Erre-paso bat urteari »

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Itzultzaile neuronalak eta neuronarik gabe hartutako hamaika erabaki ekarri dizkigu 2019ak. Utzi dizkigu ETB1eko rantxera mexikarren gau amaigabeak eta euskarazko fikzioaren alde egindako eskari amaiezinak. Ikusi ditugu hamar metrotik gorako olatuak eta Greta Thunbergek gidatutako marea bizia. Ekarri dizkigu intermodala eta munduko hiritar izatearen moda. Utzi dizkigu motxiladun umeak eta motxila beteegi duten familiak. Utzi digu itsaso bete gorpu eta gorpuaren garrantzia azalaren arabera neurtzen duen jendea.

Urtezahar, galtza zahar; urte berri, galtza berri »

Igor Elordui Etxebarria

Oraindik egun batzuk falta zaizkizu eta egon lasai, ea ezustekorik handienak orain hartuko dituzun.

—Bai, esakuneak badio: Urte betean gertatu ez dena, sarritan ordu batean gertatzen duk. Eta hi, ba al hago prest?

—Beharko. Aspaldi hasi ziren nire egutegiak, agendak eta abar banatzen. Baina, gu, azken batean, zenbaki bat baino ez gara. Bibaka hartzen gaituzte, dena zarata eta algara, baina berez ez gara ezer. Horixe, zenbaki bat.

Posible DA! »

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Telecincon ikusten genuen Heidi. Gaztelaniaz aritzen zen, baina euskalduna zela uste nuen. Edo hobe esanda, ez nuen uste Heidi euskalduna ez zen beste ezer izan zitekeenik. Baserria, txakurra, zuhaitzak eta mendiak zituen inguruan, eta guk ere bai. Antzeko zerbait gertatzen zitzaidan panpinekin ere. Etxeko panpina iledun zein ilebakoak ere euskaldunak ziren. Berdin zuen paparrean love idatzia izan edota amamak Kanarietatik ekarria izan. Beti ziren euskaldunak. Guk euskaraz jolasten genuen beraiekin eta elkar ulertzen genuen.

Gaur jaieguna da, egun handia »

Igor Elordui Etxebarria

Finlandian. Gaur jaieguna da, egun handia, Finlandian. Gogaituta nauka Espainiako Konstituzioaren egun honek; gogaituta nauka Espainiako Konstituzioak; gogaituta naukate Espainiako politikak eta politikariek; gogaituta nauka Espainiak berak; eta gogaituta, Espainiari begira ari diren gure zenbait politikok, alderdik, erakundek eta abarrek. Hain modutan gogaituta, ze emankorragoa deritzodan Finlandiari buruz berba egiteari. Eta atera bitza nork bere konklusioak.

BIS edo BIZ »

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Kanta bat entzuten duzuenean kantuaren musikari edo letrari erreparatzen diozue? Mundua bi zatitan multzoka daiteke, bata edo bestea erantzuten dutenen artean. Batzuei melodia eta erritmoak sartzen zaizkie azalean barrena, eta besteei abestien hitzek kilimak egiten dizkie barruetan. Hitzak edo musika, aukeratu bata edo bestea eta erabaki ezazu askatasun osoz bi multzo horietako zeinetan egon gura duzun.

Euskahaldundu »

Igor Elordui Etxebarria
Bost urte atzera egin dut bat-batean eta 19. Korrikaren lema etorri zait burura: Euskahaldundu. Honezkero, ahalduntzeari buruz ari garenean badakigu, gutxi gorabehera, zeri buruz ari garen eta, zorionez, mugimendu feministak aspaldi horrenbesteko arrakastaz zabaldu eta garatu zuen kontzeptua bere egin dute minorizatutako hainbat kolektibok.

Goretex jendea »

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Ez dut gehiago eztabaidatuko. Akabo. Berdin dit zer esaten duen aurrekoak, ni nirera. Iritzia ematea libre da eta ez diot nik zertan nire iritzirik eman. Beti gertatzen zait gauza bera berarekin eta gaur ez daukat gogorik. Ez du ezer lortuko, berdin du.

Orbela »

Igor Elordui Etxebarria
Gaur, haizea, hotza eta euria den honetan, orbela izan nahi dut. Ez deitu, ez idatzi mezurik, ez eskatu ezer. Sakelako telefonoa amatatuko dut eta ez dut telebistarik piztuko, ez irratirik. Musikarik ere ez dut jarriko.

Hildakoak »

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Hor ez zapaldu, hori hobi bat da. Adi non zapaltzen duzun, harlauza batzuk loka daude-eta. Kontuz, horko horri lustrea eman diote eta marka egingo diozu gainean zapalduz gero”. Eta gu garbitu gabeko hobien gainetik ibiltzen ahalegintzen ginen gaurko egunez. Oinpean eta alboetan hildakoak genituela emandako buelta bakoitzean bazegoen nor eta zer ikusi.

‘Preanbuloak’ eta paralelismoak »

Igor Elordui Etxebarria
Gaurko egunez, duela berrogei urte, 1979ko urriaren 25ean, Gernikako Estatutua onartu zen erreferendumean Euskadiko Erkidego Autonomoan. Baita ere, Katalunian, Kataluniakoa. Ez dakit honezkero askok gogoan izango duen: Patxi Lopez lehendakaria izan zen garaian (PPren sostenguarekin eta Ezker Abertzalea legez kanpo), haren gobernuak urriaren 25a Euskadiren Eguna izendatu zuen eta jaieguna izan zen hiru urtez, 2011tik 2013ra, hain zuzen ere.