Duela bi urteko Madalen egunaren biharamuna izan zen. Sare sozialetan zabal-zabal zebilen argazkia, udal garbitzaileek eurek egindakoa: Elantxobeko portu inguruek eta kaleek zabortegi baten itxura zuten. Plastikozko edalontziak, poltsak, botilak… dena behegainean botata. Itsasorako bidea hartu zuten horietako askok eta askok. Itsasoan hondoratu aurretik ia hamar tona hondakin atera zituzten uretatik, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak egun batzuk geroago jakinarazi zuenez....
Udazkenean egiteko kultur osterak
Udazkenero bezala, Ostera kultur ziklo ibiltaria antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Euskarazko eskaintza kulturala Bizkaiko herrietara zabaltzea du helburu egitasmoak, eta, urtero-urtero, lurraldeko herri batean egiten dute. 25. aldiz egingo dute aurten, eta, besteak beste, musika, dantza, haurrentzako ikuskizunak eta solasaldiak prestatu dituzte. Balmasedan, Arrigorriagan eta Abadiñon izango dira saioak aurten; atzo hasi zen jaialdia, eta abenduaren...
Ezaguna denaren beste ikuspuntu bat
Euskalduna jauregia, Kale Nagusia, Bidebarrietako Udal Liburutegia… Bilboko paisaiaren elementu finkoak dira, eta edozein oinezkok egunero egiten du topo haiekin. Baina, ezagunak izanagatik, kutsu bereziago bat hartzen dute urtean asteburu batez: Bilboko Out arkitektura kolektiboak eta udalak antolatuta, hiriko eta Bizkaiko makina bat eraikin eta eremu bisitatzeko aukera ematen du Open jaialdiak, eta, halaber, eraikinon historiaren, balioen eta erabileren berri...
Erromesak eta turistak, edo biak batera
Batzuetan, bizitzak leku bitxietara eramaten zaitu, eta zelan izan den oso ondo ez dakidala, nazioarteko «bidaiarien» Telegram talde batean agertu naiz gaur. Bidaiariak, kakotx artean, mezuak irakurtzera sartu eta lehenengo mezuan «munduko biztanle» bat aurkitu dudalako; herririk ez duten horietakoa, baina bai pasaportea eta mardula gainera, granate kolorekoa, noski. Bada, gauzak zelan diren, hori irakurri dudanean etxean sentitu naiz; gure herriko terraza...
Oraindik urrun dute Bilbo
Berri ona eta «adar jotzea». Bietarikoa dela iruditu zaie Bilbo hegoaldeko auzoetakoei metroaren laugarren linearen ibilbidea berraztertzeko asmoa. Irailaren 23an, Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua Eusko Legebiltzarrean izan zen, agintaldian bere sailak egingo duena azaltzera joanda. Besteak beste, iragarri zuen laugarren linearako hasieran pentsatu zuten ibilbidera itzultzea proposatu diotela Bizkaiko Foru Aldundiari, hau da, Errekalde, Moyua eta...
Auzoa elkarrekin biziko den etxea
Aurreko agintaldian, Bilboko Udalak eta Telefonicak akordio bat egin zuten, eta, ondorioz, telefono konpainiak Bilboko San Frantzisko auzoan duen eraikina udal jabetzakoa da. Udalak iragarri zuen auzoari zerbitzuak eskaintzeko erabiliko duela. Oraindik hutsik dago, eta, udalak ezer erabaki aurretik, auzoak bere proposamena egin nahi izan du: Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Ehunka sare komunitarioak komunitatearentzako elkargune izatea gura du....
«Bizkarrean arazorik ez badugu ere, lunbalgia garatu dezakegu»
Fisioterapiaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko hainbat hitzaldi antolatu ditu Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak, Bilbon. Ion Laskurain fisioterapeuta izan da hizlarietako bat (Arrasate, Gipuzkoa, 1977), eta egiten duen lanaz aritu zen bertan. EHUko irakaslea izateaz gainera, lunbalgiaren jatorria aztertzeko eta ospitaleetan pazienteei eskaintzen dizkieten tratamenduak hobetzeko Musculoskeletal Pain proiektuko ikertzailea da. Laskurainek esan duenez, osasun sistema publikoan diagnostiko zehatzak egin ahal izateko...
Martxan da Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren III. aldia
Arnasa Gararen Arnasetik bideo-sormen lehiaketa berria abian da. Udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta pizteko sortu zen, eta hirugarren aldia da hau. 10 eta 16 urte arteko sortzaileek hartu ahal izango dute parte, banaka zein taldeka, lanak urriaren 31ra arte bidaltzen badituzte. Arnasguneetako gazteen sormenari erronka jo nahi diote Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk egitasmo horrekin. Euskararen arnasguneak...
Putxera sukaldari onenak lehiatuko dira gaur Balmasedan
Putxera lehiaketetan ibili ohi diren 25 sukaldari afizionatu onenak, sukaldaritza arloko 25 profesionalek epaituta. Gaur I. Borja Aretxederra memoriala lehiatuko da, Balmasedako Horcasitas jauregian. Balmasedako Putxera Kofradiak antolatu du, euren kide eta lehiaketetan ibiltzen zen Borja Aretxederra omentzeko. Iaz hil zen, 52 urterekin. «Bat-batean joan zen, eta hutsune handia utzi du, bai kofradian, bai lehiaketetan. Hura omentzeko zerbait antolatu behar...
Lurraldeko altxorrak ezagutzeko parada
«Ondarearen hilabetea da urria Bizkaian». Hala adierazi du Lexuri Arrizabalaga Bizkaiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatuak, eta ez zaio arrazoirik falta: bihar hasi eta urri osoan Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dituzte: «Klasiko bat bihurtu dira urteko kultura egitarauaren barruan». 24. aldia izango da aurtengoa, eta Bideen, sareen eta loturen ondarea leloa aukeratu dute izenburutzat. Herritarren eta ondarearen arteko «loturak ezartzea»...