Feminismoaren eta euskaltzaletasunaren arteko harremanak aztertuko dituzte Bilbon, datozen asteetarako hainbat eragilek antolatu duten ikastaroan. Generoaren eta hizkuntzaren menderakuntzak zer-nolakoak diren azalduko dute, eta agerian utziko dute ahalduntzeko prozesu berean bat egiten duten bi bide direla. - Irakurri gehiago...
Peru Azpillaga Diez
Durangoko trenbidea lurperatzearen ondorioz libratutako lursailean uztailean hasi ziren lanean. Durangoko Udalak orain dela hamabi urte onartu zituen Jaurlaritzaren proposamenaren oinarriak, baina, krisi ekonomikoa dela eta, lanak ez ziren uztailera arte abiatu. Ez dute biderik egin, ordea.
Peru Azpillaga Diez
Beren seme-alabek ikastetxean jasotzen duten elikadurak kezkatuta, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko zenbait ikastetxe publikotako gurasoak biltzen hasi ziren. Eskoletan izan beharreko jantoki ereduaren inguruan eztabaidatzeko, Gure Elikadura Gure Ardura plataforma eratzea erabaki zuten.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizkaiko hondakin uren araztegi nagusia da Galindokoa. Sestaon dago, eta milioi bat biztanle baino gehiagoren ur zikinak jasotzen ditu egunean. Azken urteetan azpiegitura hobetzeko hainbat lan egin diren arren, usain txarrak eragiren ditu araztegiak.
Denbora gehiago geratuko diren eta diru gehiago gastatuko duten bisitari bila, 2019-2025 Turismo Ekintza Plana abiatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak - Irakurri gehiago...
Aitziber Laskibar Lizarribar
Galdakao erdiguneak eta Usansoloko ospitaleak izango dute metroarekiko lotura. Ez da izango urtetan aldarrikatu duten Bilboko Metroaren 5. linearen bidez, baina horren alternatiba bat aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, metroaren 5. linea baino “hobea” izango da, gainera. Trenez egingo dute metroarekiko lotura. Egun Euskotrenek dituen azpiegiturak baliatuko dituztela, ez dituztela lan erraldoi berriak alferrik egingo eta merkeagoa izango dela esanaz arrazoitu dituzte onurak. Hain zuzen, garestiegi izateagatik utzi zuten bertan behera metroa luzatzeko proiektua.
Natalia Salazar Orbe
Orain arte tximini gorri garai batek soilik gogorarazten zuen inguruaren iragan industriala. Hala zirudien begien bistara behintzat. Lurrek ezkutuan gordeta zuten, ordea, kutsatutako lurzorua.
Peru Azpillaga Diez
Durangoko trenbidea lurperatu izanaren ondorioz herriaren erdialdean sortu den espazio hutsaren etorkizuna erabakitzeko sortu zen Erabaki plataforma. Lursail berri horretan, Jaurlaritzak, udalaren oniritziarekin, hamazortzi solairuko bost dorre eta babestutako etxebizitza bloke bat eraikitzeko proiektua abiatu zuen uztailean.
Natalia Salazar Orbe
Energiaren kontsumoa eta haren etorkizuna kezka iturri handia dira. Europako Batasunean eztabaidatzen ari diren gai garrantzitsuenetakoa da. Hala azaldu du Florent Marcellesik, Berdeak taldearen barruan ari den Equoko eurodiputatuak. “Eztabaida sakona egin da energia berriztagarriei, eraginkortasun energetikoari, trantsizio energetiko horren barruko parte hartze publikoari eta merkatu elektrikoari buruz”.
Natalia Salazar Orbe
Ikasgeletatik kanpo, eremu akademikotik atera nahi du euskararen erabilera Darabilbo egitasmoak. Aisialdira gerturatuta, helduen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Aurten ere asmo horri ekin diote, eta hainbat jardue…