Bat nahi ez, eta bi irabazi »

Natalia Salazar Orbe
Istorioak ez ezik, historian atzean geratutako ohiturak, tradizioak, egunerokoak, usteak, irakaspenak eta sineskeriak ere transmititzen dituzte herrietako kondaira, elezahar eta ipuinek. Ahoz aho zabaldu dira, belaunaldiz belaunaldi.

Emandako hitza bete »

Natalia Salazar Orbe

Sineskeriaz betetako lurraldea izan da Bizkaia. Dela erlijio katolikoak aurre-ikusitako bekatuen zigorren beldur, dela mitologiari eta bestelako sinismenei traizio egiteko ikarak bultzatuta, sineskeria horiei jarraitu diote belaunaldiz belaunaldi batean eta bestean. Horixe du ardatzetako bat hurrengo kondairak. Eta protagonista nagusia, denentzako da ezaguna: Mari, euskal mitologiako jainkosa nagusia.

Hainbat bizileku ditu Marik. Bizkaian ezagunena Anboto mendia da. Horren ondorioz, Anbotoko Mari edo Anbotoko Dama bezala ezaguna da bereziki.

Bizkaiko lehen jauna »

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Busturialdeko kondaira eta elezaharren artean, Jaun Zuriaren inguruan sortutako istorioa izango da, ziurrenik, ezagunenetakoa. Pertsonaia bera benetakoa izan zela uste da, baina haren jaiotzaren eta jatorriaren xehetasunak ez dira oso argiak, eta elezaharretako kutsua hartzen dute askotan.

<