Kuban izan ziren sorginak »

Peru Azpillaga
Normalean, erratz gainean hegan bidaiatzeagatik dira ezagunak sorginak, baina esan ohi da istant batean edonora lekualdatzeko gai direla, botere eta arao magikoei esker. Ondarroako kondaira batean jasotzen denez, esaterako, hango sorginek ez zuten erratzik behar nahi zuten tokira bidaiatzeko, eta, itsasoarekin bat eginez, Kubaraino joateko gai ere baziren, hala nahi izanez gero.

Harreman debekatuak »

Natalia Salazar Orbe
Jeinu edertzat dauzkate elezaharrek laminak. Adats luzea urrezko orraziz orrazteari ordu luzez ekiten zietenak. Elezaharretan gehien azaltzen diren izakietako batzuk dira. Toponimian ere haiei lotutako leku ugari ageri dira.

Beharrak hezita »

Natalia Salazar Orbe
Lau anaiaren bizipenak kontatzen ditu Jose Migel Barandiaranek Diman jaso zuen Lau anaia umezurtzak ipuinean. Ipuin bat da, ez elezahar bat. Alegia, hemen kontatutakoak ez daude oinarrituta benetan gertatutako jazoera batean.

Eguzkiaren lorea, gizakien etxeak gordetzen dituena »

Peru Azpillaga Diez
Gizakiak sarri erabili izan du mitologia ulertzen ez dituen gauzei azalpena ematen saiatzeko: munduaren sorrera, eguraldia, zerua, eguzkia eta ilargia… Ezagutza heltzen ez zen tokietara heltzeko, mota guztietako azalpen eta istoriak sortu izan dira jakinminaren sabel aseezina betetzeko ahaleginean.

Heriotzari errespetua »

Natalia Salazar Orbe
Sherlock Holmes detektibe ospetsuaren bidez egin zen ezagun mundu osoan zehar Britainia Handiko Txakur Beltzaren kondaira. Arthur Conan Doylek elezahar horretan oinarrituta idatzi zuen ‘Baskervilleko txakurra’. Britainia Handiko folklorean ageri da izaki hori. Euskal Herriko folklorean ere, hainbat animalia ageri dira. Zakurra da horietako bat.

Milaka aurpegi ditu deabruak »

Peru Azpillaga Diez
Bestelako izaki mitologikoetatik harago, kondaira askok gaizkiaren eta ongiaren arteko gatazkaren testigantzak bildu izan dituzte. Hala, Euskal Herriko mitologiak gorde bezala, historian zehar hainbat izan dira deabruarekin hartu-emana izen duten euskal herritarrak.

Txakolin bedeinkatua »

Uxue Gutierrez Lorenzo
Gernikatik Bermeorako bide zaharrean, Busturiko San Kristobal ermita zaharraren parean, behinola ba omen zen etxe handi eta zahar baten hasten da hurrengo elezaharra, denboran higatutako horma zaharren atzean ezkutatuta gaurdaino iraun duena.

Berriatuko Txanbolin eta txakurra »

Peru Azpillaga Diez
Ezizenak dioen bezala, txistularia zen Txanbolin, baina, aldiro, baita zapataria ere. Berriatuan bizi zen, bere emaztearekin eta txakurrarekin batera. Herrian, zapatariari Txanbolin esaten zioten denek, eta haren emazteari, berriz, Txanbolinesea.

Hartzek hezitako heroia »

Uxue Gutierrez Lorenzo
Mitologiako kontakizunetan maiz aurki daitezke animalia eta giza figurak uztartuta sorturiko pertsonaiak, eta, era berean, animalien eta gizakien arteko erlazioaz mintzo diren istorioak. Esaterako, Rudyard Kipling britainiarrak ‘Oihaneko ipuina’ liburua idatzi zuen, otsoek Indiako oihanean hezitako Mowgli haurra protagonista duen kontakizuna.

Zazpi bizirik gabeko katua »

Natalia Salazar Orbe

Katuak —beltzak, bereziki—, ez dira oharkabean pasatu historian zehar. Animaliak badu xarma bereziren bat, eta erakargarri egin zaio gizakiari mendeetan. Ia gurtu ere egin du garai batzuetan, eta gaiztakeriaren iruditzat hartu dute beste batzuetan. Antzinako Egipton, esaterako, animalia sakratuak ziren; Bastet jainkosak katu baten itxura zuen. Erdi Aroan, berriz, erabat aldatu zen katuekiko ikuspegi hori. Bereziki, Europan, deabruarekin eta sorginkeriarekin lotzen zuten. Katuen ezaugarri diren independentziak, erabakimenak eta isilik ibiltzeko gaitasun horrek —eta garai hartan zegoen espeziearen gainpopulazioak— eragin zuten zeukan ohorezko tokitik maldan behera erortzea. Sorginekin lotu zituzten.