Ontziola bati lotutako herria »

Plasentia de Butron museoak Plentziako historia kontatzen dio bisitariari. Sorreratik, ontzigintzari eta itsas merkataritzari lotutako hiribildua izan da, eta hori ikusten da erakusketetan. Besteak beste, itsasontzien maketak daude ikusgai.

Ogibideek egindako hiria »

Duela hiru urte sortu zuten Hamaika Kale elkartekoek Urduña Hiria museoa. Hiriko ofizio garrantzitsuenei eskainitako aretoetan barrena, tokiko historia ezagut daiteke.

Dolomiaren arrastoan »

Dolomia minerala ustiatzen hasi ziren Karrantzan, 1956an. Harrobitik herrira aireko tranbiaren bidez ekartzen zuten. Deskarga leku izandakoan Dolomitas Fabrika Zaharraren Museoa dago egun.

Egungoa ulertzeko, sustraietarako bidaia »

Euskal Herria museoa Gernikako herrigune historikoan dago, bonbardaketatik salbatu zen gunean. Batzar Etxea eta Gernikako arbola ditu inguruan. Museoaren izenak berak dioen bezala, Euskal Herria zer den ulertzen laguntzea du xede.

Bolibartarren sustraietara »

Simon Bolivar Museoa Ziortza-Bolibarren dago. Ameriketako hainbat herrialderen independentzian ezinbestekoa izan zen militarraren historia kontatzen du.