“Behar kolektiboa da zaintza, kolektiboki konpondu behar dena” »

Otzandu gabe aritu nahi duten etxeko eta zaintzarako langileen egoera aztertu, eta ondorioak zein eraldaketarako proposamenak liburuan batu ditu Rocok. Ikerketa prozesua bera ekintza gisa landuta, dagoeneko fruituak ikusten hasi da. - Irakurri gehiago...

“Enpresak engainatuta sentitzen gara, eta gutxietsita” »

Bi urtez soldatak izoztuta eduki dituztela salatu du Emilio Garrigak, eta azken urteetan %1eko igoera besterik ez dutela izan, nahiz eta gero eta lan kualifikatuagoak egin. Protestak egiten ari dira. - Irakurri gehiago...

“Etxea eta lana dituen jendea ere badago bazterketa egoeran” »

Zerbitzuak beharrizanetara egokitzeko asmoz, gizartetik baztertuta daudenen profila aztertu du Ibaibarriagak foru aldundiarentzat. Ikerketaren arabera, harremanetan eta gaitasun pertsonaletan dago gakoa. - Irakurri gehiago...

“Espero dugu herriko beste gazte batzuek gure bideari jarraitzea” »

Arrantza tradizioko herri txiki bat da Elantxobe, baina zortzi bat urte joan dira herrian azken arrantzontzia eduki zutenetik. Andoni Goitizek eta Igor Diezek euren familiako lekukoa hartu berri dute, gogotsu. - Irakurri gehiago...

“Ur zikinak, tratatu gabe, itsasadarrera isuri dira” »

Plazaolaren arabera, Bilbo Handian urtean behin baino gehiagotan irekitzen dituzte saneamendu sareko hodiak ur zikinak itsasadarrera isurtzeko. Informazio gardena izateko eskubidea nabarmendu du. - Irakurri gehiago...

“Nabaritzen da ‘Asunek’ disko zintzoa eta gardena dela” »

‘Asunek. Bide bazterreko melodia sendagarria’ diskoaren aurkezpen kontzertua emango du Josu Bergarak ekainaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian. Estudioan zazpi musikari batu, eta zuzenean sortu dute. - Irakurri gehiago...

“Gurasook horma bat osatu behar izaten dugu autoak ez pasatzeko” »

Debekatuta egon arren eskola aurrean autoen joan-etorria pairatu behar dutela salatu du Expositok. Horrez gain, leku falta dute, eta teilatuko itoginak konpontzeko eskaera ere egin diote Bilboko Udalari. - Irakurri gehiago...

“Mahai honen erraietatik sortu dira talde askoren kantuak” »

Hondatuta zegoen Xoxoa diskoetxeko soinu mahaia biziberritu du Musikorta estudioko Jotak. Mahai horretan grabatu zituzten euren lanak Mikel Laboak, Oskorrik, Itoizek eta Txomin Artolak. - Irakurri gehiago...

“Sindikatuen arteko elkarlana funtsezkoa da hitzarmenerako” »

Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenerako negoziazio lanetan dabiltza Bizkaiko sindikatuak eta patronala, 2003koa baitago indarrean. Sei batzar eginak dituzte jada, baina ez dira ados jarri. - Irakurri gehiago...

“Mugagabeko itxialdian gaude asteazken gauaz geroztik” »

Eraikin berri batera lekuz aldatu nahi ditu udalak; adinekoentzat ez dela egokia dio Martinek. Egun duten espazioak eta erosotasunak sortutako giro ona galduko luketela sinetsita dago. - Irakurri gehiago...