«Kaixo! Miren naiz, eta 8 urte ditut. Futbolean jokatzen dut, eta aldageletan sarritan arazoak izaten ditut taldeko batekin. Ez naiz gustura sentitzen. Zer egin dezaket?». Bizkaiko Foru Aldundiak martxan ipinitako KirolaOn zerbitzuaren balizko erabiltzaile baten adibidea da, diputazioak berak emandakoa. Horrelako kasuak hainbatetan gertatzen dira eskola kirolean dabiltzanen artean. «Gehiegitan», Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskara eta Kirol foru diputatuaren esanetan. Halako...
Eskulanaren soinu bereizgarria
Zarata ez da beti berdina: ozenagoa da batzuetan, erritmo biziagoa du zenbaitetan, moteldu egiten da detaileren bati arreta jartzeko… Halakoa da eskuek egiten duten soinua: aldakorra, ez-mekanikoa. «Soinu berezia da, zuk sorrarazten duzulako; zu zara egurrezko pieza bati bizitza ematen ari dena. Elkarrizketa bat da, zure eta egurraren artekoa». Hala deskribatu du luthier baten jarduna Ainhoa Urgoitia zinema zuzendariak (Bilbo,...
Zinema bazterrezina
Irizpide estetikoak agerikoak dira irudietan: kolore biziak, deigarriak, arriskatuak; plano orokor indartsuak, enkoadraketa bereziak. Baina trebetasun artistikotik haragoko balioak dituzte filmok, Juan Carlos Vazquez Velasco Zinema Ikusezina jaialdiko zuzendariak aldarrikatu duenez. «Hollywooden eta abarretan, askotan zinema egin izan dute entretenitzeko edo ideologia jakin batzuk helarazteko. Guk beste zentzu batean erabiltzen dugu zinema: hausnartzeko eta eraldaketa sozialerako». Datorren ostegunera bitartean, festibalak...
Nahita edo nahi gabe ahaztea
Atea giltzaz itxita dago? Non aparkatu nuen kotxea? Deitu diezaiokegu azkar joateak eragindako despiste, deitu diezaiokegu alzheimer hastapen. Euskal Herrian, 53.000 pertsonatik gora dira dementziak jota daudenak. Dementzia, eta alzheimerra bereziki, dependentzia maila handieneko desgaitasuna da. Garrantzi handirik gabeko kontuak atzenduko dituzu hasieran eta janaria nola irentsi ahazteraino hel zaitezke bukaerarako. Ziur zure inguruko norbait hurbiletik zeharkatu duen gaia dela,...
Zaintza definitzen eta pentsatzen
Ama medikuarenera laguntzea zaintza da? Eta bankura joatea aitaren paperak egitera? Umearekin parkera joatea? Txakurra edo katua albaitariarenera eroatea txertoa jartzeko? Harrikoa egitea? «Bizkaian, orotara, herritarren erdiek hori guztia zaintza dela uste dute. Ikusten dute kontzeptuak ekintza asko izendatzeko balio duela: batzuk oso agerikoak, baina baita ezkutuan pasatzen diren eguneroko beste ekintza batzuk ere», azaldu du Oxfam Intermon GKEko kide...
Mahats gutxiago, baina kalitate onekoa
Azken urteetako beranduen, baina hasi dira aurreneko mahatsak batzen Bizkaiko mahastietan. Eguraldiak nabarmen baldintzatu du mahatsa heltzeko prozesua, eta horrek uztaren ohiko epeak atzeratzea ekarri du. Ekoizleen arabera, iaz baino txakolin gutxiago ekoitziko da aurten, baina aurreratu dute kalitatean ez duela eraginik izango. Aurtengo ziklo begetatiboa «oso konplexua» izan dela esan du Iñaki Suarez Bizkaiko Txakolina jatorri izeneko zuzendari teknikoak:...
«Gura barik hasi nintzen kantuan, eta orain ezin naiz kantatu barik bizi»
Txikitatik gustatu zaio musika Vanessa Goikoetxea sopranoari (Florida, AEB, 1980). Akordeoia eta pianoa jotzen daki, baina opera du benetako pasioa. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere egin ditu kantu lirikoarekin lotutako ikasketak, eta horrek munduan zehar abesteko ateak ireki dizkio. Bere herri Durangoko jaietako pregoia irakurriko du gaur, 20:00etan, eta, nola ez, musika izango da helaraziko duen mezuaren ardatza. Ez du abestuko, baina aurreratu...
«Euskaraz egindako saiakera gutxi dago, eta itzulitakoa, ia batere ez»
Bilboko Zazpikaleetan dago Zirika herri gunea; Erronda kalean, hain zuzen. Kanpotik, liburu denda bat dela irudi lezake, baina ez da hori bakarrik. Komite Internazionalistak sortu zuen 2013an, bere lokala izateko, baita Mekauen konpartsa internazionalistaren biltegi zein egoitza izateko ere, eta herri mugimenduen topaleku gisa erabiltzeko esparru autogestionatua ere bada. Gontzal Martinez de la Hidalga (Bilbo, 1969) Komite Internazionalistak erakundeko militantea...
«Artarako, egoera orokorrari erreparatu behar zaio»
Gertakari kardiobaskularrik gertatu ez dadin, ezinbestekoa da lehen arretan egiten den prebentzio lana, Iñaki Martinen (Erandio, 1962) hitzei erreparatuta. Osakidetzako familia medikua da Martin, Bilboko Indautxu osasun zentroan, eta, atzera begiratuta, baieztatu du azken hamarkadetan behera egin dutela gertakari kardiobaskular larriek, lehen arretan egiten den kontrolari esker. Bilboko Medikuntza Astean parte hartu du, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan. Zeintzuk dira arrisku faktore...
Turistek hartua dute auzoa
«Udalak betidanik ziurtatu du Bilbok ez duela Bartzelonaren edo Donostiaren antza turismo ereduari dagokionez. Eta guk hala izaten jarraitzea nahi dugu, turistifikazioa erregulatzeko neurriak ahalik eta lasterrena hartuz», adierazi du German Urizar Bihotzean Zazpikaleetako auzo elkarteko kideak. Hain zuzen, Bilboko alde zaharrean azken urteotan irekitako alokairu turistikorako bizilekuek eta hotelek bizilagunen egunerokoan eragiten dituzten ondorioak salatzeko protesta egin zuen elkarteak asteazkenean. Besteak beste, esparru publikoak...