Higiezinen zergan, laguntzak errenta baxuei

GORLIZ. Gorlizko Udalak erabaki du errenta baxua dutenei higiezinen zerga ordaintzen laguntzea, baita zabor bilketari eta ur zikinen sareari dagozkion tasak ordaintzen ere. Besteak beste, andreen kontrako indarkeriaren biktimek eta etxegabetuek izango dute laguntza hori jasotzeko eskubidea. Era berean, udalak osorik ordainduko dizkie zergok urtean 15.000 eurotik beherako errenta dutenei.