Itsasoari lotua, ezinbestean »
Santurtzik itsasoarekin arlo guztietan duen eta historikoki izan duen lotura erakusten du bertako Itsasoa museoak. 1600. urtetik gaur egunera arte herrian izan duten bizimodua islatzen du.
Santurtzik itsasoarekin arlo guztietan duen eta historikoki izan duen lotura erakusten du bertako Itsasoa museoak. 1600. urtetik gaur egunera arte herrian izan duten bizimodua islatzen du.
Misiolariek XIX eta XX. mendeetan bildutako fosil, mineral eta animaliekin sortu zen Loiuko Andres Urdaneta Natur Historiaren Museoa. Besteak beste, kaxalote baten hezurdura dute ikusgai.
Gorbeiak erabateko eragina du Orozko eta orozkoarren nortasunean eta ondarean. Udalerrian bertatik bertara ikus daitekeen horren bilduma dute museo etnografikoan.
Balmasedako Historiaren Museoak hiribildua erakutsiko dio bisitariari; artxibo historikoak, kultur jarduerak, bitxikeriak eta hango pertsonaia ospetsuak ikusi ahalko dira.
XIX. mendean eraiki zen Gernika-Lumoko Batzar Etxea, Erdi Aroko baseliza txiki geratu zelako. Besteak beste, arbola, forua, Iparragirreren gitarra eta Bizkaiko jaunen irudiak ikus ditzake bisitariak. Batzar aretoan biltzen dira Bizkaiko Batzar Nagusiak.
Bilboko Arkeologi Museoak Bizkaian topatutako aztarnak biltzen ditu: Erdi Paleolitotik gaur arteko piezak daude. Ikerketa gunea ere bada. Teknologia digitalei esker, erreplikak egiten dituzte, jatorrizko pieza zuzenean landu behar ez izateko.
Antzasti Euskaldunon Etxea museoa Diman dago, eta XIX. mendeko Arratiako baserriko bizimodua eta Bilboko etxebizitza batekoa erakusten ditu, aurrez aurre.
Duela 14.000 urte iritsi ziren lehen gizakiak Kortezubiko SantimamiƱeko kobara. Ehizan aritu ziren hasieran; geroago arrainak eta moluskuak ere hartzeari ekin zioten.
Meatzaritzaren Museoak meatzaritzari lotutako Gallartako bizimodua azaltzen du, XIX. mendearen bukaeratik gaur egun arte. Aire zabaleko meatzea ere ikus daiteke.
Euskal mitologiari buruzko lehenengo interpretazio zentroa da Mungiako Izenaduba Basoa. Bisitak antzeztuak dira. Olentzero eta Mari Domingi bertan bizi dira, Landetxo Goikoa baserrian.