Elkartasun gala, Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat

Gizentasunaren aurkako kanpainaren amaieran, abenduaren 17an, sustatzaileek gala bat antolatuko dute Bilboko Euskalduna jauregian, Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat dirua biltzeko xedearekin. Egun, oinarrizko elikadura ordaindu ezin duten 28.000 pertsona baino gehiago artatzen ditu erakundeak.