“Bide seguruen sarea proposatuko diogu udalari 28ko bileran” »

Bilbo ez dago bizikletentzako prestatua. Argi du Biziz Bizi elkarteak, eta datu bat eman du froga gisa: OCUren azterketaren arabera, estatu mailan Madril soilik dago okerrago. Neurriak eskatu dizkio udalari. - Irakurri gehiago...

“Sukaldaritza arranditsua ez dator bat nire nortasunarekin” »

Mexiko Hirian bizi da santurtziarra 2003tik, eta puntako bi jatetxe dauzka han. Etxean jasotako maitasuna transmititzen ahalegintzen da, bai lankideei eta bai prestatzen duen orori ere. - Irakurri gehiago...

“Gazte Akelarrearen asmoa da prestakuntza eta aisialdia uztartzea” »

Ostegunean, Zornotzatik Igorrerako bidea oinez egingo dute; ekitaldiz beteta izango dituzte ostiral-larunbatak Igorren, eta handik joko dute igandean Aberri Egunera. Gazte mugimenduak antolatutako akelarrea da. - Irakurri gehiago...

“Erabiltzen ez diren lurrak aktibo bihurtzea da Huertakaren xedea” »

Barakaldoko Lutxana auzoan utzita zeuden lurretan, Huertaka hiri ortuak antolatu zituzten auzolanean, 2013an. Lurren okupazioa egotzita, salaketa jarri die lur-jabeak, eta ostegunean epaituko dituzte. - Irakurri gehiago...

“Ez dira opor bidaiak, bidaia politikoak dira” »

Joan-etorriko elkartasun sarea lantzen dute brigada internazionalistek, Goienetxearen arabera: Euskal Herritik mundura eta mundutik Euskal Herrira doana, alegia. Zabalik da 2017ko brigadetan izena emateko epea. - Irakurri gehiago...

“Barakaldon girotua egotea asko gustatu zaie irakurleei” »

‘Cerezas amargas’ izeneko intrigazko eleberria idatzi du Fernandezek. Barakaldon girotua dago, baina bi garai desberdin tartekatzen ditu: 1712. urtea eta gaur egungo garaia. - Irakurri gehiago...

“Pozik nago egin dudanagaz; esperientzia izugarria izan da” »

Asegarceko atzelari moduan ehunka partida jokatu ostean, erretiroa hartu berri du Alexis Apraizek. Profesional moduan aroa amaituta, etapa berriari ilusioz begiratzen dio gernikarrak. - Irakurri gehiago...

“Gizonok ditugun pribilegioak galtzen ikasi behar dugu” »

Gizonezkoentzako desjabekuntzarako ‘clown’ tailerrak ematen ditu Rodriguezek zenbait herritan. Berdintasunaren aldeko gizonek sortutako Ermuko Zipriztintzen taldean ere badabil. - Irakurri gehiago...

“Ikusleria gazteago eta ugariagoa nahiko genuke elkartean” »

1936ko gerra eta euskal kultura. Erregimen frankistak hasieratik egin zuen euskararen eta euskal kulturaren aurka. Espainiaren batasuna «sakratua» zen faxistentzat; eta, hori argudio gisa hartuta, akulturazio prozesua abiatu zuten Bizkaian. - Irakurri gehiago...

“Aniztasunean, eroso parte hartzeko egun bat bultzatuko dugu” »

Euskal Herriak nazioa dela erakutsi eta bere tokia aldarrikatzeko eguntzat du Ibazetak Aberri Eguna. Alderdiei dei egin die batasunean horren alde egitera, bakoitzak bidean zerbait utzi behar izan arren. - Irakurri gehiago...