Aniztasun erlijiosoaren isla den txosten bat osatu dute mintegikoek »

Bilbao Anizkuna txostenean Agiantzak antolatutako mintegietan parte hartu duten kideen ekarpenak bildu eta azaldu dituzte, gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.Hainbat erlijiotako testuetan elkartasunari eskainitako hitzak ditu abiapuntu txostenak. Ondo…

Ostion putzuko lanak bukatu ditu Urak »

TRAPAGARAN. Zugaztietako (Trapagaran) Ostion putzuko lanak bukatutzat eman ditu Urak, hustuketa arazoak konpondu ondoren. 2008an ekin zieten lanei, urtegiaren gainazalaren maila ohi baino gehiago jaitsi zela ikusita. Ur ihesa non zegoen aurkitu eta ze…

Bi urtean bikoiztu egin dira metroko matxurak »

BILBO. Bilboko Metroan bikoiztu egin dira azken bi urteetan erabiltzaileengan eragina izan duten matxurak. 2010eko urtarrilean 15 bat gertatu ziren. 2011ko abenduan, ordea, 30 ziren, zuzendaritzaren datuen arabera. Matxurak eskainitako zerbitzuagaz al…

Pipermina, kipula errea, olibak eta gazta hanburgerrari »

Egoera ekonomikoak eta lehiatu beharrak bultzatuta, sektore batzuetako eta besteetako profesionalek euren produktuak besteetatik bereizteko ahalegina egin beharra dute garaiotan, eta Bizkaiko merkatarien Bizkaidendak elkarteak eta Bizkaiko harakinen Okelbiz elkarteak produktu berri bi aurkeztu berri dituzte: saltxitxak eta hanburger mota bi. Osagai eta gehigarri erabat naturalak dituzte, eta osasungarriagoak dira, Alberto Izarzugaza Okelbiz elkarteko presidenteak azaldu duenez.

Azti-Tecnalia fundazioa aditua da elikadura ikerkuntzan, eta harekin elkarlanean garatu dituzte produktuok. Aztiko adituek egin dituzte ikerketak, eta dastatze bidez aukeratu dituzte elkarrekin Bizkaiko kontsumitzaileari zein gusta dakiekeen gehien. “Gure ingururako zaporerik aproposena iruditu zaiguna aukeratu dugu”, azaldu du Victor Martinez de Soriak, harakinen elkarteko irakasleak.

Gatz eta koipe gutxiago

Txahal eta txerri okelaz egindako jakiak dira hirurak, baina, osagai naturalak izateaz gain, ohi baino gatz eta koipe gutxiago daukate. Gatzik gabeko jakiaren zaporeari bizigarria emateko elementu naturalak bilatu dituzte, ordea. Hain zuzen, hanburgerrei dagokienez, batak oliba berde eta beltzak, piper gorria eta kipula errea dauzka, Martinez de Soriak zehaztu duenez. Bigarrenari, bestalde, Idiazabalgo gazta eta pipermina gehitu dizkiote.

Lauzpabost dastatze egin zituzten horretarako, “begiak itxita”, Izarzugazaren arabera. Hala ere, osagaiak zeintzuk diren esan ordez, euren nahia bezeroek produktuok dastatu eta zer iruditzen zaien esatea da, Okelbizeko presidentearen esanetan. Horretarako, martitzenean komunikabideen aurrean egin zuten aurkezpen ekitalditxoaz gain, datorren asteko eguaztenean, hilak 18, jendaurrean beste aurkezpen bat egingo dute —Aztiko aditu eta guzti— , Mungian San Antontxu eguneko azoka nagusia izango dutela aprobetxatuta; produktu berriak dastatzeko aukera izango da han ere.

Nutrizio aldetik, hobeak

Nutrizio aldetik ere, gainera, hobekuntza nabarmena izango dela jakinarazi dute. Izan ere, Okelbiz elkarteak emandako datuen arabera, ohiko hanburger batek 100 gramo bakoitzeko 253 kilokaloria ditu, 20 gramo koipe, 17 gramo proteina eta 129 miligramo sodio. Hanburger berriek zazpi gramo koipe daukate, 16,50 eta 19 gramo arteko proteina eta 116 eta 223 miligramo arteko sodio.

Gero eta diru gutxiago dagoela eta herritarren erosahalmena gero eta txikiagoa dela entzutean, “kexatu eta negar egin beharrean”, harago egin nahi izan zuten. “Zerbait berria eta hobea egin behar genuela pentsatu genuen”. Hala azaldu du Izarzugazak. Proiektuagaz bi urte daramate. Jaurlaritzak SPRIren bitartez emandako diru laguntza bati esker osatu dute Aztiren ikerketa, eta, orain, Bizkaiko harategietan erosteko aukera izango da.

Udazkenean irekiko dute erresoluzio handiko zentroa »

GERNIKA-LUMO. Osasun Sailak 2012ko azken hiruhilekoan zabaldu gura du Gernika-Lumoko erresoluzio handiko zentroa. Arduradunek iragarri dute lanak amaituta daudela eta barruko ekipamendua baino ez dela falta. Bermeotik Ondarroarainoko eremua hartuta, 6…

Larrialdiak gainezka, murrizketen ondorioz »

Astelehena, 2012ko urtarrilaren 9a. Gainezka daude Gurutzetako ospitaleko larrialdi zerbitzuak. Zazpi gaixo daude ebaluazio pasilloan, zain; beste 35 pertsona, aldiz, ospitaleratzeke. 13:00 dira, eta egoerak egunean zehar txarrera egingo duelakoan dau…

Haur eskola berri bat ireki dute, bost haurtxogaz »

ARTEA. Artean, 21 haurtxorentzako lekua duen haur eskola bat estreinatu dute; oraingoz, bost ume daude han. Hain zuzen, Astuibekoan jarri duten modulu prefabrikatuak urtebetera arteko zortzi haurrentzako lekua du, eta urtebete eta bi urte artean dituz…

“Gure erronka nagusia parte hartzea sendotzea izango da” »

Hondartza izan ohi da Sopelako argazki tipikoaren protagonista nagusia: Atxabiribileko iluntzeak, Barinatxeko surfistak, itsas-labarrak… Sopelako udaletxeko balkoitik, baina, ez da olatu edo bainujantzirik ikusten. Balkoiak beste edozein herritan to…

Gizarte laguntzen jaitsierak salatu dituzte eragileek »

Bizkaiko Foru Aldundiak gogortu egin ditu gizarteratzeko laguntza berezia jasotzeko bete behar diren baldintzak, abenduaren 21ean argitaratutako 207/2011 Foru Dekretuaren bitartez. Horrenbestez, Gizarte Ekintza Sailak diru laguntza hari adjudikatutako…

Gizarte murrizketen aurka agertu da Bildu ere »

Bizkako Foru Aldundiak gizarteratzeko laguntza berezia jasotzeko baldintzak gogortu izana kritikatu du Bilduk, eta erabakia “bertan behera uzteko eta 60/2011 Foru Dekretua berriro indarrean jartzeko” eskatu du. Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntz…