Lanbide bat baino gehiago »

2018an sortu zuten Zeberion Errementari Museoa. Herriko azkeneko errementaria izan zen Jose AƱibarrroen sutegia eta ferratokia dituzte ikusgai, besteak beste.

Barakaldoren alde ezkutuak »

Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa eskolako umeei euren hiria ezagutarazteko hezkuntza programatik sortu zen. Bisita gidatuak eta jarduerak ere antolatzen dituzte.

Burdinaren burdinbidea »

Trapagaranen, Larreinetako funikularraren kabina zaharra ikusgai ipini dute, eta azpiegituraren eta meatzaritzaren historia kontatzen duten baliabideekin osatu.

Muga zehazteko eta bekatua barkatzeko »

Durangoko Kurutziagako bide gurutzea XVI. mendean egin zuten. Gaur egun, Kurutzesantu museoan dago; gurutzearen, egoitza duen ermitaren, Vera Cruz kofradiaren eta Durangoko heresiaren historia kontatzen dio bisitariari.

Iraganeko hari amaigabea »

Balmasedako La Encartada lantegia ehungintza lantzeko ireki zuten. Prozesu osoa egiten zuten bertan. Gaur egun, makinak martxan jartzen ari dira ostera.

Gerraz eta bakeaz gogoetan »

1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa kontatzeko sortu zuten Gernikako Bakearen Museoa. Egun, memoria ez ezik, bakea eta giza eskubideak ere lantzen dituzte.

Porturako bidea erakusten »

Lekeitioko Santa Katalinako itsasargia Itsas Nabigazio Tekniken Interpretazio Zentroa da 2010etik. Nabigazio teknikak ezagutu, eta Elantxoberainoko itsas bidaia birtuala egin daiteke. Andreek ekonomian izandako garrantzia ere erakusten dute.

Ertz batetik bestera, zintzilik »

Portugalete eta Getxo artean eraiki zuten munduko lehen transbordadore zubia, ganadua eta gurdiak eroateko. 2006an Unescok gizadiaren ondare izendatu zuen.

Hegaztien aireportua »

Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek hamar urte bete ditu asteon. Biosfera erreserbako eremuak eta ekosistemak aztertzen dituzte, horiek kontserbatzeko neurriak hartze aldera.

Arrantzatu duen herria »

Elantxobeko Kofradiaren eta Arrantzaren Museoa iaz ireki zuten, portuan. Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren historia bildu dute bost paneletan.