Hiriak ongizateari egin diezaiokeen ekarpenean, eragin handia du esparru publikoaren planifikazioak. Urban Psicology azterketaren ondorioak aurkeztearekin batera, tokian-tokian egiten ari diren egitasmoei ere heldu zieten Bilboko Crai eraikinean hilaren 6an antolatutako jardunaldian. Euren herrietan garatzen ari diren proiektuez mintzatu ziren Arrigorriagako alkate Maite Ibarra (EH Bildu), Barakaldoko Amaia del Campo (EAJ), Leioako Iban Rodriguez (EAJ)...
Bizkaia
Atlantikoaren ardo beltzak
Kokapen geografikoak, lurraren ezaugarriek eta itsasoaren gertutasunak berezi egiten dute Bakioko txakolina. Nortasun eta freskura handiko edaria da, eta, txakolin beltzaren kasuan, ardo atlantikoen artean sartu dute adituek. «Ardo atlantikorik badago, hori Bakiokoa da, itsasoaren hurbiltasunagatik», adierazi du Bakioko Doniene Gorrondona upategiko Itziar Insaustik. Bihar, sanjoseetako azoka egingo dute herrian, eta aspaldiko tradizioari jarraituz, txakolin...
«Kirol klub batek pertsona guztiak hartu behar lituzke»
Duela 25 urte sortu zen Bizkaia Bizkaialde fundazioa, Bizkaian goi mailako kirola diruz laguntzeko. Espainiako lehen bi mailetan lehiatzen diren eta profesionalak ez diren taldeen finantzaketan laguntzen du. «Tresna honek aukera eman digu beste era batera finantzatzeko gaitasunik izango ez luketen taldeei laguntzeko», nabarmendu du Carlos Sergio Atxotegi (Durango, 1968) Bizkaiko Kirol zuzendariak. 29 klubetako...
«Erraza da bortizkeriara ohitzea, baina nik ez nuen nahi bihotza gogortzerik»
Mumbain izan zen 2022an Maria de Azeredo idazle eta editorea (Porto, Portugal, 1997), Deustuko Unibertsitateko Ekintza Humanitarioko master bukaerako praktikaldia egiten. Txaboletako emakumeek autogestionatutako ehungintza enpresa batean izan zen, zehazki. Han bizitakoa jaso zuen Diário da Índia (Indiako egunerokoa) liburuan, portugesez. Gaztelaniazko itzulpena aurkeztu zuen atzo Oxfamen Bilboko dendan. Liburua idazteko ideia buruan zenuela joan zinen Mumbaira? Inondik...
Santurtziko San Jurgi elizaren aurretik beste hiru tenplu egon zirela uste dute
Urtarrilaren 7an abiatu zituzten indusketa lanak Santurtziko San Jurgi elizan, eta, ia bi hilabeteren ostean, otsailaren 26an amaitu zuten lehen fasea. Sei gorpuzki, txanponak eta arrosarioak aurkitu dituzte, besteak beste, baina baita datu esanguratsu bat ere: gaur egungo elizaren aurretik beste hiru tenplu egon zirela uste dute. Apirilean hasiko dute bigarren fasea; zehaztasun gehiago izatea...
Madriles Barrenkalera itzuli da
Bilboko Konpartsek Madriles buruhandia aurkeztu dute Aratusteetan. Alde zaharreko bizilaguna zena gogoratu dute horrela. Haren memoria omendu dute. Madriles Zazpikaleetan bizi izan zen 1970eko hamarkadan, eta 1983ko uholdeetan hil zen, taberna batean itota. Orduan, noski, omenaldiak ez ziren beste beharrizan premiazkoago batzuk zituzten bilbotarrek: Bilbo berreraikitzea. Alabaina, hil eta lau hamarkada pasatuta, zor zioten omenaldia...
Guggenheimen ereduari jarraituta
Haizea Barcenilla arte historialariaren arabera, 1990eko urteetan ezarri ziren Bilbon «kultura pribatizatzen duen ereduaren oinarriak», eta abiapuntua artea izan zen. Zehatzago esateko, Guggenheim museoa. «Deigarria da museoak izan duen eraginari buruz egin diren ikerketa guztietatik bakar batek ere ez duela aztertu zer ekarpen egin dion artearen eta kulturaren arloari», azpimarratu du. «Hori ez da inoiz...
Arrastaka
Lanera bidean kantuan nindoala, institutuko garaietara itzuli naiz gaur, une batez izan bada ere. Mundu berri eta ezberdinetan neukan burua orduan, ez ikasketetan. Lehen Hezkuntza eskola txiki batean egin genuen —lau pertsona inguru, mailako—, eta institutura igarotzea salto izugarria izan zen niretzako. Adin bereko jende piloa ezagutu nuen bat-batean eta, onerako edo txarrerako, aldaketa handiko...
Nortasuna indartzeko efemeridea
Errege bide batek egituratu zuen Ugao, Ekaitz Mentxaka alkateak kontatu duenez: «1365. urtean, Zeberioko biztanle batzuk ohartu ziren hemendik errege bide bat igarotzen zela: Burgostik [Gaztela eta Leon, Espainia] Bilbora zetorren bide nagusia zen». Garai hartan Bizkaiko jauna zen Don Juan infanteari eskatu zioten hiribildua sortzeko baimena, eta hark sinatu egin zuen hiribildu gutuna. Martxoaren...
Emozioak sentiarazteko helburuz
Beethoven, Vivaldi, Chopin, Dvorak, Strauss, Ravel, Bach, Telemann, Haendel… Hainbat estilotako artisten melodiak interpretatuko dituzte aurtengo musikari gonbidatuek Musika-Musica jaialdian, publikoari inoiz ez bezalako zirrara eragiteko asmoz. «Emozioak dira, hain zuzen, aurtengo aldiaren ardatza. Emozioak eta, nola ez, musika», esan du Begoña Escribano Musika-Musicako zuzendariak. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak emango diote hasiera musika klasikoa aldarrikatzeko...