Ugazabena eta zerbitzariena »
Leioako Artatza jauregia Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoak eraiki zuen, XX. mende hasieran, Victor Txabarri eta Maria Josefa Poveda senar-emazteen eta familiaren bigarren bizileku izateko.
Leioako Artatza jauregia Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoak eraiki zuen, XX. mende hasieran, Victor Txabarri eta Maria Josefa Poveda senar-emazteen eta familiaren bigarren bizileku izateko.
Euren ondasunak beste leinuen erasoetatik babesteko eraiki zuten butroetarrek Butroeko dorretxea. 1879an erabat eraberritu zuten, Frantziako gaztelu erromantikoen itxura emanez. Gaur egun inguruko parkea baino ezin da bisitatu.
Balmasedako gazteluaren muinoan Erdi Aroko eta karlistaden garaiko gazteluen arrastoak daude. Unescoren Kultur Paisaiak eta Ondarea katedra 2020tik dabil indusketa lanetan. Ikerketei esker, jakin da gaztelua X. mendekoa dela, eta ez XIII.ekoa.
Durangoko Merindadeak XVI. mendean eskuratu zuen Abadiñoko Astola auzoko Zubiaurre etxea, merioaren etxea, eskualdeko epaitegia eta kartzela izateko.
Balmasedako Horcasitas jauregia lehorreko portu bat izan zen hasieran, eta Buniel markesaren etxea gerora. Egun, herriaren ondareetako bat da, eta erabilera anitzeko gune bihurtu dute.
Bilboko Eleiz museoaren bildumak 5.000 pieza ditu, lurraldeko tenpluek utzitakoak eta partikularrek emandakoak. 1961ean sortu zen, ondarea babesteko, eta 1995ean zabaldu zitzaion publiko orokorrari. Piezak digitalizatzen ere badihardute.
Turtzioz eta Karrantza artean dago Armañongo parke naturala, Enkarterrin. 3.000 hektarea inguru ditu, eta bertako interes gune nagusiak ezagutzeko aukera dago Armañongo parketxean.
Trapagarango Zugaztieta meatzari auzo izan zen XIX. mendearen amaieran. Baldintza apaletan bizi ziren langileak, eta horren erakusgarri da meatzarien etxea. Orduko bizimodua ezagutaraztea du helburu.
Bilboko Rekalde aretoak 1991n zabaldu zituen ateak. Aitzindari izan da arte garaikidearen diziplinan, eta haren ezagutza, harrera eta hedapena sustatzea izan du ardatz.
Trapagarango Zugaztieta auzoan dago Meatzalde Goikoa parkea. Gaur egungo euskal eskultoreen lana ikusaraztea du helburu. Hamasei eskultura ikus daitezke bertan.