“Ospitaletik kanpoko espazioak irudikatuta, magia sortzen dugu” »

Gurutzetako ospitalean dauden umeak paziente huts bilakatzeko joera apurtzeko asmoz, pailazo ikuskizunak eskaintzen ditu Irrikiclown elkarteak. Bisitak astean birritan egin ahal izatea dute orain helburu. - Irakurri gehiago...

“Beheko kategoriak bultzatzera bideratuko dugu gure indarra” »

Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak gidatuko du hurrengo lau urteetan Bizkaiko Arraun Federakuntzaren lema. Borja Rodrigo ordezkatuko du lekeitiarrak. - Irakurri gehiago...

“Udalak esan du ez duela udalbatzak onartutakoa beteko” »

Kalean kartelak ipintzea zigortzen du Portugaleteko Udalak 2004tik. Informatzeko panelak jartzea onartu du udalbatzak, baina hori bete ez eta isunak gogortu dituela salatu du hargatik sortu den plataformak. - Irakurri gehiago...

“Gure erronka nagusia parte hartzea da” »

Etorkizunari buruzko galdeketa egingo dute Dimako Gure Esku Dago-ko kideek igandean; emaitzan baino gehiago, botoa ematera joango den herritar kopuruan jarri dute fokua. - Irakurri gehiago...

“Laguncarrek autoak partekatzen laguntzen du, eta ez bidaiak” »

Ekainean hasi ziren martxan, eta Bilbon autoa partekatzeko bost talde daude jada. Gernikako Astran emango dute gaur ekimenaren berri, eta asteburuan Bilboko Ekonomia Solidarioaren Azokan egongo dira. - Irakurri gehiago...

“Sorkuntza espazio bat beharrezkoa zela iruditzen zitzaigun” »

Bilbon sortu berri den Biba guneak «hutsune bat» beteko duela adierazi du Martinezek. Horrez gain, Bilboko auzo guztietako kultur egoeraren diagnostiko bat egiteko xedea dutela iragarri du. - Irakurri gehiago...

“Jendeak uste baino arkeologia aztarnategi gehiago daude” »

Lekeitioko Armintxe haitzuloan Iberiar penintsulako grabatu multzo berezienetakoa aurkitu du ADES espeleologia taldeak; aurkikuntzan parte hartu du Xabier Gezuraga taldeko argazkilariak. - Irakurri gehiago...

“Familia askori betikotu egin zaie txirotasuna” »

2016an, jada, Bizkaiko 3.000 umeri laguntza eman diete Bizkaiko Gurutze Gorriko kideek, Calvok adierazi duenez. Umeen egoerak haien familien pobrezia islatzen duela azaldu du. - Irakurri gehiago...

“Txertoa eman izan baligute, ziurrenik ez ginen gaixotuko” »

Nerea Bedialauneta Alkorta
Haurra zela, poliomielitis gaitza pasatu zuen Mario Feijoo Anakabek (Ondarroa, 1955); 11 hilabete besterik ez zuela. Gaitza pasatu zen, baina ez ondorenak.Urriaren 24an Poliomielitisaren Nazioarteko Eguna ospatzeak zer garran…

“Hemen liburuetan baino askoz hobeto ikusten dira artelanak” »

Batez ere hezkuntzara begira dago Bilboko Berreginen museoa, eta arte ikasleentzako oso erabilgarria dela deritzo Martijak. Duten egoitza bitxiak zer-nolako buruhausteak sortu dizkien ekarri du gogora. - Irakurri gehiago...