Bizkaiko Hitza https://bizkaia.hitza.eus Bizkaiko astekaria Mon, 15 Jul 2019 07:58:09 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=4.0.1 “Askoz lasaiago itzultzen nintzen etxera, ideiak ordenatuta” https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/askoz-lasaiago-itzultzen-nintzen-etxera-ideiak-ordenatuta/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Baso2-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/askoz-lasaiago-itzultzen-nintzen-etxera-ideiak-ordenatuta/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:15:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=cbe260a8ef50d9896703d1b1723da29b N. S. O.

Iñaki Rotaetxe Saratxaga (Alonsotegi, 1974) Avifes elkarteko kideak hiru hilabetean parte hartu zuen baso bainuen esperientzian. Nortasunaren mugako nahasmendua dauka, eta esperientzia horrek gaixotasunean eta beregan,oro har izan dituen onurez mintzatu da.

Zergatik erabaki zenuen baso bainuetan parte hartzea?

Avifesen daukagun Gorantza kirol elkartearekin egin genuen irteera batean planteatu zidaten baso bainuetan parte hartzeko aukera. Lasaitzeko erremintaren baten bila nenbilen, ipurterrea bainaiz, eta oso mugitua. Esperientziak zer-nolako ekarpena egin ziezadakeen probatu nahi nuen.

Zerbait aldatu al da zure bizitzan esperientzia horretan parte hartu ostean?

Bai. Hainbat pertsona ezagutu nituen. Horrez gain, naturan paseo pausatuak egiteko aukera hori gustatzen zait. Lehenago beste era batera egiten nituen ibilbideak, mugimendu gehiagorekin, gora eta behera ibilita. Paisaiaz eta inguratzen zaituen guztiaz gehiago gozatzeko aukera ematen du.

Zeintzuk onura nabaritu dituzu?

Programan murgilduta egin nituen hiru hilabeteetan lasaitasun izugarria sentitu nuen. Lasaiago ikusten nuen neure burua; ez nuen pentsatzen gaixotasunaren sintomatologian edo gero etxean egin behar nituen gauzetan. Ibilbidean zehar genituen sentsazio on guztiek inbadi nintzaten uzten nuen. Eta, horren ostean, askoz lasaiago itzultzen nintzen etxera, ideiak ordenatuta eta buruan nahaste-borrasterik gabe.

Onurak unean bertan soilik nabari dituzu, edo bukatuta ere luzatzen da ongizate sentsazioa?

Baso bainuen saioetan ordenatu samar sentitu nuen neure burua. Saioak bukatu zirenean, nik neuk bilatzen nuen praktika hedatzea, ikasitakoa lantzea eta aztoratuago sentitzen nintzenean erlaxatzea. Nire kabuz bilatu ditut bakarlekuak.

Zer egiten zenuten baso bainuen saioetan?

Taldeetan banatu gintuzten. Nire taldean, hasi baino lehen, besteak beste, odol presioa begiratzen ziguten, eta taupadak neurtzen. Gero, gidak ibilbidetik eramaten gintuen. Geldialdiak egiten genituen, eta galdetzen zigun zer-nolako sentsazioak genituen, inguruko eremutik zer gustatzen zitzaigun... Beste batzuetan, liburu baten pasarte bat irakurtzen ziguten. Gidari laguntzen utzi behar genion. Haren atzetik joan behar genuen: ezin genuen aurreratu. Paseo laburra eta oso lasaia izan behar zuen.

Zaila al da, hasieran behintzat, ibilbide gidatua egitea, presaka ibiltzera ohituta gauden garai hauetan?

Ni neu, harritu egin ninduten praktikan egin genituen jardueretako batzuek. Zirkulua egin genuen, eta bakoitzak zer sentitzen zuen adierazi behar zuen. Baina gurera elementu bat iritsi arte ezin genuen hitz egin: adartxo bat, lore bat edo luma bat zure eskuetara iritsi arte, ezin genuen hitz egin, beste kideei entzun behar genien. Bestalde, gidak infusio bat prestatzen zuen ibilbidean jasotako loreekin. Bakoitzak tragoxka bat edaten genuen, eta sobran zegoena lurrera botatzen genuen, lurrari itzultzen genion. Handik aurrera gidariaren proposamenei jarraitu nien.

Nola lortzen da kezkak alde batera utzi eta norbere buruarekin eta naturarekin konektatzea?

Gidaren azalpenei jarraitu besterik ez da egin behar. Aurrez zehaztutako bideetatik oinez sartzen gintuen. Bidean gindoazela, batzuetan errekan sartzen ginen, beste batzuetan irakurketa entzuteko geldialdiak egiten genituen... Hori guztia lagungarria da.

Zenbait herrialdetan medikuek naturarekiko harremana agintzen diete pazienteei. Gomendatuko zenuke halakorik?

Lanean eta familia barruan sor daitekeen estresa kentzeko modu bat da. Senideekiko eta lagunekiko harremanetan laguntzeko modu bat da. Gizarte oso estresatuan bizi gara, eta onurak bistakoak dira. Egunerokotik deskonektatze hutsak ahalbidetzen du buruak atsedena hartzea.

The post “Askoz lasaiago itzultzen nintzen etxera, ideiak ordenatuta” appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
N. S. O.

Iñaki Rotaetxe Saratxaga (Alonsotegi, 1974) Avifes elkarteko kideak hiru hilabetean parte hartu zuen baso bainuen esperientzian. Nortasunaren mugako nahasmendua dauka, eta esperientzia horrek gaixotasunean eta beregan,oro har izan dituen onurez mintzatu da.

Zergatik erabaki zenuen baso bainuetan parte hartzea?

Avifesen daukagun Gorantza kirol elkartearekin egin genuen irteera batean planteatu zidaten baso bainuetan parte hartzeko aukera. Lasaitzeko erremintaren baten bila nenbilen, ipurterrea bainaiz, eta oso mugitua. Esperientziak zer-nolako ekarpena egin ziezadakeen probatu nahi nuen.

Zerbait aldatu al da zure bizitzan esperientzia horretan parte hartu ostean?

Bai. Hainbat pertsona ezagutu nituen. Horrez gain, naturan paseo pausatuak egiteko aukera hori gustatzen zait. Lehenago beste era batera egiten nituen ibilbideak, mugimendu gehiagorekin, gora eta behera ibilita. Paisaiaz eta inguratzen zaituen guztiaz gehiago gozatzeko aukera ematen du.

Zeintzuk onura nabaritu dituzu?

Programan murgilduta egin nituen hiru hilabeteetan lasaitasun izugarria sentitu nuen. Lasaiago ikusten nuen neure burua; ez nuen pentsatzen gaixotasunaren sintomatologian edo gero etxean egin behar nituen gauzetan. Ibilbidean zehar genituen sentsazio on guztiek inbadi nintzaten uzten nuen. Eta, horren ostean, askoz lasaiago itzultzen nintzen etxera, ideiak ordenatuta eta buruan nahaste-borrasterik gabe.

Onurak unean bertan soilik nabari dituzu, edo bukatuta ere luzatzen da ongizate sentsazioa?

Baso bainuen saioetan ordenatu samar sentitu nuen neure burua. Saioak bukatu zirenean, nik neuk bilatzen nuen praktika hedatzea, ikasitakoa lantzea eta aztoratuago sentitzen nintzenean erlaxatzea. Nire kabuz bilatu ditut bakarlekuak.

Zer egiten zenuten baso bainuen saioetan?

Taldeetan banatu gintuzten. Nire taldean, hasi baino lehen, besteak beste, odol presioa begiratzen ziguten, eta taupadak neurtzen. Gero, gidak ibilbidetik eramaten gintuen. Geldialdiak egiten genituen, eta galdetzen zigun zer-nolako sentsazioak genituen, inguruko eremutik zer gustatzen zitzaigun… Beste batzuetan, liburu baten pasarte bat irakurtzen ziguten. Gidari laguntzen utzi behar genion. Haren atzetik joan behar genuen: ezin genuen aurreratu. Paseo laburra eta oso lasaia izan behar zuen.

Zaila al da, hasieran behintzat, ibilbide gidatua egitea, presaka ibiltzera ohituta gauden garai hauetan?

Ni neu, harritu egin ninduten praktikan egin genituen jardueretako batzuek. Zirkulua egin genuen, eta bakoitzak zer sentitzen zuen adierazi behar zuen. Baina gurera elementu bat iritsi arte ezin genuen hitz egin: adartxo bat, lore bat edo luma bat zure eskuetara iritsi arte, ezin genuen hitz egin, beste kideei entzun behar genien. Bestalde, gidak infusio bat prestatzen zuen ibilbidean jasotako loreekin. Bakoitzak tragoxka bat edaten genuen, eta sobran zegoena lurrera botatzen genuen, lurrari itzultzen genion. Handik aurrera gidariaren proposamenei jarraitu nien.

Nola lortzen da kezkak alde batera utzi eta norbere buruarekin eta naturarekin konektatzea?

Gidaren azalpenei jarraitu besterik ez da egin behar. Aurrez zehaztutako bideetatik oinez sartzen gintuen. Bidean gindoazela, batzuetan errekan sartzen ginen, beste batzuetan irakurketa entzuteko geldialdiak egiten genituen… Hori guztia lagungarria da.

Zenbait herrialdetan medikuek naturarekiko harremana agintzen diete pazienteei. Gomendatuko zenuke halakorik?

Lanean eta familia barruan sor daitekeen estresa kentzeko modu bat da. Senideekiko eta lagunekiko harremanetan laguntzeko modu bat da. Gizarte oso estresatuan bizi gara, eta onurak bistakoak dira. Egunerokotik deskonektatze hutsak ahalbidetzen du buruak atsedena hartzea.

The post “Askoz lasaiago itzultzen nintzen etxera, ideiak ordenatuta” appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/askoz-lasaiago-itzultzen-nintzen-etxera-ideiak-ordenatuta/feed/ 0
Izadiaren sustraietara lotuta https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/izadiaren-sustraietara-lotuta/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Baso1-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/izadiaren-sustraietara-lotuta/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:15:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=2a9e8738178373f7fac86f750b0de906 Natalia Salazar Orbe
Gero eta ugariagoak dira naturarekiko kontaktuaren eta osasunaren arteko loturaren ebidentziak. Norberak mendiko ibilaldi batean edo itsaso ondoan nabari dezakeen ongizate sentsazioa neurtzeko baliabideek agerian utzi dute eragin hori existitzen dela, eta osasun arloa hasia da hori baliatzen.

The post Izadiaren sustraietara lotuta appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Natalia Salazar Orbe

Gero eta ugariagoak dira naturarekiko kontaktuaren eta osasunaren arteko loturaren ebidentziak. Norberak mendiko ibilaldi batean edo itsaso ondoan nabari dezakeen ongizate sentsazioa neurtzeko baliabideek agerian utzi dute eragin hori existitzen dela, eta osasun arloa hasia da hori baliatzen. Eskoziako osasun publikoko medikuak natura errezetatzen hasi dira. Norvegiako bi ospitale handienek etxola batzuk eraiki dituzte natur eremuan. Japonian, berriz, baso bainuak egiten dituzte aspalditik. Esperientzia horiei shinrin-yoku esaten diete Asia ekialdeko herrialde horretan; euskaraz, basoaren atmosfera xurgatzea. Jarduera hori Bizkaira ekarri dute, esperientzia pilotu gisa, eta, aurrera begira, interesa duen orori zabaldu nahiko liokete.

Avifes buruko gaitzen bat dutenen eta haien senideen elkarteko 30 lagunek baso bainuak egin zituzten iazko ekainetik azarora bitartean. Hiru taldetan banatuta, astero bi orduko saioak egin zituzten, egun eta ordu berean. Praktikan parte hartu aurretik eta ostean pertsona horiengan izandako eragina neurtu zuten antolatzaileek. Azterketaren ondorioak ezagutarazi dituzte: buruko gaitzen bat izanik ikerketan parte hartu zutenen %89k beren egoera fisikoaren inguruko pertzepzioa hobetu zuten. Neurketa fisiologikoak iraun zuen bitartean, taldekideen arteria presioaren eta bihotz frekuentziaren jaitsiera esanguratsu eta progresiboa erregistratu zuten. Ongizate emozionalari dagokionez, buruko gaitzen bat duten parte hartzaileen %95ek sentitu zuten aldarteak hobera egin ziela. Bestalde, jarduera hasi aurretik urduri zeudenen %81ek antsietatea arindu zitzaiela nabaritu zuten. %54k, berriz, indar eta energia handiagoa sentitu zuten.

Bestalde, pertsonen arteko harremanei erreparatuta, parte hartzaileen %90ek erakutsi zuten euren arteko harremanak hobetu zirela. Azkenik, garapen pertsonalaren alorrean, toxikoak kontsumitzen dituzten %52k adierazi zuten gutxiago pentsatu zutela euren adikzioetan, eta %55ek, berriz, egunari modu baikorragoan aurre egitea lortu zutela.

Mendatan egin zituzten baso bainuen ibilbideak, Busturialdean. Avifesek, Bizkaiko Basogintza Elkarteak, Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Europako Hegoaldeko Basogintza Batasunak (USSE) parte hartu zuten. Azken horrek koordinatu du proiektua. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegitura Sailak Europako Batasuneko Feader funtsen laguntzarekin finantzatutako proiektu bat da.

Gorka Altuna USSEko kidea izan da proiektuaren arduraduna. Baso bainuen onurak azpimarratzen dituen “bibliografia zabalaren” berri izanik, pentsatu zuten “aukera ona” zela Euskal Herrian proiektuaren onurak probatzea. “Lehenengo gauza zen frogatzea ea benetan dauzkaten esandako onura horiek. Hori behintzat egiaztatu dugu”.

Mendatako PR ibilbide laburra eta Donejakue bidearen zati bat baliatu dituzte proiekturako. Eta baso bainuak gauzatzeko, Alex Gresse baso bainuen gida eta jarduera horretako giden trebatzaileari deitu zioten. Hark azaldu ditu jarduera horren nondik norakoak. “Finean, basoan modu kontzientean egotea da. Basora joan ohi garen moduan ez beste batean joatean datza: eguneroko abiadura moteldu, zentzunenak iratzarri eta norbere buruarekin eta basoarekin konektatzeko jarduera da. Gure egunerokoan hiriko ohiko erritmotik atseden hartzeko bidea da”.

Taldeak osatu, eta gidak lagunduta egiten dira ibilbideok. Horien onurei buruz mintzatu da Gresse: “Oro har, gure sistema immunologikoa bultzatzen du, NK zelula gehiago sorrarazita; bakterioei eta birusei eraso egiten dieten zelulak dira horiek. Horrez gain, kortisola gutxitzen du; estresa eragiten du hormona horrek. Hori da jarduera honi buruz bereziki arreta ematen ari dena”. Horrez gain, geroago aurkitu dituzten onurak zerrendatu ditu: “Kognizio eta kontzentrazio gaitasuna hobetzen dutela egiaztatu da. Loaldiarentzako onurak ditu, baita bizitasunarentzat ere. Eta onura fisiologikoak. Onurak mugagabeak dira”.

Bost bektore daude lotuta gizakiaren osasunarekin. Hala azaldu du baso bainuen gidak. “Ingurumen osasuna bizi garen ingurunea da. Edozein natur ingurunek ahalbidetzen dizu”. Osasun fisikoa da bigarrena. “Sarri bitan banatzen da. Fisikoa eta immunologikoa. Fisikoa ariketa fisikoa eginda lantzen da. Immunologikoa da basoari lotuago dagoena”. Buruko osasuna ere pieza bakar gisa zein bitan banatuta har daitekeela azaldu du: emozionala eta espirituala. “Ez naiz ari jainkoei edo zerbait oso metaforikoari buruz, asmoen zentzuari buruz baizik. Hau da, gure bizitzarako nahi dugunari buruz hausnarketa egiteko denbora hartzea. Hori ere basoak ematen dizu, gidak hausnarketarako uneak sortzen dituelako. Eta egunerokoan ez dugu izaten halako une askorik”. Osasun soziala aipatu du azkenik, jendearekiko harremanen bidez lantzen dena.

Bereziki, osasun mentala eta soziala lantzen ditu berak. Osasun mentala ez da gaixotasunekin soilik lotu behar. Estresari aurre egiten ere laguntzen du. “Osasun mota horietan hartzen du gidak garrantzi gehien, basora beste era batera joaten irakatsita”. Ibilbide lasaiak egiten dituzte; laburrak eta errazak. Kontua ez da jarduera fisikoa egitea. “Hasteko, zentzumenak esnarazten ditugu”. Eguneroko zaraten, kutsaduraren, usainen eta abarren aurrean “gorputzak zentzumenak ixteko erreakzioa izaten du. Ihes egiteko edo erasotzeko prestatzeko”. Hala azaldu du Gressek. “Beraz, zentzumenak esnarazi nahi ditugu nerbio sistema parasinpatikoa martxan jartzeko”. Nerbio sistema horrek lasaitasunera itzultzea ahalbidetzen du, eta energia aurreztea. “Guk zientzia aplikatzen diogu paseoari”.

Arbasoen ohiturak

Zentzumenak esnatu ostean, dezelerazio prozesuari ekiten diote. “Dezelerazioa naturaren erritmoa bilatzea da”. Hori guztiori hainbat jardueraren bidez gauzatzen dute. “Guk egiten dizkiegun iradokizunak euren beharretara egokitu ditzatela eskatzen diegu”. Baso bainuaren ibilbideari bukaera emateko, paseoa itxi egiten dute. “Hasiera eta bukaera bat izan behar ditu”.

Gressek argitu du baso bainuen praktikak ez direla orain asmatutakoak. “Gure aitona-amonek egiten zituzten. Baserrietan esaten zuten: ‘Haserre bazaude, eser zaitez han, harri baten gainean, eta hausnartu’. Gehienek galdu egin dute basora joateko modu hori. Bizikletan ibiltzera edo onddotan joaten gara sarri asko. Guk eskaintzen ditugun jardueretan, pertzepzioa lantzen da askoz gehiago, isilpean egoten gara. Parte hartzaileek esperientzia partekatzen dutenean, hitz egiten duenari ez zaio eteten. Batek hitz egiten du, eta besteek entzun egin behar dute. Ez da erantzunik espero. Askatasun eremu bat sortzen da. Ez da batere mistikoa, e? Ez da surrealista. Oso normala da, baina gure egunerokoan bizi dugunaren kontrakoa”.

Avifesekin hasitako proiektu pilotuak jarraipena izateko lanean dihardu orain USSEk. Bertako jendeari zein turistei zabaldu nahiko liekete esperientzia. “Baso jabeekin negoziatu behar dugu. Basoetatik ateratako produktu eta zerbitzu ugariei balioa emateko modu bat iruditzen zaigu; egurra ekoizteko lekuez gain, beste etekin batzuk izan ditzakeena baso jabeentzat. Eta ikusgarritasuna”.

The post Izadiaren sustraietara lotuta appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/izadiaren-sustraietara-lotuta/feed/ 0
Gorputzaldi arraro hau https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/gorputzaldi-arraro-hau/ https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/gorputzaldi-arraro-hau/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:14:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=da0eae1e8721e1ad3f2e06ab0097ad14 Nerea Ibarzabal

Gaurkotasuneko albisteren bati heldu nahi nioke, baina badirudi udan ezin dela, ez? Ezin dela edo… gutxiago inporta duela gertatzen den edozerk. Ze hemen bakoitza hasi da bere opor egunetarako geratzen diren orduak zenbatzen atzeraka, kendu daitezela denak paretik. Lehen udak eternoak ziren; ekainaren 20tik irailaren 9ra bitartean zenbat mundu eta bizi osorako oroitzapen. Baina uztaila trantsizioko hilabete itogarri bilakatzen da langile bilakatzen zaren momentutik aurrera. Gorputzaldi arraroa, ezin duzu gehiago baina oraindik ezin duzu amore eman guztiz.

The post Gorputzaldi arraro hau appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Nerea Ibarzabal

Gaurkotasuneko albisteren bati heldu nahi nioke, baina badirudi udan ezin dela, ez? Ezin dela edo… gutxiago inporta duela gertatzen den edozerk. Ze hemen bakoitza hasi da bere opor egunetarako geratzen diren orduak zenbatzen atzeraka, kendu daitezela denak paretik. Lehen udak eternoak ziren; ekainaren 20tik irailaren 9ra bitartean zenbat mundu eta bizi osorako oroitzapen. Baina uztaila trantsizioko hilabete itogarri bilakatzen da langile bilakatzen zaren momentutik aurrera. Gorputzaldi arraroa, ezin duzu gehiago baina oraindik ezin duzu amore eman guztiz. Zugandik espero den produktibitate eta kalitate mailari eutsi ezinda zabiltza, eta gainera pixka bat berdin dizu. Denak, orokorrean. Horretarako prestatu zaitu munduak: hamabost opor egun izan ditzazun libre zarela sentitzeko. Ondo aukeratu zer egin.

Behin batek esan zidan gauza bat, eta kontagiatu egin zidan nostalgia betirako: “Udako solstizioa igarotzen den momentutik aurrera triste jartzen naiz, egunak minutuka laburtzen hasten baitira”. Madarikatua esan zidan momentua, ordutik ezin izan baitut bizi. Momentua bizi. Beti da gero, beti da bihar, beti da “nora zoaz oporretan”, kontatu iezadazu eta eman bazka nire irudimenari. Costa Brava, Landak, Peru, Albania, Boise, Grezia, Thailandia. Ondo pasatu beharko duzu behin haraino joanda. Ze morena itzuliko zaren eta ze bio-erritmo barean, larrutan edo kaka egin ostean izaten den berezko argitasun horrekin.

Uztaila, noraeza, entzierroa ikustera altxatu edo ez erabakitzea, zezenketen aurka zaudelako baina, zera… hori. Eltxoen lehenengo hozkada mutanteak, ezki-arbolen usaina, Karmen usaina gure herritarrentzat, depilatu barik irtetea kalera, erabaki politikoz ere bai, baina gehiago da ez duzulako astirik izan depilatzeko txandarik hartzeko. Kafesneak izotzarekin eta zerbezak limoiarekin, batez ere hori, zerbezak bizitzatik deskonektatzeko modu bakar bezala, berez bizitzarekin konektatu beharko zenukeenean, eta gero ajeak eta erruduntasuna, esan zenuelako berez esan nahi zenuen hori baina agian une desegokian eta forma desegokietan, ziurrenik argia egiten duten betaurreko berde handi batzuk buruan jarrita. Ez duzu oroitzen oso ondo zer erantzun zizuten gero. Bihar lanera itzuli behar duzu.

Uztaila, urte osoan zeure burua zaindu ez izanak dakarren erredura hori. Esfortzu gogorraren eta deskantsurik ezaren sarian sinestera garamatzan pentsamendu kristau-kapitalista horrek janda zauzka zu ere. Alferra zarela entzutea baino nahiago hil. Oporrak behar dituzu Gabonetako oporrak arte iraun ahal izateko. Gauzak gehiegi ez kuestionatzeko. Abuztuak ezabatzen dizu uztailak bistaratzen dizun guztia.

Iritsiko da udazkena El Corte Inglesera, eta zure bizitzara ere bai beranduxeago, eta agian gustuz hartuko duzu berriro “lehengo martxa”. Ze begira ze arropa politak anuntziatu dituzten, gustatzen zaizkizu katiuskak eta bufandak, eta agendak, eta ordutegi koloretsuak, berriro makineria erraldoi honen engranajeko pieza eraginkor bat izateko gogoa piztuko dizuten gauza horiek guztiak, eta gero beste bederatzi hilabete udako solstizioa noiz helduko zain.

The post Gorputzaldi arraro hau appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/gorputzaldi-arraro-hau/feed/ 0
ABBk Trapagarango fabrikako hamar langile kaleratu nahi ditu https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/abbk-trapagarango-fabrikako-hamar-langile-kaleratu-nahi-ditu/ https://bizkaia.hitza.eus/files/ABB-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/abbk-trapagarango-fabrikako-hamar-langile-kaleratu-nahi-ditu/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:13:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=b09a515a16d24cb9dcfb5ea14dd765e6 Peru Azpillaga Diez
ESK sindikatuak salatu du ABB industriarako teknologia digitalak garatzen dituen enpresak Trapagaranen duen fabrikatik hamar langile kaleratu nahi dituela. Ekainaren 21ean argitaratutako enplegu erregulaziorako espedienteak jasotzen duenez, Galindoko fabrikako galdaragintza tailerreko hamar langileri kontratua eten nahi die ABB enpresak. Baita Kordobako (Espainia) Tentsio Altuko ataleko beste berrogei langileri ere.

The post ABBk Trapagarango fabrikako hamar langile kaleratu nahi ditu appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Peru Azpillaga Diez

ESK sindikatuak salatu du ABB industriarako teknologia digitalak garatzen dituen enpresak Trapagaranen duen fabrikatik hamar langile kaleratu nahi dituela. Ekainaren 21ean argitaratutako enplegu erregulaziorako espedienteak jasotzen duenez, Galindoko fabrikako galdaragintza tailerreko hamar langileri kontratua eten nahi die ABB enpresak. Baita Kordobako (Espainia) Tentsio Altuko ataleko beste berrogei langileri ere. Hori ikusita, Galindoko langileek egun osoko greba egin zuten uztailaren 3an, eta, herenegun, Kordobako langileekin batera, elkarretaratzea egin zuten, Madrilen, ABBren egoitzaren aurrean. Uztailaren 24an berriz elkartuko dira, fabriken bideragarritasuna aldarrikatu, eta lanpostuen mantentzea galdegiteko.

Gorka Azpillaga Galindoko ESKren ordezkari sindikalak salatu duenez, kaleratzeek “deslokalizazio” prozesu bati erantzuten diote, luze gabe fabrika guztiaren “itxiera” ekarriko duena. “Urteak daramatzate langileak murrizten. 2011n, enplegua erregulatzeko iraungipen espediente baten bidez, 96 langileri eten zieten kontratua, eta, azken urteetan, 320 langile izatetik 150 langile izatera igaro gara”, azaldu du Azpillagak. Kasu hartan, Power Products ataleko langileak kaleratu zituen ABBk, birmoldaketa bat egin behar zutela argudiatuz, “merkatuaren egoera zailari” aurre egiteko.

Oraingo espedienteak Trapagarango eta Kordobako langileei eragiten die. “Galindoko galdaragintzako sekzioak 40 langile baino ez ditu. Horietatik hamar kaleratzeak esan nahi du langile taldea %25 murriztuko dutela”, argudiatu du. “Azkenean, ikusten ari gara horren atzean fabrika ixteko asmoa dagoela, oraindik ere errentagarria den arren”.

Izan ere, Azpillagaren aburuz, lanpostuak gutxitzeko espedienteak ez du inolako zentzurik. “Lana, egon, badago, eta azken urteetako emaitzak positiboak izan dira”. Adierazi du, ordea, ABB enpresa lan hori Polonia eta Turkiaren moduko herrialdeetara eramaten ari dela: “Deslokalizazioa itzela da, baina lana badago, eta, gainera, hemendik gertu”. Jakinarazi duenez, iaz, enpresak 60 transformadore egin zituen REE Espainiako Sare Elektrikoarentzat, baina lan hori Italiara eraman zuten, Galindon egin ordez.

Horregatik, langileek espedientea bertan behera uzteko eskatu diote ABBri. “Fabrikak galerarik ez izateaz gain, ABBk Alstom enpresako sekzio oso bat erosi zuen 2013an, Galindon bertan, eta galdaragintzakoek haientzat egin dezakete lan”. Are gehiago, Azpillagaren ustez, fabrika horretan langileak behar dituzte; “langileak kontratatu ordez, ABBk nahiago du langileak murriztu eta aldi baterako laneko enpresak eta azpikontratak erabili. Erantsi du enpresak ez duela “kolaboraziorako” jarrerarik agertu: “Espedientearekin aurrera jarraitu nahi dute, merkatuaren egoera zaila dela diote, eta gure fabrika jada ez dela lehiatzeko gai”.

Oraindik ez dago aurreikusita noiz izango diren kaleratzeak, baina, Azpillagaren esanetan, horien atzean beste asko etorriko dira. “Planta guztia itxiko dutela aurreikusten dugu; goizago edo beranduago, itxi egingo dute, eta beste lekuren batera eraman”. Aurkeztu dieten industria plana ere “barregarritzat” jo du. “Korrika eta presaka” egin dutela deritzo, eta erregulazio espedientea ere berdina dela azaldu du. “Txarto eginda dago, eta ez dago nondik hartu; azkarregi egin dute, eta txarto gainera”.

ABB industriaren eta teknologiaren arloan diharduen mundu mailako enpresa erraldoia da. 135.000 langile inguru ditu eta, Azpillagaren aburuz, erregulazio espedienteak enpresak hartutako erabaki estrategiko baten ondorio dira. “ABBri ez zaio industria interesatzen; digitalizazioaren aldeko apustua egin du, eta industria guztia saltzen ari da”. Hala, Power Grids izeneko atal osoa Hitachi enpresari saldu dio. Hitachik transformadoreen industrian egiten du lan. ABBrenak ziren 35.000 langile inguru haren eskuetan daude orain, eta, horien artean, Galindoko fabrika.

Galindoko fabrika 1923tik dago martxan. Naval eta Labe Garaiekin batera, General ezizenaz oso ezaguna zen Bilboko industria eraztunean. “Mitikoa zen. Baina ikusten dugu jada Ezkerraldean hilda dagoela industria; azkenean, Amazonen lantegi prekarioak izango dira alternatiba bakarra”.

The post ABBk Trapagarango fabrikako hamar langile kaleratu nahi ditu appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/abbk-trapagarango-fabrikako-hamar-langile-kaleratu-nahi-ditu/feed/ 0
Sormen sareak ehuntzen https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sormen-sareak-ehuntzen/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Artista-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sormen-sareak-ehuntzen/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:10:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=196b7c272f44744c50a26ed791508aa8 Natalia Salazar Orbe
Zertan pentsatzen dute artistek? Antzeko kezkak ote dituzte bateko eta besteko sortzaileek? Zer balio ematen zaie euren lanei? Nola ezagutarazi artista eta bere obra? Zer sinergia sor daitezke munduaren beste aldeko sortzaileekin?

The post Sormen sareak ehuntzen appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Natalia Salazar Orbe

Zertan pentsatzen dute artistek? Antzeko kezkak ote dituzte bateko eta besteko sortzaileek? Zer balio ematen zaie euren lanei? Nola ezagutarazi artista eta bere obra? Zer sinergia sor daitezke munduaren beste aldeko sortzaileekin? Zer-nola uztartu artea eta filosofia? Artearen zentzuaz, norabideaz eta eraginaz kezkatuta dauden hainbat sortzailek eta pentsalarik, galderak airera bota ez ezik, erantzunak bilatzeko hausnarketak ere planteatu dituzte. Hortik sortu da Zertan pentsatzen dute artistek? Hegoalde-hegoalde-iparralde elkarrizketak munduari bira egiteko proiektua. Bizkaian egin ditu hastapenak, Bilbaoarte fundazioaren, Durangoko Artearen eta Historiaren museoaren eta Ermuko Izarra museoaren eskutik. Orain, sustatzaileak Ekuadorrera abiatuko dira, hango eragileekin harremanak saretu eta Euskal Herriko sortzaileen lanak ezagutaraztera.

Urtarrilean hasi zen ernaltzen proiektua, artea eta filosofia uztartzea helburu zuten jardunaldiekin. Euskal Herriko eta Ekuadorko artistak eta ikerlariak elkartu zituzten. Izan ere, proiektuak jarduera artistikoaren ikerketa zabalduko duen espazio kritiko bat sendotzen lagundu nahi du. Erraztu egin nahi ditu, halaber, artisten, kultur agenteen, irakasleen, ikerlarien, erakundeen eta ekoizpen artistikoko zentro lokal eta nazioartekoen arteko harremanak.

Saray Perez Castilla, Miriam Rodriguez Mora eta Cristina Morales Faro ari dira proiektua zuzentzen. Hasieratik izan dute iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanak eta zubiak irudikatu eta horietan sakontzeko asmoa. Horren adierazgarri, maiatzean esku hartze artistiko bat gauzatu zuten Bilbao Art Districten, Mertzede eta Erriberako zubietan. Ekuadorko Diana Gardeneira eta Cristina Morales, Ermuko Jesika Martinez-Alcocer, Bilboko Saray Perez Castilla eta Sestaoko Borja Gomez artisten lanak jarri zituzten ikusgai zubi horietan. Perezek eman ditu azalpenak: “Zubiak erabili genituen, proiektuak ezartzen dituen zubien antzera. Zubiaren alde batean Euskal Herriko lanak ageri ziren; bestean, Ekuadorkoak”. Bi herrion arteko sareak ehuntzearen garrantziaz mintzatu da: “Aukera emango digu alde bakoitzean izan dezakegun kultur kapitala inportatu eta esportatu eta komunikazio sareak taxutzeko, noraezean doazen irla independente gisa jarraitu ordez”.

Bide horrek jarraipena izango du orain itsasoaz bestaldean: Guayaquil eta Galapagoetan egonaldi artistikoa egingo dute. Asteartean abiatuko dute egonaldiaren lehenengo fasea. Rodriguez Morak eman ditu xehetasunak: “Ekuadorko artista eta kolektibo artistikoekin egingo dugu lan”. Deialdi bat egin dute bertako artistek euren lana, pentsaerak eta obrak ezagutaraz ditzaten. Urte hasieran Euskal Herrian planteatu zuten galderaren inguruan antolatu dute hori guztia: zertan pentsatzen dute artistek? “Haiek egiten dizkiguten ekarpen guztiak osatzen joango den erakusketa batean jasoko ditugu, hilaren 16tik 22ra bitartean”. Ostean, hainbat ekintzaile eta kolektibo elkartuko dituen mahai-inguru bat egingo dute.

Bestalde, uztailaren 25etik 27ra bitartean, Galapagoetako Arteen Jaialdian hartuko dute parte, Galapago uharteetan. Perezek eta Rodriguezek bertako eragile batzuekin elkarlanean antolatu dute jaialdia. Garrantzia handiko topaketa bat izango dela aurreratu dute. Hainbat erakunderen babesa ere badu. Antolakuntza lanean ari dira Ekuadorko Arteen Unibertsitatea, Galapagoetako Erregimen Bereziko Gobernu Kontseilua eta Ekuadorko Kultura Ministerioa, besteak beste. Dei egin diete bertako artista, ikerlari, irakasle eta kultura eta ingurumen kudeatzaileei, defenda ditzaten arte, kultur eskubide, hezkuntza, ikerketa eta kulturaren kudeaketari buruzko proposamenak. Arteek mundu garaikidean duten zereginari buruz gogoeta egingo dute.

Artea gizarte baten egoera soziopolitiko eta ekonomikoaren isla izan ohi da. Gabeziak identifikatzea, gogoeta egitea, ezarritako boterearen aurkako kritika, oreka… Sortzaileek garaian garaiko pentsamendua islatu dute. Proiektuaren sustatzaileek jakin nahi dute zertan ari diren pentsatzen artearekin eta kulturarekin lotutako pertsonak; zer erronka jartzen dizkien aurrean mundu garaikideak.

Den-denei zabalik

Komunitate guztiari egin diote dei parte hartzeko. Rodriguezek oso garrantzitsu deritzo horri: “Ez dira sartzen soilik artistak, ikerlariak, irakasleak eta kultur agenteak. Hau guztiau komunitatearekin jartzen da harremanetan. Galapagoetako jaialdi honetan, artean eta kulturan interesa duen orori zabaldu zaio deialdia, beren proposamenak bidaltzeko eta jaialdian era eta formatu anitzetan parte har dezaten: dantza, musika, ideiak, artea, pintura, argazkilaritza… Galapagoetan tailerrak eta jardunaldiak antolatuko dira komunitatearekin”.

Proiektuaren sustatzaileek funtsezko deritzote artisten, irakasleen, ikerlarien eta ekintzaileen arteko nazioarteko elkarrizketari, horren bidez arteen zentzu politikoa eta soziala berriz pentsatzeko. Euskal Herriko eta Ekuadorko artisten eta ikerlarien lanak eta ekarpen guztiak jasoko dituen argitalpen bat osatuko dute gero. Rodriguezek azaldu du: “Saiakera filosofiko baten eta artisten katalogo baten erdibideko argitalpena izango da”. Durangoko Azokara begira izango dute prest; hala aurreikusi dute.

Liburu horrekin itxiko dute urtebeteko lana. Eta hurrengo urteko proiektuari segida emateko bidea ere izango da; izan ere, Ekuadorko esperientzia bukatzen dutenean beste herrialde batera jo nahi dute, proiektuari jarraipena emateko. Eta munduaren egoera eta norabidea aztertzeko dauden ikusmira anitzen arteko elkarlana saretuz jarraitzeko.

The post Sormen sareak ehuntzen appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sormen-sareak-ehuntzen/feed/ 0
Sei hareatzatan jarri dute martxan Hondartza Denontzat programa https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sei-hareatzatan-jarri-dute-martxan-hondartza-denontzat-programa/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Hondartza1-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sei-hareatzatan-jarri-dute-martxan-hondartza-denontzat-programa/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:09:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=2ca4916b32fecaf4f58e9539c8a8fba8 Aitziber Laskibar Lizarribar
Hondartzak eta itsasoa berez irekiak badira, badira are irekiagoak diren hareatzak; irisgarriagoak, guztientzakoago bihurtu dituztenak. Sei izango dira, aurtengo udan, Bizkaian: Plentzia, Getxoko Ereaga, Lekeitioko Isuntza, Gorlizeko Astondo, Ondarroako Arrigorri eta Mundakako Laidatxu. Hondartza Denontzat egitasmoak martxan dira sei hareatza horietan, mugikortasun arazoak dituztenek ere hondartzara joan eta bainatzeko aukera izan dezaten.

The post Sei hareatzatan jarri dute martxan Hondartza Denontzat programa appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Aitziber Laskibar Lizarribar

Hondartzak eta itsasoa berez irekiak badira, badira are irekiagoak diren hareatzak; irisgarriagoak, guztientzakoago bihurtu dituztenak. Sei izango dira, aurtengo udan, Bizkaian: Plentzia, Getxoko Ereaga, Lekeitioko Isuntza, Gorlizeko Astondo, Ondarroako Arrigorri eta Mundakako Laidatxu. Hondartza Denontzat egitasmoak martxan dira sei hareatza horietan, mugikortasun arazoak dituztenek ere hondartzara joan eta bainatzeko aukera izan dezaten.

Mugitzeko zailtasunak dituztenentzat beren-beregi prestatutako azpiegiturak izango dira sei gune horietan; hondarretan zein uretan ibili ahal izateko gailu bereziak. Guztira, uretako gurpilak dituzten 31 aulki izango dira: mendekotasun arinak dituztentzat bederatzi, maila ertaineko mendekotasuna dutenentzat hamabost, eta mendekotasun handiko pertsonentzat zazpi. Hondarretan ibiltzeko bereziak diren 70 makulu pare ere izango dira. Baita lau garabi hidrauliko ere, mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonak errazago mugitu ahal izateko. Horiek guztiak erabili ahal izateko, laguntzaileak izango dira sei hondartza horietan; prestaketa berezia duten 21 begiraleko langile taldea.

Irisgarritasunari begirako bestelako azpiegitura batzuk ere izango dituzte hareatza horietan: zerbitzu berezi horiek dauden lekuetaraino iritsi ahal izateko zurezko plataformak, batetik, eta bestetik, karpak, aulkiak, mahaiak, komun egokituak eta aldagelak, laguntza guneetan bertan.

Bidaideak elkarteak kudeatuko du zerbitzua, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKren Gizarteratze Arloak ordainduko dute. Uztail eta abuztuko egun guztietan egongo da zabalik zerbitzua, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Iaz 5.300 aldiz erabili zuten zerbitzua herritarrek, eta kopurua handitu egingo duten esperantza dute, gainera, sustatzaileek.

5.800 bainu

Urtetik urtera arrakasta handitzen ari den programa da Hondartza Denontzat. Duela hamabost urte abiatu zenetik, 50.000 bainu baino gehiago hartzen lagundu du, eta aurten, 5.800 laguntza inguru emango dituztela aurreikusten dute.

Baliabide kopurua, zerbitzuen kalitatea eta guneen kopurua handituz joan da urteen joanarekin. Mugikortasun arazoak dituztenak itsasoan bainatzera eramateko egitasmoa martxan jarri zenean, esaterako, bi hondartzatan eskaini zen zerbitzua. Aurten, Bizkaiko eremu gehienak eta hondartzarik jendetsuenak kontuan hartuta, sei hareatza prestatu dituzte hondarretan euren kasa ibili edo itsasoan sartu ezin diren pertsonentzat, “estrategikoki”.

Muskizko Areatza hondartzan ere izango dira erraztasunak mugitzeko arazoak dituztenek bainatzeko aukera izan dezaten. Hondartza Denontzat programak ez du Areatza biltzen, baina Bidaideak elkarteak Muskizko Udalarekin duen akordioari esker, hartarako azpiegitura izango du. Elkarteak beharrezko laguntza teknikoa eta baliabideak maileguan utziko ditu, eta udala izango da programa kudeatuko duena.

The post Sei hareatzatan jarri dute martxan Hondartza Denontzat programa appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/sei-hareatzatan-jarri-dute-martxan-hondartza-denontzat-programa/feed/ 0
Azokatik platerera nola eraman https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/azokatik-platerera-nola-eraman/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Sukal-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/azokatik-platerera-nola-eraman/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:08:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=38e089ccfdbc4e4f78cdd5f332c6a901 Natalia Salazar Orbe
Peruko sukaldaritzaren errezeta klasikoak: marinatutako arrainez edo itsaskiz egindako platera; patatak huankaina erara edo oilasko ajia. Ohiko sukaldaritzaz harago esperimentatzea gustuko duten sukaldari amateurrentzako zein sukaldaritza tradizionala ikasi nahi dutenentzako aukera berria zabaldu dute Bilbon: Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola.

The post Azokatik platerera nola eraman appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Natalia Salazar Orbe

Peruko sukaldaritzaren errezeta klasikoak: marinatutako arrainez edo itsaskiz egindako platera; patatak huankaina erara edo oilasko ajia. Ohiko sukaldaritzaz harago esperimentatzea gustuko duten sukaldari amateurrentzako zein sukaldaritza tradizionala ikasi nahi dutenentzako aukera berria zabaldu dute Bilbon: Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola. Sukaldari profesional baten eskutik kozinatzearen sekretuak ezagutzeaz gain, ikasitakoa praktikan jartzeko lekua ere atondu du Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolak, udalarekin elkarlanean. Agertoki egokia izango du: Erriberako merkatuaren bigarren solairua, lehengaiak lekuan bertan jaso eta eraldatzeko aukera ematen duen toki batean, hain zuzen.

Finean, sukaldaritza ikastaroak eskainiko dituzte, egunero, denetariko zaleentzat: helduentzat, umeentzat, txokoetako kideentzat, adinekoentzat, zaleentzat, etxeko andre eta gizonentzat… Hala azaldu du Joseba Lozano Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolako zuzendariak. “Aukerak zabaldu nahi ditugu sukaldaritzari buruz zerbait ikasi nahi duten guztientzat: txokoko sukaldaritza, etxekoa, etxetik doazen ikasleentzat… Denetarikoa”. Hori guztia “agertoki ezin hobean” eskainiko dute, “produktu eta ekoizle guztiekin batera”.

Martxan dago jada. Gaur, mota askotako hanburgerrak egiten irakatsiko diete ikastarorako izena eman dutenei. Asteartean, berriz, arroza izango da nagusi sukaldaritza eskolako ezkaratzean: onddo risotto-a eta arroz beltza txibiekin prestatzen irakatsiko dute. Hurrengo egunetan, sukalkia eta marmitakoa, Peruko sukaldaritza edota barazki beteak. Arraina prestatzen ere ikas dezakete ikastaroetan izena ematen dutenek. Legatz bonboia eta lupia Bilboko erara egingo dute, hain justu, uztailaren 23an. 35 euro ordaindu behar da aipatutako ikastaro bakoitza.

Gehienez 12 lagunentzako lekua du saio bakoitzak. Lozanok zehaztu du sei lagun elkartuz gero nahikoa izango dela aurrera ateratzeko. Kopuru hori, betiere, ikastaroaren araberakoa izango da. “Ikastaro batzuk garestiagoak dira; beste batzuk, aldiz, merkeagoak”.

Sukaldaritzaren zaleentzat aukera ugari eskaintzen ditu proiektuak. Ikastaro laburrak, esaterako, bi orduko saioetan eskaintzen dituzte. Edozein eratako elkarte edo kolektibori zuzenduta daude.

Irailetik aurrera, berriz, Sukaldaritza blokea abiatuko dute. Lau saioz osatuta daude, eta sukaldaritzari buruzko ikuspegi zabalagoa jaso nahi dutenengan pentsatuta antolatu dituzte.

Saio guztiak praktikoak izango dira, eta ikasleek eurek prestatutako jakiak dastatu ahal izango dituzte. Parte hartzen duten guztiek sukaldeko postua, lehengaiak eta sukaldariak azaldutako eta egindako errezetak prestatzeko beharrezko tresna guztiak izango dituzte. Ez da behar inolako ezagutzarik, “ikastaroak profesionalak ez direnentzat pentsatuta daudelako eta aisia gastronomikoaren proposamen bikainak direlako”.

Proposamen gehiago

Ikastaroez gain, esperientzia gastronomikoak ere eskainiko dituzte. Horietan parte hartzen dutenek merkatua bisitatuko dute, sukaldariarekin batera, azken horrek erosketak egiten dituen bitartean. Produktu freskoen ezaugarriak bertatik bertara ezagutu ostean, zuzeneko sukaldaritza saio baten lekuko izango dira: sukaldariak aurrez erositako produktuekin prestatuko ditu platerak. Saioa bazkari batekin bukatuko dute.

Proiektua turistei begira ere pentsatuta dago. Turistentzako proposamen gastronomikoek saltokietako bezero bilakarazi nahi dituzte bisitariak. Produktuak merkatuan erosi eta eskolan prestatzea du helburu egitasmoak.

Umeei eta gazteei sukalderako bidea zabaltzeko proposamenak ere egin dituzte. Gazteentzako ikastaroen bidez, sukaldean autonomia sustatu nahi du ostalaritza eskolak. Bestalde, umeentzako tailerrak adin askotako haurrentzat pentsatuta daude, eta, besteak beste, eskolako oporraldietara egokituta. Adinekoei dagokienez, haiei zuzendutako sukaldaritza jarduerak eta tailerrak eskainiko dituzte. Aukerak denetarikoak dira.

Parte hartu nahi duenak webgunera jotzea eta izena ematea besterik ez du. Proiektuaren sustatzaileen ustez, “merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioa sustatzeaz gain, Erriberako merkatuari balio erantsia ematen lagunduko du”.

The post Azokatik platerera nola eraman appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/azokatik-platerera-nola-eraman/feed/ 0
Bela herritarrei hurbiltzeko ekintzak Munduko Txapelketan https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/bela-herritarrei-hurbiltzeko-ekintzak-munduko-txapelketan/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Bela1-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/bela-herritarrei-hurbiltzeko-ekintzak-munduko-txapelketan/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:07:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=4724e93ef729f5a34103ae3524dbfbf9 Aitziber Laskibar Lizarribar
Bilboko portuaren kanpoaldean, Abrako uretan, ehun belaontzi inguru arituko dira lehian, J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa irabazi nahian; besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako 500 bat estropadalari. Munduko onenak. Baita etxekoak ere.

The post Bela herritarrei hurbiltzeko ekintzak Munduko Txapelketan appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Aitziber Laskibar Lizarribar

Bilboko portuaren kanpoaldean, Abrako uretan, ehun belaontzi inguru arituko dira lehian, J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa irabazi nahian; besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako 500 bat estropadalari. Munduko onenak. Baita etxekoak ere.

Nahikoa ikuskizun bada, berez, txapelketa bera. Baina, gainera, 25 bat ekitaldi ere egingo dituzte Munduko Txapelketaren ingurumarian, belaren mundua herritarrengana gerturatzeko. Bela nabigazioaren hastapenekin lotutako proposamenak egongo dira, ingurumena zaintzearekin zerikusia dutenak, ur kirolaren onurak ikusaraztekoak, edo musikaz gozatzeari begirakoak.

Haurrentzat, adibidez, askotariko ekitaldi doakoak prestatu dituzte. Bihartik asteazkenera bitartean, Sail A Future proiektuan parte hartzeko aukera izango dute umeek; nahiko luketen mundua amestu, eta bela birziklatuetan margotzekoa. Bihar eta etzi, irrati kontrol bidezko ontziekin nabigatzen ikasteko aukera izango dute Bela Klubaren eskutik, eta, astelehenetik ostiralera, bela tailerrak eskainiko dizkie Pakea Getxo Eskolak 8 eta 15 urte arteko gaztetxoei.

Bestelako ekitaldiei dagokienez, Rock & Sail herri estropada izango da bihar, bela nabigazioan ibiltzen direnen eta esperientziarik gabekoen topagune gisa. Itsasoan ibilaldia egin ondoren, mokadua eta musika saioa izango dute esperientziak trukatzeko. Arrigunagan hondakin bilketa egiteko txangoa ere izango da bihar. Etzi, bela nabigaziorako hastapen tailerrak izango dira bost euroren truke, eta, astelehenetik ostegunera bitartean, txapelketan parte hartuko duten ontzietara bisita egiteko aukera. Merkatu nautikoa ere izango da, eta kontzertuak, besteak beste.

The post Bela herritarrei hurbiltzeko ekintzak Munduko Txapelketan appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/bela-herritarrei-hurbiltzeko-ekintzak-munduko-txapelketan/feed/ 0
Musika generoen nahasketa, mendian https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/musika-generoen-nahasketa-mendian/ https://bizkaia.hitza.eus/files/BBK_Live-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/musika-generoen-nahasketa-mendian/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:07:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=bfeacad2be3871ea5023439b49b2e8ae Javi West

Musika askoren nahastea entzun ahal izango dute gaur Kobetamendin BBK Live jaialdirako sarrera erosi dutenek. Rocka, flamenkoa, popa, musika elektronikoa eta bestelako genero batzuk izango dira Bilbon jaialdiaren bigarren egunean. Zita garrantzitsua izango da gaurkoa, The Strokes rockero estatubatuarrek inguruan emango duten kontzertu bakarra izango delako, eta Rosalia gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa egongo delako.

The post Musika generoen nahasketa, mendian appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Javi West

Musika askoren nahastea entzun ahal izango dute gaur Kobetamendin BBK Live jaialdirako sarrera erosi dutenek. Rocka, flamenkoa, popa, musika elektronikoa eta bestelako genero batzuk izango dira Bilbon jaialdiaren bigarren egunean. Zita garrantzitsua izango da gaurkoa, The Strokes rockero estatubatuarrek inguruan emango duten kontzertu bakarra izango delako, eta Rosalia gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa egongo delako.

Eguneko plater nagusiak The Strokes, Rosalia eta Suede izango dira, baina, urtero moduan, euskal kulturak ere leku txiki bat izango du gaur, Anari eta Olatz Salvador kantautoreak arituko baitira. Rapa ere presente izango da, Brockhampton eta Princess Nokia estatubatuarren eskutik.

Kontzertu handiez gain, BBK Liven badaude beste eskaintza batzuk genero klasikoetatik —rocka eta popa— kanpo. Basoa gunea da azken urteetan jaialdiak musika elektronikaren alde egindako apustua, eta bertan jo edo moldatuko dute euren musika, gaur, Alvaro Cabanak, Moxiek, DJ Seinfeldek, Bicep DJ Set-ek eta Laurent Garnierrek.

Jaialdiaren proposamen ezohikoena Lasai gunea da, tempo geldoko DJek baino ez baitute joko bertan. Baldintza bakarra minutuko ehun beat-etik beherako kantak egitea da, eta, askatasunarekin batera, “esperimentatzeko” aukera emango diela uste dute bultzatzaileek. Muevelocumbia, DJohnston eta Milsav izango dira, besteak beste, erritmo lasaien gunean.

Bihar Nathy Peluso argentinarrak joko du agertoki nagusian, trapa, rapa, soula eta jazza nahastuz. Weezer da eguneko beste talde nagusietako bat. Ibilbide luzekoak dira kaliforniarrak, eta rock alternatiboa joko dute, Bestean gunean. Horiek, adibidez, gordetzen dute jaialdiaren jatorrizko sentsazio hori. Horiekin batera The Good, The Bad & The Ugly supertaldea da kartelburua. The Clasheko Paul Simononek eta Blurrek, eta Gorillazeko Damon Albarnek eta Simon Tongek osatzen dute taldea, afrobeat-aren aitzindari Tony Allenekin batera.

Kero Kero Bonito indie pop bandak, Hvob bikote elektronikoak, Vince Staples rap abeslariak eta Nogenek borobilduko dute gaua, besteak beste. Jaialdiak hamabi agertoki ditu, eta horietatik zazpi Kobetamendiko eremuaren barruan daude.

Berri Txarrak-en txanda

Jaialdia zapatuan amaitu arren, domekan ere musikak jarraituko du Kobetamendin; askoz etxekoago, baina. Berri Txarrak Lekunberriko taldea bira luzea egiten dabil azaroko “etenaldi mugagabea” baino lehen, eta, Euskal Herriko kontzertuetako sarrerak segituan amaitu direnez, kontzertu handi bat iragarri zuten apirilean inor sarrera gabe gera ez zedin.

Euskal Herriko eta kanpoko artista ugarik joko dute haiekin batera, hala nola El Drogasek, Su Ta Garreko Aitor Gorosabelek, Zea Mayseko Aiora Renteriak, Iseok, Anarik, Willis Drummondeko Jurgi Ekizak eta La MODAko David Ruizek, besteak beste. Taldearen diskografia izango da ardatza, eta kantak moldatu behar izan dituzte musikari bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.

Egitaraua
BBK Live jaialdiko kontzertu gehienak Kobetamendiko zazpi guneetan  izango dira, baina Bilbon ere musikaz gozatu ahalko da gaur eta bihar, doako kontzertuak egongo baitira Albia lorategian, Isozaki dorreetan eta Areatzako parkean.

GAUR
Albia lorategia
13:40. Ortiga.
14:50. The Intergalactic Republic of the Kongo.
Isozaki dorreak
14:15. Gimnastica.
15:30. Annie B Sweet.
Areatzako parkea
13:00. Pony Bravo.
Kobetamendi: Gune Nagusia
18:35. Mourn.
20:40. BrockHampton rap taldea.
23:00. Rosalia.
01:35. The Strokes.
Kobetamendi: Bestean gunea
17:40. Oso Leone.
19:30. Second.
21:50. Idles.
00:10. Suede.
03:00. The Blaze.
Kobetamendi: Gora gunea
17:30. Olatz Salvador.
19:40. Uniforms.
21:45. Jonathan Bree.
00:25. Princess Nokia.
03:00. Omar Souleyman.
04:00. Zaza.
05:30. DJake.
Kobetamendi: Txiki gunea
18:50. Cecilio G.
20:50. Anari.
23:05 Irok.
01:55. Muevelorreina.
Kobetamendi: Firestone gunea
18:00. Antifan.
20:00. Lester y Eliza.
22:05. Georgia.
Kobetamendi: Basoa gunea
17:00. Alvaro Cabana.
19:00. Moxie.
22:00. DJ Seinfeld.
04:00. Laurent Garnier.
Kobetamendi: Lasai gunea
19:00. Muevelocumbia.
21:00. Olivia.
23:00. DJohnston.
01:00. Julian Falk.
03:00. Milsav.

BIHAR
Albia lorategia
13:40. Venturi.
15:00. Mujeres.
Isozaki dorreak
15:30. Cariño.
Areatzako parkea
13:00. Los Hermanos Cubero.
14:15. Lorena Alvarez.
Kobetamendi: Gune Nagusia
18:25. Cupido.
20:15. Nathy Peluso.
22:55. Weezer.
01:40.  Hot Chip.
Kobetamendi: Bestean gunea
17:40. Nogen.
19:15. Nadia Rose.
21:25. The Good, The Bad & The Queen.
00:20. Vince Staples.
Kobetamendi: Gora gunea
17:30. Serrulla.
19:20. Cala Vento.
21:45. Kero Kero Bonito.
00:30. Hivob.
03:00. Cut Copy.
04:15. Charlotte Adigery.
05:00. 2ManyDJs dj set.
Kobetamendi: Txiki gunea
18:50. Alien Tango.
20:30. Viagra Boys.
23:30. Shame.
01:30. Pony Bravo.
Kobetamendi: Firestone gunea
18:00. Las Ligas Menores.
19:35. Perro.
22:00. Boy Azooga.
Kobetamendi: Basoa gunea
17:00. Alicia Carrera.
19:00. Tama Sumo.
22:00. DJ Dustin.
01:00. Todd Terje dj set .
04:00. John Talabot.
Kobetamendi: Lasai gunea
19:00. Fenna Fiction.
21:00. Sacha Mambo.
23:00. Ninja.
01:00. Phuong-Dan.
03:00. Nuel.

The post Musika generoen nahasketa, mendian appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/musika-generoen-nahasketa-mendian/feed/ 0
Kuban izan ziren sorginak https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/kuban-izan-ziren-sorginak/ https://bizkaia.hitza.eus/files/Halabazan16-150x150.jpg https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/kuban-izan-ziren-sorginak/#comments Thu, 11 Jul 2019 23:06:00 +0000 https://bizkaia.hitza.eus/?guid=2df22295bd1331c7cef085b0d7946967 Peru Azpillaga
Normalean, erratz gainean hegan bidaiatzeagatik dira ezagunak sorginak, baina esan ohi da istant batean edonora lekualdatzeko gai direla, botere eta arao magikoei esker. Ondarroako kondaira batean jasotzen denez, esaterako, hango sorginek ez zuten erratzik behar nahi zuten tokira bidaiatzeko, eta, itsasoarekin bat eginez, Kubaraino joateko gai ere baziren, hala nahi izanez gero.

The post Kuban izan ziren sorginak appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
Peru Azpillaga

Normalean, erratz gainean hegan bidaiatzeagatik dira ezagunak sorginak, baina esan ohi da istant batean edonora lekualdatzeko gai direla, botere eta arao magikoei esker. Ondarroako kondaira batean jasotzen denez, esaterako, hango sorginek ez zuten erratzik behar nahi zuten tokira bidaiatzeko, eta, itsasoarekin bat eginez, Kubaraino joateko gai ere baziren, hala nahi izanez gero.

Hori jasotzen du, gutxienez, behin haraino bidaiatu, eta etxera azukre kanabera batekin bueltatu zen gazte batek. Beste kondaira askotan bezala, ordea, kontakizuna ez da samurra, besteak beste, sorginen alde maltzurra ere bistan uzten duelako pasarteak. Izan ere, urte luzez, gizakiak sorginei egotzi izan dizkie egunerokotasunean pairatutako gaitz eta ezbeharrak.

Arpoia eta olatua

Behin, arrantza lanetatik bueltan aita eta gainontzeko marinelak etxeratu zirenean, semea txalupa garbitzera hurbildu zen, egunero egin ohi zuenez. Zereginak eginda txalupatik ateratzera zihoanean, lau andre ikusi zituen portuan, isil-gordeka, ontziren batean sartu nahian. Begi kolpe batez baino ez zituen ikusi, eta, hala eta guztiz ere, horietako bat bere ama zela iruditu zitzaion gazteari. Hori dela eta, txalupako brankan ezkutatu, eta emakumeek zer egingo zain geratu zen mutikoa.

Berehala heldu zen gaua, eta, iluntasunarekin batera, emakumeak txalupan sartu ziren. Tostan jesarri eta arraun bana hartu ostean, haietako batek zera esan zuen: “Una palada y cien millas paalante“. Baiezkoa erantzun zioten gainontzeko hirurek, eta, olatuen gainetik eta hodeien azpitik, konturatzerako, Kuban ziren lau sorginak eta brankan ezkutatutako gaztea.

Emakumeak txalupatik jaitsi eta aldendu zirenean, mutikoa kostara hurbildu, eta azukre kanabera bat hartu zuen, bizitako esperientziaren testigantza moduan. Hala, hurrengo egunean, etxera itzultzerakoan, aitari gertatutakoa kontatu zion. Aitak ez zuen inondik inora sinetsi semeak esandakoa, baina, hark azukre kanabera atera zuenean, zalantza egiten hasi zen. “Hau ere esan zuten sorginek, aita”, erantsi zuen orduan semeak; “olatu bihurtuta gure txalupa ondoratuko dutela azaldu zuten barre artean”.

Aitak ez entzunarena egin zuen semearen aurrean, baina, etxetik atera baino lehen, lau arpoi hartu zituen, badaezpada. Bare zegoen itsasoa, eta, pixkanaka, herritik aldentzen hasi zen aitaren txalupa, marinelekin batera. Handik gutxira, ordea, gaiztotzen hasi zen itsasoa, eta, hasieran lasaitasuna mantentzen saiatu arren, denbora gutxiren bueltan, beldurra nagusitu zen txalupan. Gero eta handiagoak ziren olatuak, eta bortizki egiten zioten eraso alde batetik bestera kulunkatzen zen egurrezko ontziari. Urak behin eta berriro gainditzen zuen karela, eta, marinelak xukatzen saiatu arren, olatuek etenik gabe jotzen zuten ontzia.

Azkenean, etsita, kapitainak arpoiak hartzeko oihukatu zien gizonei, eta zuten indar guztiarekin itsasoaren kontra jaurtitzeko. Marinelak zur eta lur geratu ziren kapitainaren agindua aditzean, baina, hala ere, entzundakoa bete, eta arpoiak olatuen aurka bota zituzten. Arpoiek itsasoa ukitu bezain laster, urak gorriz tindatu ziren, eta, sorginkeria bat balitz bezala, olatuak desagertu eta bare-bare geratu zen itsasoa. Gertatutakoa ezin sinetsirik, eta beldurra gorputzean barruraino sartuta, marinelak ahalik eta azkarren itzuli ziren portura. Inor ez zen ausartzen gertatutakoaz hitz egitera, baina marinel guztiek zur eta lur begiratzen zioten beren kapitainari. Nolatan zekien arpoiena? Zergatik gorritu zen ura?

Kapitaina zuri-zuri zegoen; begirada herrian iltzaturik, mutu. Txalupa portura heldu zenean, marinelak esplikazio eske hasi zitzaizkion kapitainari, baina hark isilik jarraitzen zuen, eta, bere tripulazioko kideengana biratu gabe, ziztu bizian hartu zuen etxerako bidea.

Etxera sartu zenean, emaztearen izena oihukatu zuen, baina bere garrasiek ez zuten oihartzuna beste erantzunik jaso. Orduan, logelako atea ireki zuen, dardarka, eta hor geratu zen, zur eta lur, ikusten ari zena ezin sinetsirik. Emaztea ohean etzanda zegoen, odolez beterik, arpoi bat gibelean iltzaturik.

The post Kuban izan ziren sorginak appeared first on Bizkaiko Hitza.

]]>
https://bizkaia.hitza.eus/2019/07/12/kuban-izan-ziren-sorginak/feed/ 0