Itsasoari begira »

Bilbok eta Bizkaiak historikoki itsasoarekin izan duten hartu-eman estua erakusten du Bilboko Itsasmuseumek. Kultura, ondarea eta memoria gordetzea dira museoaren egiteko nagusiak.

Bizkaiko gotikoaren bihotza »

XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zuten Bilboko Santiago katedrala, Zazpikaleetako parrokia izateko. Ez da oso handia, baina balio itzela du. Gizateariaren Ondare da.

Burdin Aroko egunerokoaz »

Arratzun dago Arrolagune, Arrolako ‘oppidum’-aren interpretazio zentroa. Burdin Aroko Urdaibaiko bertako bizilagunen bizimodua ezagutzeko aukera ematen du.

Balmaseda, duela bi mila urteko Jerusalem »

Bizkaian Aste Santuari lotuta egiten den jarduerarik ezagunena da Balmasedako nekaldiaren antzezpena. Herriko nortasunaren parte den ekitaldia bisitariei erakusteko, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa ireki zuten 2009an.

Merindadeko parlamentua »

Lehenago ere merindadeko herritarren bilgune zen, baina XVI. mendean hasi ziren elkartzen Durangaldeko hamabi elizateak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian.

Industriaren gomutagarri »

Ekainean ireki zuten Orkonera-Lutxana Bilduma, EAEko industria ondare higigarriaren zentroa, Barakaldon. EAEko industriaren historia erakusten duten 1.800 pieza ikus daitezke bertan.

Enkarterri ulertzeko gida irekia »

Eskualdearen historia du ardatz Enkarterrietako museoak, Sopuertan. ‘Lantegietako emakumeak, Cadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketarako bisita egingo dute bihar.

Naturaren zaindari »

Euskadiko Ekoetxeen Sarearen barruan dago Urdaibaiko Ekoetxea, Busturian. Haren helburu nagusia ondare naturalaren eta kulturalaren balioa ezagutarazi eta ulertzea da.

Harrien isileko sekretuak »

Euskal Herriko hileta-monumentuen artean garrantzitsuenetakoa da Elorrioko Argiñeta auzoko nekropolia. Hogei hilobi eta bost hilarri ditu, eta lehenago, Erdi Aroko herrixka bat izan zen eremu hori.

Eskolatik museora, irakastetik erakustera »

Villaverde Turtzioz haranean kokatuta dagoen zentro etnografikoak arbasoen eguneroko bizitza ezagutzeko aukera ematen die bisitariei. Eskola zen lehen, eta museo da orain. Irailaren hirugarren astera arte egongo da zabalik.