Urte berri on! »

Igor Elordui Etxebarria

Ez naiz zoratu, ez; badakit irailak zazpi dituela gaur eta ez dela, hortaz, urteberri eguna; 115 egun falta dira oraindik —bai, zenbatu egin ditut— 2019ko urtarrilaren lehenengorako. Udako oporrak existitzen direnetik, urtea irailean hasten da, ikasturtearekin; bai niretzat; bai irakasle, ikasle, guraso eta abarrontzat; bai, lepoa egingo nuke, zuotako gehienentzat.

‘A felicidade’ »

Nerea Ibarzabal

Gertaera asko daude ikusteko modua errotik alda diezazuketenak, nolabaiteko lozorroan zeundela ohartarazi eta kolpera esnatzen zaituztenak: istripu bat, eztabaida bat, liburu bat, ideologia bat. Aztertu al duzu inoiz sentimendu hori? Batzuetan badirudi entzun ere egin daitekeela krak hori, zure ziurtasunek lurraren kontra haustean egiten duten soinua. Harridura, baina askatasuna, baina beldurra, munduari begiratzeko era berri bat asmatu beharko duzulako hemendik aurrera.

Hizkuntz euskakizuna »

Igor Elordui Etxebarria

Mezu bat jaso dut Whatsapp bidez mugikorrean: HABEren oharra! 2017-2018 ikasturteko ekaineko emaitzak balio gabe geratzen dira aldi baterako, hainbat izan baitira filtrazioengatik jarritako helegiteak. Bolo-bolo zabaldu da, nonbait. Euskaltegietako hainbat ikasle, asaldaturik, euskaltegietara eta nor bere irakasleari deika hasi dira: ¿Cómo es posible? Yo necesito el B2 para mantener mi puesto de trabajo. ¿Qué ha pasado? El B1 me dá puntos… ¿Ahora qué hago? Irakasleak zur eta lur, ikasleei lasaitzeko eskatzen, deituko duela euskaltegiko bulegariari eta, mesedez, euskaraz egiteko. Euskaltegiko bulegariak, aho bete hortz, berak ez dakiela ezer; inork ez diola horren berri eman eta deituko duela HABEra, ea hori mezua zer den. HABEko idazkariak, serio demonio, mezu hori ez dela benetakoa, HABEk ez dituela ekaineko emaitzak balio gabe utzi, ez dagoela ez filtraziorik, ez helegiterik, ez ezer.

Bet-i berandu »

Nerea Ibarzabal

Birika beltzak, umeen hilkutxatxo zuriak, gizon bat ohe ertzean bere hankarteari etsipenez begira, ahoko infekzio beldurgarriak, hortz horituak… Ezagun ditugu tabako paketeetako argazki mehatxatzaile gordinak, letra beltz lodiz idatzitako baieztapen ausartak, Heriotza eragin dezake-tik Hiltzen du-ra. Erretzeak sexy eta boteretsu egiten zaituela zioten iragarkietatik gatozela jakinda, pentsa zenbat pertsonak gaixotu edo hil behar izan duten egoerari honelako buelta emateko, merkatuan eskua sartzeko —behatz puntak bakarrik, baina zerbait, behintzat—.

Mundialaren harira (II) »

Igor Elordui Etxebarria

Futbola, politika, morala. Zintzotasun osoz diot: futbolzalea izateak ez du inor baliogabetzen izateko gizartearekin kritiko, injustizien kontra solidario, ideologikoki grinatsu eta intelektualki aktibo. Futbolaren kontrakoa izateak inor gaitzen ez duen bezala. Egia da, hau ere zintzotasun osoz diot, futbolaren ingurumarian topa daitezke egungo jendartearen gauzarik txarrenetako batzuk: merkantilismoa, itxurakeria, indarkeria, matxismoa… Baina, onestasun berarekin, ez al da berdin gertatzen egungo giza adierazpen orotan?

Kanpo »

Nerea Ibarzabal

Ez dakit planak eta lotura sozialak ofizializatzeko ze bitarteko egongo ote zen lehen; orain Whatsapp taldeak daude. “Ez dakit nork ez dakit zein taldetan sartu zaitu”, abisatzen dizu mugikorrak, eta zuk begi bat erdi itxita eta eskua urrutira luzatuta begiratzeko ohitura hartu duzu jada, presio eltzea zabaltzera zoazenean bezala. Hor hasten da leherketa: “Afaria!!!”, “Aneren despedida!”, “Sagardotegia”, “Josuri sorpresa!”, “—parrandaren batean botatako esaldi epikoren bat, taldeari izenburua emango diona—”.

Mundialaren harira (I) »

Igor Elordui Etxebarria

Lehen Mundu Gerran su-eten ez-ofizial bat egon zen 1914ko Gabonen ingurumarian. Gabon-egunean, Alemaniako Inperioko soldaduak eta soldadu ingelesak beraien lubakietatik irten ziren eta, lurrean botata zeuden alde bietako gorpuak ehortzi eta gero, elkarrekin Gabon-kantak abesten hasi ziren. Hurrengo egunean, Eguberri-egunean, opariak trukatu zituzten eta, diotenez, bi egun geroago, su-zelaia futbol-zelai bihurtu eta futbol-partida bat jokatu zuten. Gerra ez baina, gutun batzuetan jaso denaren arabera, alemanek irabazi omen zuten, hiru eta bi, norgehiagoka hura. Orduan ere bete zen, beraz, Gary Lineker futbolari ingelesak, hirurogeita hamar urte eta Mundu Gerra bat geroago, jaurti zuen sententzia: futbola da hamaika hamaikaren aurka aritzen diren eta beti alemaniarrek irabazten duten kirol bat. Zoritxarrez, su-eten inprobisatuaren ostean Gerrak lau urte gehiago jarraitu zuen.

Errinozero zuria »

Nerea Ibarzabal

Garai batean, euskaraz hitz egiteaz lotsatuta, hala moduzko gazteleraz bizitzea erabaki eta euskara galdu zuen belaunaldi haren konplexu guztiak gure zainetako alegiazko Rh mutantean daramatzagu oraindik. Senti ditzaket.

Ametsak »

Igor Elordui Etxebarria

Ametsak dira, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera: lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak. Urte asko dira gauean, lotan, ditudan ametsak gogoratzen ez ditudala. Tarteka-marteka baten batekin akordatzen naiz; guztiz esnatu aurreko loaldiaren hondarretan egiten diren horietakoren batekin. Baina gomutan dauzkat, batez ere, umezaroko hiru, errepikariak zirelako eta bat-batean arnasestuka esnatzeraino estura eragiten zidatelako.

Entrenamendua »

Nerea Ibarzabal

Argi daukat noizbait umerik izatekotan aisialdirako zeregin serioak bilatu behar ditudala aurretik”. Hori edo antzerako zerbait —hitz zehatzak ez baititut oroitzen ajearen ondorioz, nire aisialdia oraindik serioa ez den seinale— esan zigun lagun batek Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa ikustetik bueltan.