Mendiak zaintzeko konpromisoa hartu dute

Mendiak zaintzeko konpromisoa hartu dute

​Ona da gero eta mendizale gehiago aritzea korrika mendian, baina horrek kalteak ere eragin ditu zenbait arlotan. «Ohartu gara gaur egungo mendi probek beste bide bat hartu dutela, eta, sarritan, alde batera uzten direla mendizaletasunaren balioak», esan du Gotzon Idirin korrikalariak. Egoerak kezkatuta, Etiketa Berdea egitasmoa garatu dute hainbat korrikalarik, mendizalek eta antolatzailek elkarlanean, eta, kiroletik harago, jasangarritasunean, elkartasunean eta...

Elkarlanean oinarritutako txapelketa

Elkarlanean oinarritutako txapelketa

​Pandemia garaitik hona sekulako gorakada izan dute mendi lasterketek. Gero eta jende gehiago hasi da mendian korrika, eta batean eta bestean antolatzen diren probetan ere nabarmen egin du gora parte hartzaileen kopuruak. Horren erakusgarri da Urkiolako Parke Naturala. Aurten hiru mendi lasterketa igaroko dira inguru horretatik: Sorginen Lasterketa, Mañaritik Atxetarakoa eta Aramotz mendi lasterketa. Aukera baliatuz, hiru lasterketek Urkiola Kopa...

Elizpeko harrietatik, nahi beste bide

Elizpeko harrietatik, nahi beste bide

​Elizako azken ilarako banku gainean ditu paper handi bitan zurezko bi panel erraldoiak irudikatuak. Han ditu sortzaileen eta haien lanen izenak idatzita, paneletan non kokatu gura dituen jakiteko. Hala ere, ez dio kasu handirik egiten. Jasone Miranda-Bilbao artista eta arte komisarioa batetik bestera dabil, hemen makurtu, han makurtu, piezak gutxi gorabehera nahi dituen lekuan jartzen. Aste osoan ibili da lanak...

«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»

«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»

​Ondarroan egun batzuk pasatzetik bueltan jarri du hitzordua Angel Toña (Ondarroa, 1952) ekonomialariak Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko Begoñako basilikan. Gertu duen bulegoan eman du elkarrizketa. «Ciclismo a fondo aldizkaria argitaratzeko sortu genuen enpresaren egoitza da hau», azaldu du, sartu aurretik. Barruan, eskumara, bizikletak ditu eskegiak: hiru bereak, semearena, eta joan den astean Pirinioetan ibiltzeko utzi dioten elektriko bat. Aldizkari mordoa ditu pilatuta. Eta...

«Heldu da garaia ikasitakoa nire herrialdean eta nire gizartean praktikan jartzeko»

«Heldu da garaia ikasitakoa nire herrialdean eta nire gizartean praktikan jartzeko»

​Argentinakoa da Markos Tedin-Uriburu Castro (Buenos Aires, 1997), baina euskal herritar askok baino hobeto ezagutzen du euskal kultura. 2018an euskara ikasten hasi zen, Buenos Airesen, eta 2020an Zornotzako barnetegian egon zen. Handik urtebetera, Komunikazio masterra egin zuen euskaraz, EHUn, eta, ordutik, sei euskal hedabidetan ibili da lanean, kazetari; tartean, Berria. Euskal Herrian hiru urte pasatu ostean, herrimina astunegi sentitzen hasi,...

Denbora galduari gorazarre

Denbora galduari gorazarre

​Bazen behin, gure herri honen inguruotan, emakume bat bi astean behin ile apaindegira joaten zena. Eguenez joaten ei zen, goizean goiz, oraindik armosurik ere probatu barik. Handik irteten zenerako, arratsaldeko hiruretako kanpaiekin batera, ilea horia eta kizkur-kizkurra izaten zuen, eta tripa indabaz beteta. Auskalo zenbat ordainduko ote zion ile apaintzaileari, pentsio erdiko hoteleko besteko zerbitzua eskaintzen baitzion, baina barruak diost...

Herri guztietako soinu banda

Herri guztietako soinu banda

​Euskal Herriko jaietako osagai garrantzitsua dira erromeriak. Gutxienez halako bat egon ohi da herri askotako festetan. Garaiak aldatu diren modu berean, baina, erromeriek ere gainbehera izan dute, eta sasoi berrietara egokitu behar izan dute, nahi eta nahi ez. Trikitia eta panderoa soilik zeuden lehen, eta askotariko musika tresnak txertatu dituzte gero, baita musika estilo asko nahastu ere. Oraindik ere, asko...

Leialtasuna ospatzeko denboraldia

Leialtasuna ospatzeko denboraldia

​«Etimologikoki, norbaiten leialtasuna eskertzeko egiten dena esan nahi du omenaldia berbak. Horregatik, aproposa iruditu zitzaigun ziklo honi Omenaldiak leloa jartzea», esan du Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari Jose Rafael Pascual-Vilaplanak. Izenburu horrekin abiatuko da 2024-2025eko denboraldia, gaur. «Musika banda honek beti Bilboren eta bilbotarren fideltasuna eta konplizitatea jaso ditu». Eta zuzendariak «beti» esan duenean, denbora luzez esan nahi izan du,...

Bizkaitarren etxea eta ikurra

Bizkaitarren etxea eta ikurra

​Bilboko Kale Nagusian du sarrera printzipala. Burdinazko hesiz itxita dagoen atarte ikusgarritik sartzen da eraikinera. Barruan, parez pare, eskailera nagusia dago. Gainean kupula bat dauka. Solairu nagusira igo eta atzera begiratzean, beirate nagusia dago. XIX. eta XX. mendeen arteko Bizkaia adierazi gura du. Erdigunean, herrialdearen ikur den andre bat dago, Gernikako arbolaren aurrean; harengana doaz bizkaitarrak: euren lana eskaintzen diote...

«Herriko ondarea ezagutarazi nahi dugu»

«Herriko ondarea ezagutarazi nahi dugu»

​Bizkaiko ermitarik zaharrenetakoa da Arrigorriagako San Pedro Abrisketa, Teresa Campos Lopez arkeologoaren arabera (Jaen, Espainia, 1975). Ondare horri balioa emate aldera, indusketak egiten ibili da azken hiru urteotan, Malmasingo Lagunak elkartearen, Arrigorriagako Udalaren, Heidelberg Materials-en, Cementos Rezolaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin. Joan den astean amaitu zituzten lanak, eta, orain, proiektua herritarrei zabaltzea dute helburu. Abuztuaren amaieran,...