Gaur hasiko da ZeberioK0 jaialdia, Herriko Fest egitasmoaren lehen aldia. Kontzertuak, tailerrak, bertso saioak eta bestelako ekitaldiak izango dira asteburuan.
Albisteak
Pantailen lilurak kezkatuta
Seme-alaben lagunak smartphonearekin ikusteak arduratuta, guraso taldeak sortu dira ikastetxeetan. Telefonoa emateko adina atzeratu nahi dute, eta emango dietenerako prestatu nahi dituzte seme-alabak, egoki erabil ditzaten.
Zazpikaleetako berezienak
Hiriko komertzioa sustatzeko bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere Bilbo Dendak elkarteak. Jarduera "dibertigarri eta parte hartzaileen" bidez, erosketak egiteko toki bereziak ezagutuko ditu publikoak. 'Hemengo Shopping' izena jarri diote ekintzari, eta abendura arte iraungo du.
Etxea, proiektu komuna
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko, hainbat lagunek kooperatiben alde egiten dute. Gordexolan eta Mendatan landa eremuko proiektu komunitarioak dituzte.
Zuhaitzak belztu ondoren
Urtebete igaro da Balmaseda eta Zalla inguruan 500 mendi hektarea erre zirenetik. Sutearen osteko birgaitze lanetan murgildurik dago Bizkaiko Foru Aldundia.
Doinu tradizionalen topaketa
Musika Bizian jaialdia egingo dute gaur eta bihar, Galdakaon. Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko taldeak ariko dira, besteak beste. Luthierren azoka bat ere egongo da.
Udazkena zukutu eta dastatzeko
Dastatu Urria jaialdia egingo dute Gorlizen gaur, bihar eta etzi. Perretxikoak eta mikologia egongo dira lehiaketen oinarrian.
Sorterria eta hilerria, lotuta
Busturia Txekiar Errepublikoako Hradistko herriarekin senidetu da. Anjel Lekuona busturiarra herri hartan fusilatu eta erraustu zuten naziek. Lekuonaren arrastoak bilatzeko elkarlanetik sortu da bi herriak senidetzeko ideia. Memoria lantzeaz gain, beste arlo batzuetan ere sustatuko dute elkarlana.
Busturialdea ere, ‘sorginaldea’
Busturialdeako udal agintariek sorginen aurkako epaiketak sustatu zituzten 1616an. Hainbat emakume atxilotu eta torturatu zituzten. Azaroaren 4an eta 5ean estreinatuko dute haien inguruko antzezlana.
Martxan dabil Bizkaibizi
Foru aldundiak eta Bilboko metropoliko bederatzi udalerrik sustatu dute bizikleten mailegurako zerbitzu publikoa, eta erabilgarri dago. 650 bizikleta elektriko daude eskura.