zein komikigile, bientzako topagune izango da herria gaur hasi eta igandera arte.

Historiaren adabakiak josten »

Natalia Salazar Orbe

Oharkabean pasatu dira haien aztarnak. Hala pasarazi dituzte. Ezkutuan. Isilarazita. Historia garaileek idazten baitute. Eta haiek idatzi nahi izan dute emakumeena ere. Andrek eurek berba hartzeko garaia dela iritzita, Ondarearen Europako Jardunaldiek emakumeek historian zehar jokatu duten rola azpimarratuko dute aurten, Ondarea, emakumeen emaria leloa ardatz hartuta. Ekarpen horiek aletzen ari dira urrian. Bizkaiko 70 udalerritan 300 jarduera baino gehiago garatzen ari dira. Denak ere doan. Ehun bisita gidatu, 70 solasaldi, 21 erakusketa, hiru antzezpen eta antzerki lan, hiru kontzertu eta dastatzeak antolatu dituzte hainbat erakundek eta elkartek elkarlanean. Aukera zabal horren lagin bat besterik ez da hemengo hau.

Bizkaiko bertsozaleek espero duten lehia »

Udaberriko fasea burututa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko fasea bihar bertan abiatuko da, Gernika-Lumon. Bost saio izango dira; bakoitza Bizkaiko eskualde batean. Aurreko aldiko zortzi finalistak finalaurrekoetan batuko dira txapelketara, eta finala abenduaren 15ean izango da, Bilbon. - Irakurri gehiago...

Erlojuaren kontrako sormen festa »

Natalia Salazar Orbe
Gai eta irizpide berak ardatz hartuta, erabat desberdinak diren sormen lanak aurkeztuko dituzte, aurten ere, Kameratoian parte hartuko duten lehiakideek. Horretan datza Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya.

Familia giroan gozatzeko jaialdi bat egingo dute Barakaldoko Munoan »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Duela gutxi arte, herritarrentzat itxita egon da Barakaldoko Munoa parkea. Hirian nagusi diren lantegi eta etxe orratzetatik ezkutatuta, zuhaitzez eta belardiz osatutako gune zabala da, Munoa jauregi ikusgarria erdian duela.

Dima, metal musikaren plaza »

Peru Azpillaga

Metal musikaren etxe bilakatuko da, gaur eta bihar, Dimako herria. Han izango da Dimetal Fest musika jaialdia, eta hantxe bilduko dira, besteak beste, Euskal Herriko metalzale asko. Beltzez jantziko da, beraz, Dima asteburuan, askorentzat ezezaguna den baina masak mugiarazten dituen musika estilo baten zaleei harrera beroa egiteko.

Sopela Kosta Fest jaialdiak surfa eta musika batuko ditu asteburuan »

Peru Azpillaga

Atzo abiatu zuten V. Sopela Kosta Fest jaialdia, eta, igandera bitartean, Sopelako kaleak eta hondartzak musikaz eta surfez beteko dira. Mota guztietako ekintzak dituen egitarauaren barruan, ikastaroak, lehiaketak, bisita gidatuak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Ekintza guztiak dohainik izango dira, eta adin guztietako pertsonentzat dira.

Hiriaren barrunbeetan barrena »

Natalia Salazar Orbe
Hiri iluna eta kez betea. Burdina goriaren lurrunak astun bilakatutako airea sudur zuloetan barrena. Arnasa hartu guran. Kaleak zikin. Halakoak ziren Bilbo eta Barakaldo industrializazio garaian.