Lander Muñagorri Garmendia
Etorkinen harreran laguntza eskaintzeko gobernuz kanpoko 63 erakundeek osatzen duten sarea da Harresiak Apurtuz. Aurten hogeigarren urteurrena ospatzen ari dira, “inoiz baino lan gehiago” duten garai batean, gainera. Aitor Oribe (Bilbo, 1982) sareko zuzendaritzako kidea da, eta salatu du koordinakundea sortu zen garaitik atzera egin dela etorkinen eskubideetan. Egoera bideratzeko gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lana goraipatu du.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Abenduaren 18tik 21era bitartean epaituko dute Aritz Arginzoniz Elorrioko presoa, Parisen. Espainian dute preso azken hamar urteetan, eta, Frantziak hala eskatuta, hara estraditatu berri dute, Frantzian ere epaitu dezaten.
Gazteek, gazte izateagatik, prekaritatea bereziki jasaten dutela dio Eragineko kideak. Eta okerrena dena, gizarteak normaltzat hartzen duela. Egoera iraultzeko, kolektiboki erantzutera deitu du. - Irakurri gehiago...
Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek tarifa finkoa ezarri dute bi lurraldeen artean bidaiatzeko. Peajerik Ez plataformaren esanetan, «engainua» da, autobidea ordaintzen segitu beharko dutelako. - Irakurri gehiago...
Ijitoen eta musulmanen kontrako arrazakeria areagotzen ari dela dio Boudaouik,
eta kezkaz begiratzen dio prozesuari. Dioenez, ‘bestea’ mendean hartzeko bidea besterik ez da arrazismoa: komunitateak kontrolpean izateko baliabidea. - Irakurri gehiago...
Soldaten igoera bermatuko duen antzinatasuna eta gutxiengo bermea dira langileen eskari nagusiak. Gartziak azpimarratu duenez, ez dute ezer berririk eskatzen; soilik, aurreko hitzarmeneko zutoinei eustea. - Irakurri gehiago...
Hawaiiko Ironmanean 22. postua lortuta eman dio amaiera Fradesek aurtengo denboraldiari. Garaipenik lortu ez badu ere, kirolari bezala hazi egin dela uste du, eta inoiz baino indartsuago sentitzen dela dio. - Irakurri gehiago...
«Hil ala bizi» egonda ere, kartzelan dute Ibon Iparragirre. Haren anaiak argi du zergatik ez duten kaleratzen: osasun egoerari buruzko zalantzarik ez dagoen arren, inork ez du askatzeko erabakiaren erantzukizuna bere gain hartu nahi. - Irakurri gehiago...
Aitziber Laskibar Lizarribar
Ez du atzera bueltarik. Kartzelara doa Alfredo Remirez (Amurrio, 1980). Jaietan preso baten irudia zuen panpina ateratzea da delitua. Duela hamabi urteko kontu bat berpiztuta espetxeratuko dute, txio batzuk idatzi izana arg…
Adierazpen askatasunaren aurkako bi auzi nahasten dira Remirez espetxeratzeko aginduaren atzean. Halakoek guztien eskubideak zapaltzen dituztela eta, guztiei egin die bide hori geldiarazteko deia. - Irakurri gehiago...