Garai bateko doinuen izen-abizenak

Garai bateko doinuen izen-abizenak

​«Ikusten genuen gure seme-alabek Rosalia eta halako nazioarteko abeslari ezagunak ezagutzen dituztela, baina gure musika ondarea oso ezezaguna dela haientzat». Hori aldatzeko asmotan, Getxoko Itxartu dantza taldekoei erakusketa bat egitea otu zitzaien, taldeko kide Xabier Fernandez de Labastidak azaldu duenez. Musikariaren biografia, haren musika tresna eta haren kantak: hiru elementu horiek bilduta, Bizkaiko musikari tradizionalak izeneko erakusketa ondu dute, Getxo Kultura...

Bizi osoan gozatzeko hiria

Bizi osoan gozatzeko hiria

​Eremu konpartitu bat da hiria: askotariko erabiltzaileak daude, eta aldagai ugarik baldintzatzen du mugitzeko modua; kasu baterako, adinak. Baina, era berean, aniztasuna dago adinekoen artean ere, Itsaso Larramendi Bilboko Tipi estudioko arkitektoaren arabera. Bat egiten dute ezaugarri batean, haren esanetan: gero eta mendekotasun handiagoa izateko arriskua dute. Ondorioz, murriztu egiten da haien mugitzeko eremua, eta auzoak «zentraltasuna» hartzen du. Hau...

Bertsoak dantzan Algortako kaleetan, hamargarren aldiz

Bertsoak dantzan Algortako kaleetan, hamargarren aldiz

​Bertsozaleak Getxoko Algorta auzoko kaleetara aterako ditu Hitzaren Dantza izeneko jaialdiak domeka honetan. Hamargarren aldia antolatu du ALBEk (Algortako Bertsolari Eskolak), egun osoko egitarauarekin, 11:00etan hasi eta 20:30 arte. Joseba Santxo ALBEko presidenteak adierazi du oraingoz ez dutela aparteko ezer egingo eskolaren sorrera ospatzeko: «Datorren urtean, ALBEk 45 urte beteko ditu, eta orduan bai, zerbait berezia egingo dugu». Santxok azaldu...

Mugikortasun eredu egokitua

Mugikortasun eredu egokitua

​Partekatzea, bizikidetza eta enpatia: horiek dira hiriaren erabilera egokia egiteko gakoak, Esther Marti DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorreko Bizkaiko buruaren arabera. Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, Martik hitzaldi bat eman zuen asteazkenean Bilboko Errekalde auzoko Jubilatuen eta Pentsiodunen Zentroan, eta argi utzi zuen mugikortasuna ezinbestekoa dela zahartzaro aktibo bat edukitzeko, baina arduraz jokatu behar dela. «Ez utzi inoiz ikasteari: garrantzitsua da formatzea...

«Egoitzetako hezkuntzaren helburu nagusia jaunartzea zen»

«Egoitzetako hezkuntzaren helburu nagusia jaunartzea zen»

​Gizarte Langintza ikasi zuen Marta Calvok (Durango, 1990), eta gizarte partaidetza eta garapena aztertzeko master bat egin zuen gero. Egun, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako umeak eta nerabeak babesteko sistemari buruzko doktoretza ari da egiten. Datuak bildu bitartean, Abadiñon egondako Nuestra Señora de Begoña umeentzako barnetegi frankistaren berri izan zuen, eta hori aztertzeari ekin. Ikerketa lan horregatik, hain zuzen, Ikerlari Gazteen beka eman dio Gerediaga...

Markinarako errepidea zabal dezatela eskatzen ari dira Aulestin

Markinarako errepidea zabal dezatela eskatzen ari dira Aulestin

​«Gurea herri txikia izan arren, ez dugu zertan kondenatuta egon oinarrizko zerbitzuak bermatuta ez edukitzera», ohartarazi du Aulestiko Herri Txikiak Bizirik plataformako kide Eneritz Elizburuk. Hainbat borroka izan dituzte, baina orain Aulesti eta Markina-Xemein lotzen dituen BI-2636 errepidea hobetzeko aldarrikapenari heldu diote. Estua dela diote, eta, ondorioz, arriskutsua. Uda osoan hainbat argazki jarri dituzte sare sozialetan, bide horretan bi noranzkoetan...

Fabrika kutsagarriak bizilagun

Fabrika kutsagarriak bizilagun

​Hiriguneak inguratua du Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte fabrika: BECetik argi ikus daitezke egitura eta edukiontzi mardulak; Errontegiko zubirantz doan autobideari itsatsita dago; eta lantegitik metro gutxira daude Lutxana auzoko kaleak eta etxebizitza blokeak. Abuztuaren 25ean, bizilagun horiek txistu oso ozen bat aditzen hasi ziren, etengabeko zarata bat, zeinak loa galarazi dien askori. Enpresa tantaka joan da azalpenak ematen, bizilagunen kexak...

«Nire alaba ni mintzeko tresna gisa erabili zuten beste gurasoek»

«Nire alaba ni mintzeko tresna gisa erabili zuten beste gurasoek»

​Berrehun orrialde baino gehixeagoan eta 47 kapitulutan, Susana Martinezek (Barakaldo, 1972) bere alaba Olgak jasandako bullying-aren istorioa kontatu du. Señaladas (autoedizioa, 2024) liburuan bildu ditu lekukotza horiek. Eskolan hasi zenetik, Olgak lagunen gurasoen erasoak pairatu zituen. Haren amak liburuan salatu duenez, iraindu eta baztertu egiten zuten, hari kalte egiteko gezurrak asmatzen zituzten, eta alabei eragotzi egiten zieten Olgarekin jolastea. Azkenean, ikaskideek ere baztertu...

Sokak gehiegi tenkatzea

Sokak gehiegi tenkatzea

​Aurreko astean zehar jokatu zen munduko lur gaineko sokatira txapelketa. Hankak lurrean zoli eta hortzak estututa ikusi zituzten bertan Goiherriko eta Gaztediko tiratzaileak. Zutabe honen atzean datorrenak ere, ondo daki zer diren sokaren mutur batean nahikoa ez izatearen beldurra, eta, bestean, bertigoz egindako saltoaren osteko euforia izatea (ez da alferrik idazten dudan lehena). Baina hori beste baterako utzi eta sokari...

Mahastien arteko esperientziak

Mahastien arteko esperientziak

​Zentzumen guztiak pizten dituen esperientzia eskaintzen du Mahasti Artean jaialdiak: gastronomia, kultura eta natura uztartzen dituzte egitasmo bakarrean. Urtero-urtero, Bizkaiko mahasti desberdin batean egiten dute, eta aurten, lehen aldiz, Gorbeialdea eskualdearen txanda izango da. Bizkaiko Enoturismoa elkarteak eta Bizkaiko Txakolina jatorri izenak elkarlanean antolatzen dute jaialdia, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gorbeialdea Landa Garapenerako elkartearen eta Idiazabal Gazta jatorri izenaren babesa jaso dute....