Bizkaia

Jaietako iragarki batengatik, auzitara

ERANDIO. Hegoalde kultur elkarteak eta Erandio Altzagako jai batzordeak salatu dute bost pertsona Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituztela, iazko jaien propaganda liburuxkan agertutako iragarki batengatik. Hain zuzen, elkarte horie...

Jaiegunetan dendarik ez zabaltzeko eskatuko dute

BILBO. Datorren domekan zenbait denda zabalduko dituztela salatzeko, elkarretaratzera deitu dute Bizkaiko merkataritzaren alorrean gehiengoa duten sindikatuek; ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, kontzentrazio bat egingo dute jai egunetan jai egiteko eskatzeko, Kale Nagusian —Ford dendaren aurrean—, 11:00etan.

Lezaman jostailu bila, ludoteka bat zabaltzeko

LEZAMA. Lezamako Udalak jostailuak biltzeko kanpaina bat abiatu du, ludoteka bat zabaltzeko. Beraz, herritarrei eskatu diete 4 eta 8 urte arteko umeentzako lokalera eramateko erabilita egonagatik apurtuta ez dauden jostailuak, puzzleak eta panpinak, e...

Hil honetan ekingo diete berriz ospitaleko lanei

URDULIZ. Urdulizko ospitalea eraikitzeko bigarren faseko lanei hil honetan ekingo diete berriz ere. Hiru hilabete atzeratu dira ospitalearen obrak; beraz, pentsatzen zuten bezala 2013ko udaberrian zabaldu beharrean, urte horretako udan ireki beharko d...

Inama kooperatiba bidez salbatzeko proposamena

MUXIKA. Inama Muxikako enpresa salbatzeko, kooperatiba bat sortzen laguntzeko prest azaldu da Bizkaiko Foru Aldundia. Hiru milioi euro emango lizkieke beharginei, "betiere, beste erakundeak ere laguntzeko prest baldin badaude". Udalak baldintza hauek ...

OLATURIK ONENAREN SARIA, ZARAUTZERA

Adur Letamendia zarauztarrak irabazi du aurten Punta Galea EVE Challenge surf lehiaketa. Lehiaketako olaturik onena hartu zuen martitzenean Letamendiak. Surflaririk onenaren saria, berriz, Kantabriako (Espainia) Pablo Solarrek jaso zuen. Jaitsierarik ...

Lanbideko “kaosak” milaka familia laguntzarik gabe utzi dituela salatu dute

Hainbat elkarte sozialek salatu dutenez, Bizkaiko milaka familiak jasotzen zituzten laguntza sozialak dagoeneko ezin dituzte jaso, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoetan nagusitu den "kaosaren ondorioz". Horrez gain, elkarteok gogorarazi dute langabezia saria bukatu zaien ehunka herritarrek ez dutela aukerarik gizarte laguntzak jasotzeko.

Hain zuzen, salatu dutenez, orain dela gutxira arte udaletako gizarte zerbitzuek eta aldundietako Gizarte Ekintza sailek kudeatzen zituzten hainbat zerbitzu Lanbideren esku geratu direnean sortu da arazoa. Honako hauek dira laguntza horiek: pentsio osagarriak, diru sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarria eta lansarien errenta osagarria.

Elkarte hauek egin dute salaketa: Bilboko Argilan Asamblea de Invisibles ikusezinen batzarra, Berri-Otxoak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Danok Lan, Elkartzen, Munduko Emakumeak, SOS Arrazakeria eta Besarkatuz. Horiek ez ezik, Lanbideko beharginek, zerbitzu horretako Bizkaiko dozena bat bulegotako zuzendariek eta erabiltzaileek eurek ere salatu dute Euskal Enplegu Zerbitzu berria ematen ari den "zerbitzu eskasa".

Haien ustez, Eusko Jaurlaritzak "zalaparta handiz" aurkeztu zuen zerbitzu berria, baina ematen duen zerbitzu "eskas" horrek "legedia urratzen du argi eta garbi, baita herritarrek berehala arta ditzaten duten eskubidea ere". Horrez gain, Bizkaiko elkarteon ustetan, Eusko Jaurlaritzak 2012. urterako onartu duen gizarte arloko murrizketa nagusia aplikatzeko egin du jendaurreko aurkezpen hori; hain zuzen, gizarte laguntzen zenbatekoa %7 murrizteko. Salatu dutenez, bide horretatik "milaka familia bazterketara eta pobreziara kondenatuko dituzte".

Ikatza arduradunentzat

Hori guztia salatzeko, protesta berezi eta ikusgarri bat egin zuten elkarte horietako kideek joan den eguaztenean. Lanbidek Bilbon —Mazarredo kalean— duen egoitzara joan ziren Ekialdeko hiru Errege Magoak, eta zenbait ikatz zaku utzi zituzten bertan.

Ikatz hori norentzat zen ere jakinarazi zuten: Javier Ramos Lanbideko zuzendari nagusiarentzat, Javier Ruiz Planifikazio eta Enplegu sailburuordearentzat eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarentzat. Langabeen, lan ezegonkorra dutenen eta baliabide ekonomiko urriak izanik gizarte laguntzak jasotzen dituzten eskubide sozialak urratzen dituztela iritzita utzi zizkieten opari horiek.

KULTURA NAGUSI DEN HAMABOSTALDIA

Lemoako gaztetxeak hasiera eman zion atzo urtero Gabon inguruan ospatzen duen kultur hamabostaldi. Gaurko ekitaldi nagusienak eskolan eta gaztetxean bertan izango dira. Goizean eta ikastolan umeek antzerki emanaldia eskainiko dute. Gauean, haurrei lek...

Ogia Gabonen iragarle

Ogi Eguna

Galdames

Beste urte batez, irina eta ura funtsezko osagai dituzten ogiz beteko da Galdames. Bihar goizean XXIV. Ogi Eguna ospatuko dute herrian. Eguerdira arteko jarduerak prestatu dituzte, abenduaren 24a izanik eguna berezia ere badela kontuan izanda.

Ohiko azokaz gain, 11:00etan, txikiei ogia zelan egiten den irakasteko tailerra egingo dute. Ordubete geroago, umeak han bilduta egongo direla aprobetxatuta, Olentzerori ongietorria emango diote.

13:30ean, bestalde, ogi lehiaketan parte hartu dutenei sariak banatuko dizkiete. Ogiarekin lotutakoak ez dira izango bihar banatuko dituzten sari bakarrak. Izan ere, azokako kartel lehiaketako saridunak ere —Trapagarango Amaia Ballesterosek— egun horretan bertan jasoko ditu 350 euro eta garaikurra.

Datorren eguaztenean, bestalde, haurrentzako antzerki ikuskizuna antolatu dute. Sambhu Teatro taldearen eskutik, Bihotzez antzezlana ikusteko aukera izango dute herriko gaztetxoek. 18:00etan hasiko da ikuskizuna, udaletxeko kultura aretoan.

Umeak izango dira, zalantzarik gabe, Gabonetako protagonistak Galdamesen. Hilaren 29rako, datorren ostegunerako, Hipo eta Tomaxen eskutik, herri kirolen ikuskizuna izango da. 18:00etan emango diote hasiera ekitaldiari, kultura aretoan. Ondoren, liburutegirako antolatutako liburuetako orriak bereizteko markagailuen IV. lehiaketako sari banaketa egingo dute.

Helduak ere ez dituzte alde batera utzi. Datorren barikuan, hilak 30, gaztelaniazko antzezlana eskainiko du Muskizko Juego de Damas taldeak: El cumpleaños (Urtebetetzea). Galdamesko Udaleko areto nagusian egingo dute, 19:00etan. Urtarrilerako ere egitarau zabala prestatu dute ume eta gazteentzat.

GABONETAKO EGITARAUA

Bihar. Ogi Eguna. Azoka, ogi tailerra eta sari banaketa. Olentzerori ongietorria ere egingo diote.

Abenduak 28. Haurrentzako antzerkia, 18:00etan. Bihotzez antzezlana.

Abenduak 29. Umeentzako herri kirolen erakustaldia.