“Denon konpromisoa behar du emakume kirolarien aitortzak” »

Emakumeen futbolean pausoak ematen ari direla eta, baikor da Iturregi. Ez du gabarraren polemikan sartu nahi; garrantzitsuagoa deritzo irabazten jarraitzeari eta haurrentzat erreferentziak sortzeari. - Irakurri gehiago...

“Itsasadarrari begira aritu da beti Bilbo; gure arteria nagusia izan da” »

Puertasek dio itsasadarrak eta industriak hiriaren historian izan duten garrantzia gogorarazten duten elementuak babestu behar direla. Erreferentziak galtzen ari direla salatuta, neurriak eskatu ditu. - Irakurri gehiago...

“Irainak egunerokoak dira; azken erasoaren modukoak dira larriak” »

Autobus gidariek jasaten dituzten irain eta erasoak mahai gainean jarri dituzte gidariek berek, Bilbobuseko langile batek jasandakoaren ondoren. Adostutako neurriak betetzeko eskatu diote Bilboko Udalari. - Irakurri gehiago...

“Hilabete egin genuen parkean lotan, eta lantegira sartu ginen” »

Etxetik kaleratu zutenean laguntzarik gabe geratu, eta urik eta argindarrik ez duen eraikin batean bizi da orain Alcalde, senarrarekin. Egoera hedabideetan salatu dutenean lortu dute errolda agiria. - Irakurri gehiago...

“Beti ari gara geure burua eraldatzen” »

30 urte bete ditu aurten Bizkaiko Urtxintxa Eskolak, eta ospakizuna dute asteburuan. Beste horrenbeste urtez mundua koloreztatzen jarraitu nahi dute. - Irakurri gehiago...

“Lanbide hau ez da erakargarria, eta lan baldintzak, gutxiago” »

Bizkaiko auzitegi medikuak greban daude martxotik. Lan baldintza «egokiagoak» eskatzen dituzte: soldata, prestakuntza eta atseden gehiago. Hidalgok dioenez, berena ez da lanbide «erakargarria». - Irakurri gehiago...

“Margotuz, idatziz edo ahoz, beti gustatu zait istorioak kontatzea” »

Bizkaiko Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz lehiaketaren aurtengo edizioa irabazi du Gartziak. Dioenez, ipuinak sortzea du zaletasun, eta bere buruari «erronka txikiak jartzeko» baliatzen ditu lehiaketak. - Irakurri gehiago...

“Afrikara itsasoz bidaia egitearen modukoa da azken diskoa” »

Musikologoa, konpositorea, irakaslea, antropologoa, baina, ororen gainetik, musikaria da Eugen Bidegain. Gazte hasi zen pianoa ikasten, eta hasi orduko konturatu zen gustuko zuela pianoarekin esperimentatzea. - Irakurri gehiago...

“Haur goiztiar zein gaixoentzat sendagaia da bularreko esnea” »

Gurutzetako ospitalean esne banku bat jartzeko sinadura bilketa jarri du martxan Garciak, change.org plataforman. Sobera dutelako esnea emango luketen ama askok iturritik behera bota behar dutela salatu du. - Irakurri gehiago...

“Ni txupinera izatea mingarria dela esatea niretzat da mingarria” »

2013an Bilboko txupinera izendatu, eta, Aste Nagusiaren atarian, kargua hartzea debekatu zioten Artolari. Erabakia bere eskubideen eta konpartsen aurkako eraso gisa sentitzen du. «Ez du ez hanka ez buru». - Irakurri gehiago...