%8,8 »

Enpresa berrien sorrerak Bilbon izandako gorakada. Bilboko Merkataritza Ganbarak emandako datuen arabera, urtarriletik martxora bitartean %8,8 egin du gora enpresa berrien sorrerak, iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

ZUZENKETA: 80. Bizkaiko Hitza-n, zegokion 7. orriaren ordez, ekainaren 22an argitaratutako 7. orria zekarren. Bizkaiko Hitza-k barkamena eskatu nahi die irakurleei.

ARRISKUTSU OMEN ZENA, ARRISKUAN »

Joan den barikuan sustoa hartu zuten Bilboko Errekalde auzoan: 1,3 metroko suge bat aurkitu zuten auto batean. Ezin izan zuten atera, eta udal gordailura eraman zuten. Halako animalietan aditua den batek eta suhiltzaileek lortu zuten ateratzea. Arrisk…

Solstizio hondarrak »

Ikasturtea amaitzeaz bat kiskali dira neguaren beltza eta ezinen lizuna su hondarrean, San Joan berde, San Joan berde, garitzak eta artoak gorde, sorginak eta zapoak erre, biba San Joan berde. Oporrak hartzeko ordua dela oihukatu didate irratitik, beh…

350.000 »

Arratia aldean energia kontsumoan aurreztuko dutena. Arratiako Mankomunitateak eraginkortasun energetikorako bulego bat sortu du. Energia kontsumoan eta instalazioen mantentze lanetan eta konponketetan urtero 350.000 euro aurreztea espero dute.

Bizkaiko Elizaren gizarte erakundeen manifestua »

Elizaren Gizarte Erakundeok 2011ko ekainaren 11n bildu ginen Bilbon, urteroko II. topaketan. Horren harira, gure oinarriei eta gizarte osoari jakinarazi nahi diegu egungo egoeraren aurrean daukagun jarrera. Manifestu honen bidez, errealitateaz egiten …

113 »

Bermeo eta Autzaganeko saihesbideen aurrekontua. 113 milioi euroan esleitu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeoko eta Autzaganeko saihesbideetako lanak. Uztailean hasiko dira eta 33 hilabetean bukatu.

Jose Luis Arenillas »

Duela hirurogei eta hamabost urte gaurko egunez Jose Luis Arenillas Ojinaga, beste gudari asko legez, Galdamesen gaua emanda, Kantabriarako bidean jarri zen. Etsaien hatsa kokotean igertzeko moduan zeuden egun berean sartu baitziren soldadu frankistak Barakaldon, Sestaon eta Ortuellan. Bizkaiko lurretan gehiago eusterik ez zegoen, eta aukera bakarrak pasiegoen lurraldera ihes egitea edo amore ematea ziren. Bilboko mediku gazteak ez zeukan errenditzeko inongo asmorik, eta hurrengo asteetan ere adorez jarraitu zuen bere eginkizunetan. Ez luzaroan, ordea. Abuztuaren erdialdean Santander inguruko frontea erortzen hastearekin batera, errepublikaren aldekoen artean nahasmena zabaldu zen. Batailoi batzuk Asturiaserantz erretiratzea erabaki zuten; EAJren banderaren pean zeudenak, aldiz, Santoñako Ituna zela medio, italiarrei eman zizkieten euren armak. Teorian baldintza batzuk zeuden arren, gudariek ez zuten izan inongo bermerik, eta lehenengo egunetik aurrera gerra gatibuen tratua jasan zuten. Batzuen patua besteena baino latzagoa izan zen. Arenillas, adibidez, itsasoz ihes egin nahian ari zela harrapatu zuten. Irailaren seian zazpi kiderekin batera epaitu zuten, eta heriotza zigorra ezarri zieten. Udazkenean epaile frankistek besteei zigorra gutxitzea erabaki zuten, baina Arenillasenak indarrean jarraitu zuen. Azkenik, 1937ko abenduaren 18an fusilatu zuten, Bilbon.

Jose Luis Bizkaiko hiriburuan jaio zen, 1904an. Medikuntza ikasi ondoren, arrantzaleen kofradia batean hasi zen lanean; aldi berean, borroka politikoan buru-belarri murgildu zen. Komunista heterodoxoa izanik, 1932an bat egin zuen korronte horretan kokatzen zen Izquierda Comunista taldearekin. Gorria izateaz gain, Arenillasek bazeukan nazio-kontzientzia, eta horren lekuko dugu Comunista aldizkarian Jose Mari anaiarekin batera kaleratu zuen artikulua, El problema de las nacionalidades en Euzkadi. Bistan da gaurko protagonista ale bitxia zela, garai hartan ez baitzen oso ohikoa bi sentsibilitate horiek (soziala eta nazionala) uztarturik aurkitzea.

POUM alderdia sortu zenean (gogoratzen Tierra y Libertad filmea?), berriz, zuzendaritzako kide izendatu zuten. Ardura horietan zebilen gerra piztu zenean, eta, denbora galdu barik, fronterantz irten zen lehenengo zutabea antolatzeko lanei lotu zitzaion. Uda Ubidea eta Urkiola inguruetako kanpaina ospitaletan eman zuen, eta Jaurlaritza osatu zenean, urrian, Agirre lehendakariak Gudarosteko Sanitateko ikuskatzaile izendatu zuen. Badirudi ondo aritu zela lanean, Bilbo jausi aurretxoan euskal armadako Sanitateko Nagusi kargura igo baitzuten. Hortik aurrekoak gorago aipatu ditut.

Jose Luisek hil aurreko gutuna idatzi zuen ziegan. Bertan Ajuriagerrari eskatzen zion Bilbon lanetik bota zuten (37 urtez maistra izan ondoren) amaren ardura har zezala eta gutuna Frantzian haurdun zegoen bere emazteari helduaraz ziezaiola. Gaitza benetan gutun hori hunkitu barik irakurtzea. Zutabe honek bere senideen arrastoa aurkitzen lagunduko baligu, nik neuk behintzat sentituko nukeen poza hunkidura horren parekoa litzateke.

300.000 »

Bilboko Udalak gizarte laguntzetara bideratu duena. Krisiaren ondorioei aurre egiteko, Bilboko Udalak aurrekontuetatik aparteko 300.000 euroko diru sorta onartu du. Erdia baino gehiago Caritasek eta Bizkaiko Elikagai Bakuak jasoko dute: 100.000 euro aurrenekoak, oinarrizko erosketetarako txekeak banatzeko, eta 80.000 bigarrenak, elikagaiak erosteko. 85.000 etxebizitza laguntzetarako izango dira.

LARRIALDI TOXIKOA, KONTROLPEAN »

Asteartean, 10:00ak igarota, kutsatutako bidoi batzuk agertu ziren Areatza hondartzan. Osasunerako oso arriskutsua den likido sukoi toxiko bat zeramaten. Bandera gorria altxatu, eta 50 metroko segurtasun hesia jarri zuten bidoien inguruan. Aztertu et…

Kontrapuntu »

Ezustean iritsi da, bera bakarrik, zer deneko barik, eta burrunba urdurian hasi zait, run-run eta run-run, zer edo zer esan guran. Eta berben etxea bisitatu dut bere esanahi kanonikoa ezagutzeko. Errenazimentuko musika polifonikoaren oinarria dela irakurri dut, konposizioa egiteko modu bat non aldi bereko doinu lerroak garatzen diren modu askotara, tonuak, isiluneak edo erritmoak konbinatuz.

Eta barruko run-runari jarraituz imajinatu dut oso ederra dela bi lagun kantuan entzutea, ahots batean, prozesu garden bakarrean; baina, beharbada, ederragoa dela bi lagun kantuan aditzea, nor bere bidetik balebiltza lez, baina bata besteari adi, emaitza bakarra xede.

Lehenengo bikoteak badaki batera joan behar duela, erritmo eta nota berberei jarraituz, bien artean ahalik eta gauza berdinena eginez.

Bigarrenean ere, emaitza bakarra dute helburu, nahiz eta bideak ezberdinak izan. Tonuak alda ditzakete, melodia ere bai, erritmo mota diferenteekin joka dezakete edo isilune luze eta laburrekin, baina jakinaren gainean egon behar dute norabide anitzeko bide horien artean ezin direla ez gehiegi aldendu ez erabat galdu, ekarpen guztien arteko armoniari zor.

Eta, halaxe, nire aste osoko run-runa deszifratu guran, pentsatu dut, agian, errenazimenduan sortu bazen, konposizioa egiteko beste modu bat lez, ez naizela historiako kontrapuntu zale bakarra. Eta jabetu naiz XX. mendean literatura eta beste adierazpenak lotzeko joko gisa erabili izan bada ez naizela ari gauza arraroak esaten ere. Nobelak eraikitzeko teknika modura ere ondo frogatua dagoela ikusi dudanean, aldiz, are gehiago poztu naiz, ikuspuntu ezberdinez osaturiko istorio paraleloen bildumak osatzea izan daitekeelako, berriro ere, egungo bizimodu aniztuna eta konplexua irudikatzen hasteko modu eraginkor bat.

Eta, orduan, pentsatu dut, beharbada, beste mota bateko diziplinak harremantzeko ere balio dezakeela kontrapuntu kategoriak, nahiz eta berori sortzeko minimoen berri ere argi eduki behar: partaide bakoitzaren auto-ezagutza, jokoan parte hartzeko borondatea eta guztien artean kantu bat sortzeko nahia.

Eta oso ideia sinplea dirudien arren, otu zait igual tramankuluak itzali eta berriro kantuan hasteko sasoia dela, run-run, tip-tap, pun-pun, ahoz, eskuz edo hankak erabiliz, entrenamendu gisa, beste barik. Hasieran, bakarrik, nor bere ahotsa entzuteko. Gero, binaka baina ahots bakarrean, larregi desafinatu barik elkar entzuten hasteko. Ondoren, frogak egiten has gaitezke, duora, bata isilik eta besteak ozen…

Berriro diot, apika, oso ideia sinplea begitanduko zaizue, baina burtsari, teleberriei eta titular apokaliptikoei kontrapuntu egiteko saiakera bat baino ez da.

Run-run, run-run, rupata-papa, pun-pun! Eta, aire!