Arrantzatu duen herria »

Elantxobeko Kofradiaren eta Arrantzaren Museoa iaz ireki zuten, portuan. Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren historia bildu dute bost paneletan.

Abertzaletasuna hastapenetatik »

Azarotik, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Bilboko Sabin Etxean du egoitza. Lehen Aberri eguna, ikurrinaren sorrera, Emakume Abertzale Batzaren historia eta beste ezagut daitezke.

Itsasoari lotua, ezinbestean »

Santurtzik itsasoarekin arlo guztietan duen eta historikoki izan duen lotura erakusten du bertako Itsasoa museoak. 1600. urtetik gaur egunera arte herrian izan duten bizimodua islatzen du.

Mundu osoa eskolan »

Misiolariek XIX eta XX. mendeetan bildutako fosil, mineral eta animaliekin sortu zen Loiuko Andres Urdaneta Natur Historiaren Museoa. Besteak beste, kaxalote baten hezurdura dute ikusgai.

Tontorretik museora, Orozko »

Gorbeiak erabateko eragina du Orozko eta orozkoarren nortasunean eta ondarean. Udalerrian bertatik bertara ikus daitekeen horren bilduma dute museo etnografikoan.

Hiribildua museoan »

Balmasedako Historiaren Museoak hiribildua erakutsiko dio bisitariari; artxibo historikoak, kultur jarduerak, bitxikeriak eta hango pertsonaia ospetsuak ikusi ahalko dira.

Erakundearen egoitza eta herriaren ikurra »

XIX. mendean eraiki zen Gernika-Lumoko Batzar Etxea, Erdi Aroko baseliza txiki geratu zelako. Besteak beste, arbola, forua, Iparragirreren gitarra eta Bizkaiko jaunen irudiak ikus ditzake bisitariak. Batzar aretoan biltzen dira Bizkaiko Batzar Nagusiak.

Hondarrak batu iragana ezagutzeko »

Bilboko Arkeologi Museoak Bizkaian topatutako aztarnak biltzen ditu: Erdi Paleolitotik gaur arteko piezak daude. Ikerketa gunea ere bada. Teknologia digitalei esker, erreplikak egiten dituzte, jatorrizko pieza zuzenean landu behar ez izateko.

Jauzia XIX. mendeko Bizkaira »

Antzasti Euskaldunon Etxea museoa Diman dago, eta XIX. mendeko Arratiako baserriko bizimodua eta Bilboko etxebizitza batekoa erakusten ditu, aurrez aurre.

Historiaurrera sartzeko atea »

Duela 14.000 urte iritsi ziren lehen gizakiak Kortezubiko SantimamiƱeko kobara. Ehizan aritu ziren hasieran; geroago arrainak eta moluskuak ere hartzeari ekin zioten.