Braillez etiketatzen ari dira zenbait produktu

Gero eta kontsumorako produktu gehiago etiketatzen ari dira braillez. Kaiku esnekien markak, ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzeko asmoz, eredu horri jarraitu dio, eta hainbat produkturen etiketak braillez ipini ditu. Horren bidez, zein produktu hartzen ari diren ezagutzea lortu nahi dute.

Beste alde batetik, Cafes El Abra enpresak ekinbide berari heldu dio. Kasu honetan, kafe kapsulak braillez jarri dituzte. Hala, hartuko duten produktuaren ezaugarriak edo jatorria ezagutzeko aukera izango dute itsuek. Horrez gain, kafe mota desberdinen nolakotasuna azaltzen duen informazio karta bat ere egokitu dute, ahalik eta informazio zabalena eskaintzeko asmoz.