Errigoitiarra joan den zapatuan atera zen espetxetik; 2014ko abenduan, haren kontrako kartzela agindua salatzeko harresi bihurtu zen Gernika-Lumo, eta, aterki laranjekin batera, ikur bihurtu zen Amezaga. - Irakurri gehiago...
Emakumeen futbolean pausoak ematen ari direla eta, baikor da Iturregi. Ez du gabarraren polemikan sartu nahi; garrantzitsuagoa deritzo irabazten jarraitzeari eta haurrentzat erreferentziak sortzeari. - Irakurri gehiago...
Puertasek dio itsasadarrak eta industriak hiriaren historian izan duten garrantzia gogorarazten duten elementuak babestu behar direla. Erreferentziak galtzen ari direla salatuta, neurriak eskatu ditu. - Irakurri gehiago...
Autobus gidariek jasaten dituzten irain eta erasoak mahai gainean jarri dituzte gidariek berek, Bilbobuseko langile batek jasandakoaren ondoren. Adostutako neurriak betetzeko eskatu diote Bilboko Udalari. - Irakurri gehiago...
Etxetik kaleratu zutenean laguntzarik gabe geratu, eta urik eta argindarrik ez duen eraikin batean bizi da orain Alcalde, senarrarekin. Egoera hedabideetan salatu dutenean lortu dute errolda agiria.
- Irakurri gehiago...
30 urte bete ditu aurten Bizkaiko Urtxintxa Eskolak, eta ospakizuna dute asteburuan. Beste horrenbeste urtez mundua koloreztatzen jarraitu nahi dute.
- Irakurri gehiago...
Bizkaiko auzitegi medikuak greban daude martxotik. Lan baldintza «egokiagoak» eskatzen dituzte: soldata, prestakuntza eta atseden gehiago. Hidalgok dioenez, berena ez da lanbide «erakargarria». - Irakurri gehiago...
Bizkaiko Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz lehiaketaren aurtengo edizioa irabazi du Gartziak. Dioenez, ipuinak sortzea du zaletasun, eta bere buruari «erronka txikiak jartzeko» baliatzen ditu lehiaketak. - Irakurri gehiago...
Musikologoa, konpositorea, irakaslea, antropologoa, baina, ororen gainetik, musikaria da Eugen Bidegain. Gazte hasi zen pianoa ikasten, eta hasi orduko konturatu zen gustuko zuela pianoarekin esperimentatzea. - Irakurri gehiago...
Gurutzetako ospitalean esne banku bat jartzeko sinadura bilketa jarri du martxan Garciak, change.org plataforman. Sobera dutelako esnea emango luketen ama askok iturritik behera bota behar dutela salatu du. - Irakurri gehiago...