Naturaren eta artearen sinbiosia »

Landare eta eskultura ugari biltzen ditu GueƱesko Arenatzarte parkeak. XX. mendearen hasieran, Leandro Urrutiak eta Josefina Galdamesek Urrutia jauregia eta lorategia sortu zituzten, eta orain dela urte gutxi gehitu dituzte artelanak.

Urak dakarrenetik babesteko »

Getxoko Galea lurmuturrean gotorleku bat eraiki zuen Bizkaiko jaurerriak 1743an. Eraikinak hainbat funtzio bete ditu historian: Bizkaiko lehen itsasargia izatea, esaterako.

Nekaldiko irudiak, Aste Santuaren zain »

Bilboko Aste Santuko prozesioetan irteten diren irudietako batzuk elizetan daude, baina ez gehienak. Horiek gordetzeko eta urte osoan ikusgai jartzeko sortu zuten 2001ean Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoa, Zazpikaleetako alondegi zaharrean.

Hiribilduko atea eta aduana »

XII. eta XIII. mendeen artean eraiki zuten Balmasedako Muzako zubia. Hiribildua aduana zen, eta zubian kontrolatzen zituzten handik igarotzen ziren salgaiak.

“Sistoren” euskal kapera »

XVI. mendean eraiki zuten Ibarrangeluko San Andres eliza. Herbehereetako eta Frantzia iparraldeko hainbat elizek bezala, zurezko sabai polikromatua du. Harrizkoa dela dirudi lehen begi kolpean.

Euskaraz eta euskaldunez »

Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentro berrituak euskara zer den eta euskaldunentzat beren hizkuntzak zer garrantzi duen azaltzen dio bisitariari.

Lehorra eta itsasoa, elkarri keinuka »

XIX. mendean eraiki zuten Bermeon Matxitxakoko itsasargi zaharra. XX. mende hasieran bigarrenak hartu zion lekukoa, gaur egun martxan dabilenak. Zaharra zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko begiratokia da 2014tik hona.

Gorputz eta arimen babesleku »

X. mendeko ermita baten gainean sortu zuten Ziortzako kolegio eliza. Monasterioa da egun. Bizkaiko organorik zaharrena du, eta Errenazimentuko estiloko klaustro bakarra.

Ugazabena eta zerbitzariena »

Leioako Artatza jauregia Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoak eraiki zuen, XX. mende hasieran, Victor Txabarri eta Maria Josefa Poveda senar-emazteen eta familiaren bigarren bizileku izateko.

Gerrako dorretxetik ipuinetako gaztelura »

Euren ondasunak beste leinuen erasoetatik babesteko eraiki zuten butroetarrek Butroeko dorretxea. 1879an erabat eraberritu zuten, Frantziako gaztelu erromantikoen itxura emanez. Gaur egun inguruko parkea baino ezin da bisitatu.