Aurten, iaz beste diru izango du Arratiako Mankomunitateak

Arratiako Udalen Mankomunitateak 2014rako aurrekontua onartu du. Iaz bezala, aurten ere 2.648.300 euro izango ditu inbertitzeko. Hala ere, bada aldaketarik: adibidez, enplegura bideratzeko Lanbidetik jasotako diru sorta 52.000 eurotik 83.000 eurora igaro da; hau da, %59 handitu da. Gizarte premietarako diru sortak iazko kopuruari eutsiko dio: 125.864 euro izango dira.

Diru laguntzetan izandako beherakada orekatzeko, kide diren udalek mankomunitateari egiten dioten ekarpena %18 handitu behar izan da. Gehiengo osoz onartu dute aurrekontua: EAJren hamar ordezkariek alde bozkatu dute, eta Bilduko bostak abstenitu egin dira.