Jendarteratze psikodelikoa

Igor Elordui Etxebarria

Autogestionatutako bederatziehunka bengalar, erromani, eskimal eta guantxe. Inposaketa inposatzailea da inpunitatea. Intendentearen interesgunea intermodala da eta interpelazio intimoa egin dio, intrigaz, inuitari: In vitro irabiakia egiterik badago? Iraungipenik ba al du irratigintzak? Iskin egin dio jibaroak jonkiari. Jendarteratu dira kanpaldian kantugileak eta kantuzaleak. Eta kantxaratu kaputxadunak. Karakterizazioa. Kexuka kidetzak: klenbuterol eta kuadrizeps, komentarista eta komunikatzaile, konpartsakide eta konplikazio, konstituzionalista eta kontainer…

Kontrolaezina da kontrolgune kontsumista, hori da kontua. Kontziliatu koofizialtasuna kooperazioarekin, kostazaina kriminalitatearekin, kriteriuma kronoigoerarekin. Kulturarteko kulturgileak kuskus laponiarra jaten du. Lentzeriak ez du ligaxkarekin zerikusirik, baina linjeriarekin bai. Lobbyentzat lubrifikatzailea da ludopatia. Ludoteketan luntxak egiten dituzte magrebtarrek manifara joan aurretik. Eta maoriek, maputxeek, mariatxiek… marineek ez, baina masaiek bai. Medikamentu eta mediko gehiago Mediterraneoan.

Menstruazioa du mezzosopranoak, eta migrainak, mikroipuin honetan. Militarizazioari buruz ari zaie ministrordea mintzakideei, mohawkei. Nanopartikula, nanoteknologia, nanozientzia… Ados, baina narratu egiten du naturazale navajoak. Nazionalizazioa? Nazioartekotu egin da neofaxismoa; neofaxistak, neoliberalak… Ofizioka: okuparen onartezintasuna ondorengotza oparoaldian. Zer da organoleptiko?

Paparazzi parapolizial pedofiloa peluxe batekin perbertsioak egiten. Pertsonalki perturbazioa. Politikagintza pornoan posatu da eta pobretzea da prekaritatearen profesionalizazioa. Proposatzaile eta protestari, psikoterapeutaren puzgarri.

Quebectar zein rapanui; reggae, retro zein rockabilly. Sami, sevillar zein siux. Sikiera sonoritatea: soul, swing… tajik, tamil, tartaro, teutoi, tibetar… Tipifikatuta geratu dira, euskaraz, hauek ere: transexual, transexualitate, transnazional, transpirazio, transplantatu eta trantsitibo. Travelling bat da hizkuntzarena, trekking bat. Triatletak dira euskaltzainak, triatloilari tribalak. Ttakun. Turbulentzia, txakalaldia irakasle ultraortodoxoentzat. Undergroundegia, agian? Web, wifi, wiki… Zutabegileentzat zuzengunerik ez.

Euskaltzaindiari esker jada egin dezaket, zuzentasun gramatikal osoz, bokata bat jan txosnagunean txikiteoa egiten dudan bitartean. Azken hauek bezala, akademiak arautu eta oraintsu publikatu dituen 466 sarrera berrietako batzuk dira aurreko guztiak (ikusgai daude Euskaltzaindiaren webean). Honaino hitzen jolasa, aipatu sarrerak jendarteratzeko asmoz-edo egindako kontakizun psikodelikoa (psikodeliko eta jendarteratu ere zerrendan daude). Gainera, zein aspergarria litzatekeen bizitza, sikiera noizean behin, arauak eta konbentzioak apurtuko ez bagenitu, ezta?