AKADANTZ, KALEKO ERRITMOEN LEHIAKETA

Akadantz, kaleko dantzen lehiaketa egingo dute bihar Elorrion, Arriola antzokian. 18:00etan ekingo diote txapelketari. Hiru eratako koreografiek osatuko dute saioa: batetik, urban dance izeneko dantzak egingo dituzte; esperimental eta breakdance estilokoak dira beste ereduetako bat; eta, azkenik, master (16 urtetik gorakoentzat) eta junior (15 urtetik beherakoentzat) daude. Master kategoriako irabazleentzako sariak dirutan banatuko dituzte. Juniorren kategoriari dagokionez, bestalde, martxoaren 29an Bilbon egingo duten Break On Stage jaialdirako sarrerak jasoko dituzte irabazleek.