Haurrei elikadura ohiturak irakasteko albuma sortu dute

14 urte arteko ume bilbotarrek modu osasungarrian jaten ikasiko dute jokoz, lehiaketaz eta zozketaz beteriko album baten bidez. Kutxabankek sustatutako programa bat da, eta elikaduran aditu batzuek osaturiko talde baten eta Mari Salda pertsonaiaren laguntzaz, haurrek bizitza osasungarri bat edukitzeko ohiturak zeintzuk diren jakiteko aukera izango dute. 12 urtetik gorakoek albuma sarean ikusteko pasahitzak jasoko dituzte, eta, Internet bidez, hainbat zozketatan parte hartu ahal izango dute. Lehiaketetan, haurrek mahaia atondu, janaria prestatu eta fruituak landatu beharko dituzte. Port Aventura jolas parkerako bidaiak eta lau pertsonarentzako otorduak zozkatuko dira, besteak beste.