Norbere jardunari begira »

Ikusten den eta ez den Bilbo: Alernatiba bila. Turismoari zer-nola aurre egin pentsatzeko #EHTourist topaketak egingo dituzte abenduan Bizkaiko hiriburuan. Halaber, herritarren lekualdatze prozesuak aztertuko ditu Urbanbat kolektiboak azaroan. - Irakurri gehiago...

Bizkaiko garraio sistema publikoan txartel bakarra eskatzeko foroa sortu dute »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Lau garraio mota erabili daitezke Bizkaiko hiriburua alderik alde zeharkatzeko: Bizkaibus, Bilbobus, Metroa eta Tranbia. “Bide bera egiteko lau garraio baldin badaude ere, prezio bat du bakoitzak”. Hala laburtu du Bizkaiko garraio sarean dagoen egoera Raul Mendezek, sortu berri den foroaren izenean. Hainbat sindikatuk, elkartek eta auzokidek sortu dute lurralderako txartel bakarra izateko eta garraio sistema bateratua eratzeko foroa. Egitasmoaren aurkezpena egin dute asteon, eta norbanakoen zein elkarteen atxikimenduak biltzen jardungo dira datozen hiletan. Aspaldikoa den eskaera bururaino eraman nahi dute oraingoan.

Gaur egun Barik txartel bateratua dagoen arren, garraio sisteman ez dago tarifa bateraturik. Argi utzi nahi izan dute ideia hori. Mendez: “Bere garaian txartel bakarra Creditrans zela saldu ziguten, eta orain sinetsarazi digute Barik dela. Baina nahita nahasten dute euskarri bakarra dena eta txartel bakarra izan beharko lukeena”.

Gauzak horrela, txartel bakarrak sei oinarri bete behar dituela adostu dute foroa sortu duten elkarteetako ordezkariek. Bat: garraiobidea zein den aintzat hartu gabe, ibilbide berdinek tarifa bakarra izan behar dute. Bi: gero eta garraio publiko gehiago erabili, orduan eta gutxiago ordaindu behar dute herritarrek. Hiru: bidaien prezioak pertsonen errenten arabera antolatu behar dira. Lau: garraio sistema publikoaren koordinaziorako erakunde bakarra sortu behar da, herritarren parte hartzea bermatuko duena. Bost: zerbitzuaren kalitatea eta enpleguaren kalitatea bermatu behar dira. Sei: Bizkaia osorako erabilgarria den txartela diseinatzea ezinbestekoa da.

Oraingoz, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek egin dute bat manifestuarekin: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek, Ernaik, Gazte Komunistek, Ikasle Abertzaleek eta Ikasle Ekintzak. Baina indarrak biltzen jarraituko dute aurrerantzean ere. “Txartel bakarraren oinarri modura zerrendatu ditugun sei ezaugarrien alde lan egiteko prest dauden talde eta pertsona guztiek elkarlanean jarduteko eremua da sortu berri dugun foroa”.

Aspaldikoa da garraio sarea bateratzearen aldeko aldarrikapena, Javier Muñoz Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko lehendakariak azaldu duenez. 2008an Garraio Publikoaren Liburu Zuria osatu zuen federazioak. Bertan, 1995 eta 2008 arteko garraio publikoaren egoera aztertu eta Txartel Bakarraren aldeko adierazpena onartu zuten orduan garraio publikoan ordezkaritza zuten sindikatuetako ordezkari guztiek. Azaldu duenez, eskaera behin eta berriz eraman dute erakundeetara. “Udaletara, Foru Aldundira eta Eusko Legebiltzarrera eraman dugu gaia, eta denetan onartu dituzte txartel bakarra ezartzearen aldeko mozio eta proposamenak”. Baina egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu du. Horrez gain, metroaren 3. linearen irekieraren ondorioz izan diren prezio gorakadak salatu dituzte.

Azken bultzada

Datozen hilabeteak garrantzitsuak izango direla azpimarratu dute foroko kideek; izan ere, Diputazioak Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoa prestatu behar du 2018. urte osoan, eta plana osatzeko gizarte mugimenduen eta herritarren iritzia aintzat hartzea besterik ez dute espero eragileek zein herritarrek. Abagune hori baliatu nahi dute foroan bildutakoek eta txartel bakarraren proposamena plan estrategikoan txerta dadin lan egingo dutela iragarri dute. “Beste bultzada bat eman nahi diogu txartel bakarraren eskaerari, eta oraingoan behin betikoa izango delakoan gaude”.

Gatazka gizarteratzeko martxa »

Asier Arrate Iruskieta
350 egun baino gehiago daramatzate greban Bizkaiko zahar etxeetako langileek. Irailaren 27an, Gesca patronalarekin aurre-akordioa hitzartu zuten, baina momentuz, ez dute adostasunik lortu Lares eta Elbe patronalekin. Gatazkari …

Aurrera doa olatu artifizialen eta haize tunelaren gunea egiteko proiektua »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Badira lau urte inbertsiogile errusiar batek Bilborako proposamen bitxi eta deigarri bat mahai gainean jarri zuela: Itsas Museoaren ondoan aisialdirako gune bat egin nahi zuela jakinarazi zien hiriburuko agintariei; olatu a…

Estalitakoa azaleratzeko unea »

Natalia Salazar Orbe
Norvegiar bat gonbida dezakezu etxera, baina ez senegaldar bat”. Film Sozialak jaialdiko arduradunek barru-barrutik ezagutu dute aurten etorkinekin eta herri azpigaratutzat jotzen direnekin zer-nolako botere harremana duten euren b…

Etenik gabeko eztabaida »

Ikusten den eta ez den Bilbo (VI). Ostatu gehiago. Udalean turismoari mugak jarri ala ez eztabaidatzen ari diren bitartean, zazpi hotel eraikitzen ari dira hirigunean. Etxebizitza turistikoen jabeak babesteko, Asovitur elkartea sortu dute. - Irakurri gehiago...

Bertoko basorako itzulera »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizkaiak duen natur altxor nagusietakoa da Urdaibai. Leku gutxitan aurki daitekeen ekosistema du, eta hargatik du biosfera erreserbaren izendapena. Baina gabeziak ere baditu. Garai batean hostozabalen basoek janzten zuten e…

Arrontegi zubiarentzako errepide alternatiboa eskatu dute Batzar Nagusiek »

Natalia Salazar Orbe
Datozen urteetara begira mugikortasuna hobetzeko azpiegitura sare berria egin nahi duela iragarria zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Berak planteatutako hainbat proposamenek Batzar Nagusien onespena jaso dute. Horietako hiruk …

Autogestioa babestera deitu dute biharko »

Natalia Salazar Orbe
Kultura eredu askea; hutsik eta utzita dagoen eremu baten erabilera auzoarentzat; herritarrak elkartu eta euren aisia eta auzolana partekatzeko gune aberatsa. Errealitate hori ikusten dutenekin aurrez aurre, okupazio delitu bat iku…

Beldurra, andreen begietatik »

Natalia Salazar Orbe

Beldurraren ondorioz dardarka, heroiren batek noiz salbatuko duen zain dagoen emakume bat; munstro baten eskuetan hauskor dirudien neska bat… Emakumea, biktima moduan; inoiz ez, edo gutxitan, bederen, ageri ohi da ahaldundutako protagonista gisa zine areto komertzialetan nagusi diren beldurrezko filmetan. Zinean islatzen diren gizarte estereotipoak baztertu eta emakumearen begirada ere barneratzearen garrantziaz jabetuta heldu dio beldurrezko filmen generoari Zinemakumeak Gara jaialdiak. Areto komertzialetan nekez aurki daitezkeen emakumeek zuzendutako filmei ikusgarritasuna emateko helburua du zikloak: Bilbon izango da, astelehenean hasi eta hurrengo asteko astelehenera arte. Film luzeak, laburrak, mahai inguruak eta zine kritikak eskaini eta egingo dituzte egun horietan guztietan.

Ana Gutierrez da jaialdiaren zuzendaria. Eta beharrezko deritze oraindik emakumeen lanei lekua egiten dieten era horretako ekitaldiei. “Emakumeek gero eta sari gehiago jasotzen dituzte jaialdietan euren filmengatik. Hala ere, zoritxarrez, film horiek guztiak ez dira iristen areto komertzialetara. Asko jaialdietan geratzen dira. Eta horiek ere garrantzitsuak dira, baina ez dira iristen publiko zabalarengana”. Errealizazioaren eta zabalkundearen artean dagoen desberdintasun hori arindu nahi dute. Gutierrezek argi du: “Gizartearen erdia baino gehiago garen emakumeon begirada hori eman nahi dugu; gizonezkoen begirada soilik ikustera ohituta baikaude. Emakumeek gai oro zer-nola lantzen duten ikusi nahi dugu. Hala, era honetako jaialdiak beharrezkoak dira oraindik”.

Izen handiko zinemagileak eta haien lanak ikusi ahalko dira Bilbon. Horien ondoan, hasten ari diren emakume sortzaileen film laburrek dakarten aire freskoari ere lekua egingo diote. Lau euskal zuzendariren lanak emango dituzte: Mar Gonzalez de Larramendiren Bestealdetik ikusi ahalko da asteartean; Norma Vilaren Jules D. eta Maria Zabalaren Bright Lights prestatu dituzte asteazkenerako. Eta Azahara Gomezen Extático lanari egingo diote lekua ostiralean. BBK aretoan egingo dituzte emanaldi horiek guztiak.

Amonaren barruan lehen begiratuan ikusten dena baino zerbait gehiago dagoela ikusten duen neska. Kontu handiz egurra lantzen ari den arotz baten lana etengo dute bat-batean atean entzuten diren soinuek. Emakume bakarti baten bizimodu lasaia aztoratu egingo da bere etxean pitoi kume bat aurkitzen duenean. Presentzia misteriotsu horrek bere desira ezkutukoenak piztuko ditu. Denetariko gai eta argudioak aurkituko dituzte ikus-entzuleek. Irudimena askatuta, betiere, feminismoaren ikuspegitik landuta sortutako lanak dira denak ala denak.

Zine zuzendari handien artean, Kathryn Bigelow estatubatuarra nabarmendu dute antolatzaileek. Zuzendari onenaren Oscar saria orain arte irabazi duen lehen emakumea da. Ana Asensio antzezle, zuzendari eta gidoilari madrildarrak, bestalde, Most Beautiful Island lana aurkeztuko du jaialdiaren lehen egunean. Astelehenean eskainiko duten ikuskizuna estreinaldi garrantzitsutzat jo du Gutierrezek. South By Southwest AEBetako jaialdian film onenaren saria irabazi zuen. Protagonista bera ere han izango da, filmari buruz hitz egiteko.

Simone de Beauvoir saria

Horrez gain, aurtengo Simone de Beauvoir saria Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizleari emango diote. Isaki Lacuestarekin batera zuzendutako La próxima piel filmaren emanaldia ere egingo dute saria banatzeko ekitaldiaren aurretik. Beldurrezkoa ez den jaialdiko film bakarra izango da Campo eta Lacuestarena.

Zine emanaldiez harago doan programa dakar Zinemakumeak Gara zikloak. Beldurraren generoaren gorakada horretan sakontzeko helburua ere badu-eta jaialdiak. “Emakumea beldurraren generoa zer-nola iraultzen ari den aztertzeko hitzaldiak eta konferentziak egingo ditugu. Mahai inguruak zein zine kritikariak ere izango dira. Alde teorikoari ere heldu nahi diogu. Adituak, espezialistak eta kritikariak izango ditugu. Besteak beste, Violeta Kovacsics izango dugu gure artean. Aditu horien laguntzarekin aletuko dugu zer dagoen zuzendari horien eta zine horren atzean”.

Zinematografiaren teorian, historian eta dokumentazioan doktorea da Kovacsics, irakaslea Bartzelonako unibertsitatean, eta ACCEC Kataluniako zinema kritikaren eta idazketaren elkarteko presidentea. Asteartean egingo dute hitzaldi solasaldia harekin.

Emakumea eta munstroa mahai inguruan, generoari eta generoen rolei buruzko eztabaida piztuko dute, asteazkenean. Hiru hizlari ariko dira horretan: Desiree de Fez zine kritikaria, Itxaso del Castillo kazetaria eta Norma Vila Euskal Herriko Zinema Eskolako diplomaduna.

Begoña del Teso zine kritikaria izango du protagonista osteguneko saioak. Bere beldur kutunenak zeintzuk diren azalduko die bertaratzen direnei.

30 orduko lehiaketa

Adituen hausnarketa sakon horiekiko aurrez aurre, Xprest Aux film laburren VI. zinemaldia abiatuko dute hilaren 22an, igandearekin. Emakumeek zuzendutako film laburren lehiaketa da. “Emakume askok hartzen dute parte. Zine eskoletakoak eta antzeko lanetan ari direnak dira gehienak. Urtetik urtera lan gehiago aurkezten dituzte. 30 ordutan egin behar dituzte filmak. Egun polita izaten da gazteei errealizazioan aritzeko gogoa pizteko. Arrakasta handia ari da izaten”.

Hurrengo egunean, astelehenean, emango diote bukaera jaialdiari. Ehundik gora lanen artean aukeratutako zortzi film laburrik onenen emanaldia egingo dute.

Beldurra, 22 urteren ostean

22 urteko ibilbidearen ostean, aurten lekua egin diote beldurrezko zineari. Jakin badakite ikus-entzule askok gustuko ez duten generoa dela. Hala ere, azken urteetan nabari dute goraka doala genero horretan lanean diharduen emakumeen kopurua. Gorakada kuantitatiboa gertatzeaz gain, filmotako gaiak lantzeko moduak ere aldatu dituzte andreek. “Rolen aldaketa ekarri du horrek. Emakumea biktima izatetik pertsona aktibo izatera pasatzen ari da”. Eta gaiak ere orain artean genero horretan ikusiak ez zirenak hasi dira agertzen, gizonezkoaren begiradaren monopolioarekin apurtuz.

Orain artean aldaezinak ziruditen arketipoak aldatuta, iraultza ekarri dute emakumeon lanek. Feminismoarentzako itxaropenezko ostertza zabaldu dute. Beldur klasikoaren imajinarioa amesgaizto berriz kutsatu dute, eta eragin dramatiko sakona duen hizkuntza baliatu dute horretarako. Emakumeak gizartean dagokion lekua lortzeko prozesuaren beste bide bat zabaltzen ari da jaialdia. Gero eta ugariagoak diren zinemagileen lanak ikusgarri bihurtuko dituzte.