«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

​Elementu gutxiko konposizioetan mamitzen ditu kontzeptu abstraktuak eta ideia zabalak Fernanda del Barrio argazkilariak (Mexiko Hiria, 1995). Eta, hain justu, sotiltasun horri esker izan da garaile Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiaren aurtengo aldian, Ensayos para llenar un vacío lanarekin (Hutsa betetzeko saiakerak, 2023). Proiektu horretan, huts forma ezberdinez mintzo diren sekuentziak ondu ditu, metaforetan aberatsa den lengoaia poetiko baten bitartez;...

«Emakumeen nekazaritza eredua haizearen kontrako joera da»

«Emakumeen nekazaritza eredua haizearen kontrako joera da»

​Landa Eremuko Emakumeen Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin zuen asteartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Derion. Neus Monllor (Castalla, Herrialde Katalanak, 1980) Amaterraren fundatzaile eta nekazaritza eta gizarte arloko aholkularia bertan izan zen, Bizkaiko emakume nekazarien egungo kezkak biltzeko asmoz. Besteak beste, landa eremuko «benetako errealitateari» egokitzen zaizkien neurriak behar dituztela azpimarratu du. Horrez gain, aldarrikatu du beharrezkoa dela halako ekitaldiak eta emakume nekazariekiko...

Ilunetik zuri-gorriagora

Ilunetik zuri-gorriagora

​Hasieratik egon dira, gizonekin batera. Egon dira harmailetan, animatzen, futbolaren alde teknikoagoez janzten, San Mames zelaian oihukatzen eta hunkitzen, baita jokatzen ere. Egon direla ukaezina da Bilboko Athletic Museoak inauguratu berri duen erakusketari erreparatuta —Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira—, berton jaso dituzten argazki zuri-beltzetan agertzen baitira andrazko zaleen uholdeak eta andre jokalarien talde andana bat, eta emakumeenak baitira orain hamarkada...

Bermeoko ezkutuko istorioak, argitara

Bermeoko ezkutuko istorioak, argitara

​Aspalditik ari da Asier Romero Andonegi historialaria sare sozialen bitartez Bermeoko ondare materialaren eta immaterialaren berri ematen. Informazio hori guztia liburu batean ere bildu zuen joan den urtean: Itsosupeteko ondarea: píldoras histórico-etnográficas sobre Bermeo (Octaedro Editorial argitaletxea). Oraingo honetan, baina, aurrez aurre entzuteko aukera egongo da Bermeoko Arrantzaleen Museoan: Bermeoko altxorrak, bitxikeriak, sekretuak eta mitoak ezagutzeko hitzaldia emango du martitzenean,...

Herri oso bat jaialdi bakarrean

Herri oso bat jaialdi bakarrean

​Itsasaldien antzera, gora egiten ari da urterik urtera Bermeoko Mareak jaialdia. Askotariko arte diziplinen bitartez, abangoardia eta tradizioa uztartzen ditu egitasmoak, eta nazioarteko eta Euskal Herriko artistak izaten dira udalerrian.   Aurtengoa «urte biribila» dela nabarmendu du Ane Ortube jaialdiaren antolatzaileak: hamar urte beteko ditu Mareak jaialdiak. «Oso pozik gaude. Esfortzuarekin eta ilusioarekin heldu gara gauden lekuraino». Endika Etxebarria Bermeoko...

Epe luzeko zaintza

Epe luzeko zaintza

​Irailean, Bilbon egin zen iraupen luzeko zainketen politikei buruzko Europako 7. kongresua. Euskalduna jauregian bildu ziren hirurehundik gora nazioarteko aditu, espezialista eta ordezkari politiko, eta irekiera ekitaldian izan zen Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Bizkaiaren erradiografia txiki bat egin zuen Etxanobek: lurraldeko biztanleen batez besteko adina 46,7 urtekoa da, eta 83 urtekoa da bizi itxaropena. Azken hamar urteetan azaleratzen ari...

Diktadoreak lagunduta jan zituen

Diktadoreak lagunduta jan zituen

​Joan den barikuan, Begoñako Amaren erromeria aprobetxatuta, Bilboko udalbatzak Begoñako elizateko armarria inauguratu zuen basilika alboan. Han egon zen elizateko udaletxea. Yosu Meabebasterretxeak egin du eskultura, 1639ko grabatu batean oinarrituta. 2022an beste horrenbeste egin zuten Deustuko elizateko armarriarekin: Done Petri plaza berrituan ipini zuten, udaletxea egondako lekuan. Juan Mari Aburto alkateak kontatu duenez, abuztuaren 15eko meza nagusira Begoñako azken alkatearen...

Bilbora goaz, Bilbotik gatoz

Bilbora goaz, Bilbotik gatoz

​Umeak ginela, beti esaten genuen: ‘Bilbora goaz, zapatak erostera’. Zabalbiden behera joaten ginen. Han topatzen genuen Bizkaiko herri guztien sarreretan egoten ziren baldosaz egindako kartel urdin horietako bat, Bilbo idatzita. Gorakoan, Bilbokoa baino 50 metro gorako, Begoñara sartzen ginela iragartzen zuenarekin egiten genuen topo», gogoratu du Javier Perezek. 72 urte ditu. Zabalbide kalean bertan jaio zen, Santa Marta klinikan. Ordurako,...

Eskerrak emateko esperimentua

Eskerrak emateko esperimentua

​Zamudioko Lagatzu Euskera Alkarteak 25 urte bete ditu. Kultura bere bidean ekitaldiarekin ospatuko dute, zapatuan, herriko kiroldegian, eta ez dute edonola ospatuko: hamazazpi artista musikal igoko dituzte oholtzara, talderik barik. Gonbidatuen artean, Gozategiko Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea daude, eta AMAK taldeko Amaia Oreja, Kris Solano eta Maixa Lizarribar. Horiez gain, Zamudion izango dira Betagarriko Iñaki Ortiz de Villaba, Zarama...

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

​Lasaitasuna da nagusi Fruizko Gaua musika estudioaren kanpoaldean. Barruan ere, isilik dago dena. Musika tresnak daude egurrezko estudioaren alde guztietan; nabari da talderen bat grabaketa lanetan dabilela. Iker Villa musikari eta Gaua estudioko kidea (Barakaldo, 1995) etxean bezala dabil, alde batetik bestera. Musika da haren bizitzaren ardatza: Revolta Permanent eta STR taldeetan jotzen du gaur egun, eta ETB1eko Ztanda musika...